Errespetua
Errespetua –
Ikusi nuen nola iraindu zuten Esporrín, Iruñeko alkatetza UPNri eman ondoren, eta ez zitzaidan batere gustatu. Milaka iruindarren botoak jaso ditu, eta haiek bazekiten nolakoa den PSN eta nola jokatu izan duen; beraz, Esporrinek ez du inor engainatu.
Asironek gaur Noticias de Navarran emandako iritziekin bat nator: “Uste dut mundu guziak izan beharko lukeela eskubidea kalean ibiltzeko iraindua izan gabe. Bada gauza bat beti nahi izan dudana: Baionako prozesioan gertatzen dena: Han, jendeak nahi duenari egiteko dio txalo, eta gainerakoei, isiltasuna. Nik uste askoz hobea den”. “Sanferminetako prozesioan ere horixe nahi dut, jendeak txalo egin diezaiola nahi duenari, eta errespetua izan diezaietela gainerakoei, eta, jakina, inor iraindu gabe”.