Gari & Josu Zabala, bi egunez berriro Hertzainak: irailak 25 eta 26an Euskalduna Jauregian

Gari & Josu Zabala, bi egunez berriro Hertzainak: irailak 25 eta 26an Euskalduna Jauregian –

Irailaren 26an Euskalduna Jauregian jotzekoak diren kontzerturako sarrera guztiak agortuta, bezperarako beste bat iragarri dute orain: salgai dira irailaren 25erako sarrerak.

Hertzainak punk-rock talde aitzindariaren lehen diskoa argitaratu eta 35 urtera, Josu Zabalak eta Garik, taldeko kantu egileak eta kantariak, joan den astelehenean kontzertu berezi bat iragarri zuten irailaren 26rako, Bilboko Euskalduna jauregian.

Iragarpenaren ondotik, gaur eman dituzte “Inun baino alaiagoa izanen da” ikuskizunari buruzko argibideak. Hertzainak taldeak plazaratu zituen sei lanetako dozena eta erdi kanta inguru hautatu eta kontzertu “errepikaezina” atontzen dabil oholtza gainera gonbidatu berezien laguntzarekin igoko den bikotea. “Bizitzak berriro elkartu gaitu, eta ospatu gura dugu”, adierazi dute gaurko agerpenean, orain urte erdi Arriaga antzokian elkarrekin kanta batzuk jo zituzten Garik eta Zabalak.

“Nostalgia barik eta poz handiarekin” emango ei dute bi orduko zuzenekoa. Hertzainak izan zenaren behin betiko agur modura?

Irailaren 26rako (20.30ean) sarrerak derrepente agortu dira, eta Bilboko Euskalduna jauregiak bigarren data bat iragarri berri du, irailaren 25erako. Dagoeneko salgai dira sarrerak (25-40 euro artean dira); agortzeko bidean doaz hauek ere.

Gari & Josu Zabala, bi egunez berriro Hertzainak: irailak 25 eta 26an Euskalduna Jauregian

Gari & Josu Zabala, bi egunez berriro Hertzainak: irailak 25 eta 26an Euskalduna Jauregian