Estreinaldiak: Ekainak 28
Estreinaldiak: Ekainak 28 –
Estreinaldiak: Ekainak 28
Child’s Play
Ziur naiz bat baino gehiago izan zaretela, 1988ko estreinaldi handitik, Tom Hollandek sortutako izaki maltzurrarekin amets egin duzuenak. Bada, beldurrezko film klasikoaren bertsio eguneratua duzue hau, Lars Klevberg norbegiarraren eskutik.
Ezagunak izango dituzue hurrengo lerrook: urtebetetzerako opari gisa, panpina oparituko dio ama batek semeari. Ustez panpin soila, maltzurkeriarik gabekoa.
.
Los Japón
Asteko proposamen espainiarra, kanpora begira idatzitako komedia burlatia. Japoniako enperadore berria izendatuko dute gazte andaluziar bat: eta, hala, inperio zaharrera lekualdatzera beharturik ikusiko du bere burua.
Japoniarren eta andaluziarren arteko harremanek, antzekotasunek, desberdintasun nabarmenek, eta oro har, isekek mamituko dute istorioa.
.
A Dog’s Journey
Bailey zakurraren istorioa ekarriko du pantaila handira. On eta goxo, bere existentzia propioaren esanahia topatuko du animaliak, zaintzen dituen gizakiei emandako maitasunean.
.
The Dead Don’t Die
Centerville herrixka txikian, hildakoak zonbi modura itzuliko dira ezustean. Herritarrez osatutako talde anitz zein bixi batek egin beharko die aurre.
.
The Matrix
Hogei urte igaro dira Matrix unibertso paraleloa ezagutu genuenetik. Bada, efemeride bereziaren harira, filmaren berrestreinaldi berezia egingo dute Hego Euskal herriko zenbait aretotan.
Thomas Anderson software enpresa arrakastasu bateko programatzailea da, bikaina bere jardunean. Lanetik kanpo, ordea, Neo da, bisita misteriotsu bat jasoko duen hackerra.
.
Los días que vendrán (Els dies que vindran)
Urtebeteko harremana daramatenean, Virek eta Luisek guraso izan behar dutela jakingo dute. Haurdunaldiak irauten duen bederatzi hilabete horietan sentitutakoak jasoko ditu Carlos Marques-Marceten filmak: itxaropena, zirrara, beldurrak, pozak…