Humanitate digitalei buruzko jardunaldiak emango die hasiera UEUren Udako Ikastaroei

Humanitate digitalei buruzko jardunaldiak emango die hasiera UEUren Udako Ikastaroei –

Digitalizazioak eta Big Data-k paradigma-aldaketa ekarri dute humanitateen arlora. Euskarazko dokumentuen digitalizazio masiboa, sare sozialen eztanda eta hizkuntza-teknologiaren arrakasta dira erroka honen hiru katalizadoreak. Nola eragiten du digitalizazioak humanitateen ikerketan? Ze aukera berri zabaltzen zaizkigu? Historian? Hezkuntzan? Hizkuntzalaritzan? Soziologian? Kazetaritzan? Zuzenbidean? Eta diziplinartekotasunean?

Galdera hauei erantzuren saiatuko dira datorren ekainaren 20an Bilbon Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana jardunaldietan. Matrikula doan egin dezakezu.

Jardunaldia ekainaren 20an egingo da Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, egitarau honekin:

9:00-9:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.

9.30-9:45 Ongi etorria eta aurkezpena.

09:45-10:15 HITZALDIA: Humanitate Digitalak (HD). Sarrera, digitalizazioaren aukerak eta erronkak.

10.15-11.00: MAHAI-INGURUA: Digitalizazioa eta Hezkuntza.

Moderattzailea: Mikel Iruskieta (UPV/EHU)

11:00-11:30 – Atsedenaldia

11.30-12.15: MAHAI-INGURUA: Hizkuntza eta e-Humanitateak.

Moderatzailea: Iñaki Alegria (UPV/EHU, UEU)

12.15-13.00 MAHAI-INGURUA: Zientzia sozialak eta komunikazioa.

Moderatzailea: Xabier Landabidea (DU)

13.00-13.30 HITZALDIA: CLARIN Europako sarea: eHumanitateak eta zientzia sozialak lankidetzarako behar duten hizkuntza azpiegiturak sortzen.

13.30: Ondorioak.

Matrikula DOAN egin dezakezu!

Humanitate digitalei buruzko jardunaldiak emango die hasiera UEUren Udako Ikastaroei
UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude