Arkatz zorrotzak eta Miguel Ángel Blanco

Arkatz zorrotzak eta Miguel Ángel Blanco –

 

Ez zuen maisuak horrelako erantzunik espero. Hitz-jarioa eten zitzaion galdetu izan banio bezala ugalketa prozesuaren detaileez. Gaiztakeriaz edo tristuraz ari ginela uste dut, erlijio eskolan, hori seguru. Zerk jarri gaituen triste edo horrelako zerbait, galdetu zigun zortzi urteko haurroi. Besoa altxa nuen, eta baimena eman zidanean bota: “Miguel Ángel Blanco hil zutenean”. Estutxe berria, arkatz zorroztua eta kuaderno zuriekin batera, ikasturte berriko motxilan gordeta neraman Ermuakoaren bahiketa eta hilketa. Gogoratzen dut irakaslearen aurpegi zurbila, ez zituela gero bi hitz segidan ganoraz josi eta, esandakoaren pisuari heldu gabe, gaiz aldatu zuela, ezer argitu gabe. Ez ninduen asetu, hori seguru. Hilabete batzuk lehenago sukaldeko irratiari itsatsita zeuden ama eta aita, “tiro bi eman dizkiote buruan” entzun eta barruan zerbaitek tarrat egin zienean. Tristura hori usainduko luke haur despistatuenak ere.

Arkatz zorrotzak eta Miguel Ángel Blanco

Arkatz zorrotzak eta Miguel Ángel Blanco

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra