Zegama Aizkorri 2019ko mendi maratoiaren nire kronika

Zegama Aizkorri 2019ko mendi maratoiaren nire kronika-

Mikel Lizarraldek esklerosi anizkoitza du, eta gaixotasunari zein bizitzari nola egiten dion aurre kontatzen du Bidean blogean. Asteburuan Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartu du.
.

Poz-pozik nago. Igandean Zegama-Aizkorri mendi maratoia amaitu nuen. Bero sargoriak oraindik eta gogorragoa egin zuen; majo sufrituta helmugara iritsi nintzen arren, pribilegiatua sentitzen naiz eta uste dut mendian korrika egitea gustuko duen edonork egin beharko lukeela lasterketa hau behin, zorrotz entrenatuta. Nik neuk ezagutu dut jada eta ez dut hurrengo urteetako zozketetan tokirik okupatuko berriz, besteren batek izan dezala nik izan dudan zortea.

.

Aurreko egunak

Zertarako ukatu, urduri nengoen. Eguraldiaren iragarpena sarri begiratzen nuen, iganderako sargoririk egongo ez zen itxaropenez. Dozena erdi elkarrizketa egin zizkidaten pasa den astean eta baten batek pentsatuko du hedabideetan agertzeak presio gehiago eragingo zidala, baina ez zen horrela izan. Asko eskertzen diet hedabideei esklerosi anizkoitza ezagunagoa egiten laguntzearren.

Bitxia irudituko zaizue, baina bezperan txuleta-jana egin nuen unibertsitateko lagun batzuekin. Eta, aizu, bai ondo etorri zitzaidan tentsioa jaisteko. Lasterketaren estrategiarako ez zen onena izango horrela bazkaltzea, baina lagunekin berriketan eta barre apur bat egiten jardutea primeran etorri zitzaidan. Lagunak agurtu ostean Zegamara joan nintzen dortsalaren bila, ondoren, etxera.

.

Lasterketa

Seietan jaiki, gosaldu, motxila prestatu eta aitarekin Zegamarantz abiatu ginen. Elizaren atzean aparkatu, aldatu, beroketak egin eta irteerarantz. Aurreskua, Vangelisen Titans, tentsioa eta 9:00etan irteera. Bostehun lasterkarien artean azkena izan nintzen lasterketari hasiera ematen. Laurehun metroko bueltaxka bat herriari eman eta aldapan gora hasi ginen, Saadar alderantz. Jendetza hasieran orroka animoak ematen. Lehen bi kilometroak egin aurretik izerditan blai nengoen jada, eguzkiak parez-pare jotzen zuen eta.

Konturatu orduko Otzaurten ginen, hori jendetza zegoena, gero etorriko zenaren abixua. Aurreikusitako denboran iritsi nindoan eta mentalki errepasatzen nuen Ultzaman, Atabarretan eta Aratzen egin behar nuen denbora, Sancti Spiritura garaiz iritsi eta kanpoan ez geratzeko. Aurreko astean askok esan zidaten indarrak gordetzen joateko Urbia inguruan egon arte eta, ustez, hala nindoan, suabe antzean.

Zein paraje ederra den Otzaurtetik Aratzerakoa. Ez badakizu hurrengoan zein mendi-buelta egin, egizu hau, puntu horiak jarraituz, ez zara damutuko (…).

.

JARRAITU IRAKURTZEN

 

Zegama Aizkorri 2019ko mendi maratoiaren nire kronika

Zegama Aizkorri 2019ko mendi maratoiaren nire kronika

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.