Bide Berdetik mahaira

Bide Berdetik mahaira –

Paisaia berde jangarria ikusezin geratzen da gure oinen azpian mendira jotzen dugun bakoitzean. Baina datorren maiatzaren 11ean, Zumalakarregi Museoak antolatzen duen X. Ormaiztegi – Mutiloa Bide Berde egunean horrela izateari utziko dio. Clara Gutierrez biologo eta etnobotanikoari esker, bidean topa ditzakegun landare ezberdinak identifikatzen ikasiko dugu. 9:30etan Lierniatik abiatuko gara, Bide Berdetik barrena, bertako landare espezie jangarri eta medizinal ezberdinak bilduko ditugu.  

Mundu naturaleko jakintza ezagutuz, zapore arrigarriko mundu hau dastatuko dugu. Mutiloa iristea, Clara Gutierrezek tailer gastronomiko batean, bidean jasotako landare hauek sukaldatzeko teknikak erakutsiko dizkigu eta gutizia zoragarri bilakatuko ditugu. Bazkari lilugarri bat ospatuko dugu prestaturiko jaki guztiekin.

15:30etan Liernira itzuliz amaituko dugu eguna, eta agurtuko dugu Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen X. edizioa. Dohainik. Plaza mugatuak, aurrez izen ematea beharrezkoa da.

Bide Berdetik mahaira

Posta elektronikoa: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus. Telf: 943 88 99 00.

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude