Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz IV (VI)

Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz IV (VI) –

Musu eta laztan goxo batzuen artean lo geratu ginen.

Ohe ondoan nuen erlojuak 8:59 zirela adierazten zuen. Pasilloko pausoen soinuek esnatu ninduten, buelta erdia eman eta Eneritz lo seko zegoela ikusi nuen. Maskuria oso beteta nabaritu nuen eta ahoa erabat lehor. Ahalik eta zarata gutxien eginda, boxer galtzontziloak jantzi eta komunerako bidea egin nuen pisa egin eta ahoa bustitzeko. Pasilloan ez nuen bere ama topatu eta sukaldeko argia piztuta zegoela ikusi nuen, zuzenean komunera sartu nintzen. Pisa egiten ari nintzela, ura edateko kanila moderno bat zutela ikusten ari nintzen, baina bertan ura edan beharrean, sukaldetik pasatzea bururatu zitzaidan, jakin-mina, morboa, berotasuna…

Sukaldera iritsi eta mahaitxoan eserita aurkitu nuen eskuartean mugikorra eta aurrean katilu bat kafe zuela.

– Egun on, ur bila nentorren… – Esan nion lotsa pixka batekin.

– Noski, edalontziak armairu horretan dituzu. – Esan zidan behatzarekin armairua seinalatuz eta nire gorputz osoari begirada bat botaz.

Edalontzia hartu nuen eta urez betetzera nindoala, “barkatu” esan zidan, aulkitik altxa egin zen eta bere burua aurkeztu zidan Eneritzen ama bezala. Agurtzerako garaian eskua gerrian jarri zidan eta emandako musuak oso goxo sentitu nituen, gertutasun asko erakutsiz eta kamisoi batekin estalita zeuden bere bularrek nire gorputza ukituz. Gosaltzeko zerbait nahi nuen galdetu zidan, eta lotara bueltatzeko asmoa banuen ere, aukera paregabea ikusi nuen emakume hura gehiago ezagutzeko. Hozkailutik laranja-zuku botila bat ateratzen zuen bitartean, sagarra, platanoa eta kiwia eskaini zizkidan; nik sagarra eskatu nion eta berak platanoa hartu zuen. Alabarekin txortan egin ondoren, ama kamisoi batekin topatu, eta sukaldeko mahaian parez-pare ginela, platanoa jaten hasi behar zen? Ufffaaaa, ea ez zitzaidan burua joaten, eta ea kanpin-dendarik sortzen ez nuen, disimulatzeko zaila izango bainuen.

Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz IV (VI)

Irakurri kontaketa osoa kaixomaitia.eus en blogean >>

Argazkia: Emma Benitez

Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz IV (VI)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude