Araba aitzindari!

Araba aitzindari ! –

Porrotx pailazoaren sententzia

Maiatzaren bukaera aldera Gipuzkoako bi abesbatzen bisita izan genuen Araban, Lautadako Euskararen Komunitateak gonbidatuta. Bisita ez zen inprobisatua, inondik inora, Aguraingo euskaltzaleen taldeak eta Lasarte-Oriako Porrotx pailazoak aurretik ongi prestatutakoa baizik.

Araba aitzindari!
Alaitzako margoak. JUANMA GALLEGO

Ekimenak helburu bikoitza zeukan: egunaz gozatzea eta truke kulturala izatea. Giputzek Alaiza eta Gazeoko elizetako margoekin batera, Aguraingo harresia eta beste ondare kultural batzuk ikusi zituzten. Arabarrok, batez ere Aguraingo bizilagunek, giputzen kantuez gozatzeko parada izan genuen kalez kale.

Baina hori ez zen nahikoa izan bisitarientzat. Araba hobeto ezagutzeko beharra sentitzen zuten eta, gose hori asetzeko hitzalditxo baten eskutik jaso zuten Araban azken mende erdian gertatutako bilakaeraren berri.

Gipuzkoako lagunek urrats polit bat egin zuten arabarren gaineko estereotipoetatik egun dagoen bestelako errealitatera igaroz. Arabarren gaineko ohiko patateroerdaldun eta gainerako topikoetatik egun garatua den eta berreuskalduntzeko bidean dagoen Arabako Lautadara egin zuten jauzi.

Izan ere, Arabako eskualde horretan ematen ari diren pausoak handiak dira benetan. Horrela jarri zuen agerian, adibidez, euskararen erabilera bultzatzeko 2017an burutu zen Agurainen 75 ordu euskaraz ekimenak.

Porrotx pailazoak hurrengo sententziarekin eman zion bukaera Lautadako bisitari: EUSKARA BERRESKURATZEN ARABA AITZINDARI!  Hala bedi!

Araba aitzindari !

Jubilatua eta zoriontsu! Euskararen soziolinguistikari begira.

Zer duzu buruan “Araba aitzindari!”-ri buruz

  • Txalotzekoa da Lautadan egindako lana, zalantzarik gabe Araban euskararen alde gehien egin duen eskualdea (Zalduondo da euskara gehien indartu duen herria, Aguraingo 75 ordu euskaraz…)