Erdal plastiko pila
Erdal plastiko pila –
Amatiñok, Euskadi Irratiko Albiste Faktorian.
.
Tarteka-marteka norbaitek salatu izaten du hondartzetan bildu ohi den plastiko-pila. Noizik behingo zaborrak ez du honezkero inor harritzen, baina denok asaldatzen gara horrenbeste zakar elkarrekin batzen denean. Euskaraz ere, antzerako. Lantzean behingo erdarakadaren batek ez du inor aztoratzen, baina kezkatzekoa da denak errenkadan jarriez gero.
Esaterako, hona euskarazko jardunean egunero erabili ohi diren erdal makuluak: bueno, bale, igual, aber, akaso, depende, segun, total, porzierto, apenas, klaro, benga, bamos, inkluso, konforme, bastante, hombre, enfin, porfin, desdeluego, dehetxo, louniko, porejemplo, atope, yaesta, generalmente, osea, keba, eske, asike, yake, porke, komoke, masomenos, lokepasa… Bai, pasatzen dena da zabor-zerrenda hau ez dela hemen amaitzen. Hau normala al da?
Ez naiz garbizalekerietan ari. Leihoari “bentania” edo zaldiari “kaballua” deitzeagatik ez da ezer pasatzen. Aldea da, “bentania” esateko astebete behar dela eta “kaballua” aipatzeko, berriz, urtebete. Baina, horratik, ahaztu egin al zaigu euskaraz hitzegiten, egunero eta minutuero bost bueno, lau benga, hiru aber, bi eske eta osearen bat esan gabe?
Ez da hiztegi-kontua soilik. Sekulako ostikoa ematen diogu hankartean euskarari “laguna da-ta” esan beharrean, “eske laguna da” asmatzen dugun bakoitzean. Eta euskara prostituitzen dugu “laguna dalako” adierazi beharrean, “porke laguna da” botaka egiten dugunean.
Ez dakit horrenbeste plastikoz itsasoa kakaztuko ote dugun, baina, seguru gero, euskara erdal zakarrez josten badugu, oxigenorik gabe itoraraziko dugula denon artean, jatortasun faltsuaren izenean.
Hala ere, ez dakit zer den kalteagarriago, jende xehearen jatorkeria ala irratitelebistako zenbait profesionalen herrikoikeria. Ez dakit zein den konponbidea baina, hasteko, ez litzateke txarrerako izango aurkezle-kolektiboa bilduko balitz eta, beste edozein disziplinatan bezala, praktika onetako protokoloren bat adostuko balu.
Horrela mintzatuz pidgin bat sortzen da, eta pidgin horrek oinarri dituen den bi hizkuntzetarik bat menperatzen ez bada (adibidez gaztelera, lapurtar askok ez dakiguna edo guti), Lapurdi eta Gipuzkoako bi euskaldunen artean ezin mintzatu, edo oso deseroso, lapurtarrak gaztelerazko hitz gehienak ez baititu ulertuko.
Halere pidginak, bi hizkuntzen arteko hizlarien artean mintzatzeko sortzen dira (Islandiarrekiko gure arrantzaleen pidgin famatu hori bezala), baina kasu hontan euskañol honen hizlari guziak elebidunak dira.
Eta egoera absurdo honetara heltzen gara: beren burua euskalduntzat jotzen duten gehiengoen arteko ahozko hizkuntza euskañola da (ez bada gaztelera hutsa), eta iparraldeko “frantses” horiekiko hizkuntza aldiz, nekez mintzatzen den euskara deseroso eta trakets bat.
Euscara edota naffarrera, berez, hizcunça hybridoa da.
Honelaco hitzac ez liratequeela erabili beharco?
Aguian.
Neuc guti gutitan erabilcen ditut.
Baina erabilcen diren momentutic hitz espainol horiec benetaco euscaran erabilcen direla adiaraci behar guenuque.
Orduan, konponduta daukagu auzia:
Euskara = euskara idatzi eta mintzatua + RAEren hiztegia osorik
RAE hiztegui ossoa ez, baina haren parte importante bat bai.
Amatiñoc aiphatzen dituen erdaracaden eta lexico internationalaren artean ongui berheici beharra dago. Euscaldun gendeac normalean ez daqui berheizten, euscalçainec berec ere ez daquiten beçala.
Klasikoa iada ipar eta hegoko euskal gazteak elkartzen garenean. Orduan konturatzen gara zer nolako euskara zikina erabiltzen dugun, nigandik hasita. Oso kezkagarria, ordezkapenaren azken fasean sartzen ari ganeren seinale.
Bere garaian erromatar inperioaren erorketak salbatu zuen bezala (bere lexikoaren %60 irentsita!) nago oraingoan mendebaldeko zibilizazioaren porrotak salbatuko duela geure hizkuntza
Eta esaldi osoak tartekatzea ere… :”Goiz oheratuko naiz ze bihar goizean… A las siete de la mañana arriba!”