[Txiorik Onena] 2019ko 26. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 26. astea –
Udan sartu eta urteko 26. astea ere utzi dugu atzean. Zazpi txioko sortarekin laburtu gura izan dugun astea.
Aste honetako txioetan jorratu diren gaiak hauexek dira: txakur kumeak eta lejia, baldarrak eta beldurrak, betikoak eta musa, baita Kim Jong-un eta Trump ere.
Iragan asteko sortatik berriz, bozkatuena Basques of Late Capitalism izan da, Ertzain Beatlesak agertzen dituen txioarekin.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Atzo txakurkume bat jan zuten. Ez badizkiezue hartzen, BIHAR BIGARRENA JANGO DUTE. ETA ETZI, HIRUGARRENA. Zuek ikusi. pic.twitter.com/wBH8LMrdyV
— Ander Izagirre (@anderiza) 2019(e)ko ekainaren 25(a)
Lejia Conejoren iragarkia euskaraz orain 100 urte Diario de Vizcaya egunkarian pic.twitter.com/K7AbcnyMOK
— Txetxu Urbieta (@TxetxuUrbieta) June 28, 2019
Jende baldarraren gorputzeko galaxiak. pic.twitter.com/iCWyVqiztp
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) June 29, 2019
Adierazpen askatasunaren alde hainbeste borrokatu den herri honetan tristea da jendea uzkur ikustea, artega, ezer idazteko beldurrarekin, badakielako egurra emango diotela batetik, bestetik edo bietatik. Ez gara hain onak benetan…
— iker bizkar (@GARA_ikerbizkar) June 29, 2019
-Hemen itzalian tomatia hazteko nahiko lan.
-Errekondok berdina esan zun radiyuan: euzkiak ez bau jotzen porlana bota ta pakia
-Alde earra. pic.twitter.com/QWIfCTCb9P— MikelPagadi (@MikelPagadi) June 30, 2019
Parekidea eta bakarra.
Gora #EmakumeakAlardean ! pic.twitter.com/7keJrZQwy9— Ines Arrue Unanue (@quelqueunmadit) June 30, 2019
Hemen musean… handiak bai, enbido. Paso txikira, pariak bai, enbido, jokoa bai, enbido… pic.twitter.com/WFKXql1RJs
— Iñigo Susperregi (@inigosuspe) July 2, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
The Beatles? via @enekovik pic.twitter.com/o1F58URzDs
— Basques of Late Capitalism (@BaskCapitalism) 2019(e)ko ekainaren 24(a)