Erantzun ezazue

Erantzun ezazue –

Nerea Ibarzabalek Bizkaiko Hitzan.

Badira eremu batzuk gizartearen putzu-septiko papera jokatzen dutenak, gordinak, zuzentasun politikoaren lerro ahulari ere iskin egiten dioten lursail babestuak, anaidiaren lege inplizituak eskatzen duen isiltasunari esker irauten dutenak… eta aldi berean errealitatearen erakuslerik gardenenak direnak. Mutilez osatutako whatsapp taldeez ari naiz.

Erantzun ezazueEz naiz inoiz baten parte izan, bistan denez, baina isiltasun itun hori urratu duten zenbait mutilek kontatu didate, bai, zuen sekretua. Kontuz! Jada ez zaudete salbu, ezta elkarte gastronomikoetan ere! Marka da gero, e? Noraino heldu garen, orain ezin da ezertaz barre egin. Ezta? Zuei umorea asko gustatzen baitzaizue.

Eta horregatik bidaltzen dituzue titiak, ipurdiak, txarto aparkatzeari buruzko txisteak, sukaldera itzultzeko gonbitak, titiak berriro, emaztearekin bizitzea presondegiarekin parekatzen duten iruzkin usaintsuak, feministei egindako irainak, Martxoaren 8ko grebari egindako gutxiespenak, emakumeei eurek ohartu gabe ateratako argazkiak, ipurdiak, barreak. Emakumea objektu sexual edo esplotatu daitekeen esklabo bilakatua, estereotiporik zaharkitu eta nazkagarrienean normalean.

Eta isiltasuna, batez ere hori. Galdetu inguruko edozein mutil heterosexuali eta baietz horrelako talderen batean egon bera ere, isilik.

Jatorrena ere bai. Futbolekoan, bizikletakoan, palakoan, mendikoan, kuadrillakoan, osaben artekoan. Ausarta izan behar baita anaidi hori zalantzan jartzeko, egoera deserosoak sortzeko, kideak seinalatzeko; denoi ematen digu nagia horrek, baina are gehiago ustez gizonena den umore bat zalantzan jarri behar denean eta norbera gizona denean. “Honi ere neskak burua jan dio”, esango da gero.

Isilik zaudeten asko egongo zarete ezados eduki horiekin, ziurrenik manifestazio edo ekimen feministetan ere parte hartuko zenuten zenbaitek. Baina aliatu feminista izatetik konplize matxista izatera dagoen tartea oso lausoa da, eta hori askotan ahotsa altxatzeak bereizten du. “Horrelakoa da Pedro” esaten duzuenean, edota “Hiru baino ez dira bidaltzen dutenak, gainerakoak isilik gaude”, legitimitatea ematen diozue Pedrori, eta bere zaborra elkarbanatzen jarraituko du zuekin, orain arte ez diozuelako ulertarazi ez zaretela bere klanekoak eta ez duzuela kaka horretaz ezer jakin nahi. Ziur bainago Ciudadanosen mitinak bidaltzen hasiko balitz laster moztuko zenioketela erretolika.

Whatsappeko taldeak esan dut, baina berdin izan daitezke aldagelak, entrenamenduak, afariak. Emakumerik gabeko zuen esparru horiek, besteetan erakusten ez dituzuen aurpegiak eta kode zapaltzaileak libreki erabil ditzakezuela sentitzen duzuenak. Leku horietan eraikitzen da gizon izateko modu hegemonikoa, eta pentsatu nahi dut badela norbait hor, badela ahotsen bat zulo horietan oinarriak arrakalatzen saiatuko dena gutxienez.

Erantzun ezazue Erantzun ezazue

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

11 pentsamendu “Erantzun ezazue”-ri buruz

  • Egia esatera, gure kuadrilako whatsap taldea norbaitek serio ikertuko balu denok psikiatrikora bidaliko gintuzkete zuzenean. Beraz ez hartu hain serio.

    Femilistok, utzi pulpitutik sermoiak emateari eta bakean utzi pertsonala, egunetik egunera mojen geroz eta antz handiagoa daukazue eta

  • Gizon feminista 2019-05-03 13:56

    Kaixo, Nerea:

    Egia da gizonen taldeetan emakumeen aurkako iruzkinak maiz egiten direla. Esan beharra dago, inoiz, emakumeenetan ere egiten direla gizonen aurka, nik egiaztatu ahal izan dudan bezala. Baina askoooz maizago gertatzen da gizonenetan, egia da.

    Nik eztabaidak izan ditut gizonekin behin baino gehiagotan eduki batzuk edo txiste batzuk benetan denigranteak direlako. Martxoaren 8an talde batetik atera behar izan nuen manifestazioak arrakasta historikoa izaten ari zen bitartean talde horretan emakumeen aurkako edukiak egun horretan biderkatu egin zirelako. Jasangaitza egin zitzaidan eta hala azaldu ondoren taldetik atera nintzen. Hurrengo egunean lagunek taldera gehitu ninduten eta enegarren saioaren ondoren gauzak berdintsu jarraitzen dute. Talde horretantxe, iruzkin salagarrienak desagertzen edo baretzen doazela iruditzen zait, baina edonola ere tonu matxista mantentzen da. Nire ustez emakumeok ezin duzue gizon feministen lekuan jarri (gu zuenean ere jarri ezin dugun bezala). Ezin duzue imajinatu horrelako egoera batean zerbait esanez gero taldeak disidentea nola zokoratzen duen (arrazoia eduki arren). Presio soziala eta kostu soziala benetan handia da, eskarmentutik hitz egin dut.

    Kaka asko irentsi behar izan arren, kritikotasun kalkulatu bat mantentzen dut nik, iruzkin/meme pozoitsuenen aurka eginez. Noizbehinka nire posizioa zein den argi utziz, esperantza dut taldearen posizioa nolabait osasuntsuago bihurtzen joango dela. Gutxiegi irudituko zaizu, badakit, horretara mugatzen naiz eta hala ere buruhauste dezente izaten ditut intentsitate txikiko gerra honetan mantenduz. Ez noa haratago, oso esperientzia txarrak bizi izan ditudalako, baina isilik ere ezin naiz geratu, ez dut nahi. Emakume batek baino gehiagok sanotik mozteko gomendatu dit, baina nire adineko gizonezkoen talde guzti-guztiak, fisikoak zein birtualak, nolakoak diren ikusita, hori ere ez da niretzat psikologikoki bideragarria. Eztabaida neketsu, luze eta mingarri askoren ondoren, nagoen gizonezkoen talde guzti-guztiak utzi beharko nituzke: lagunak, beste lagunak, futbolekoak, mendikoak, institutukoak, unibertsitatekoak, haurren aitenak… Guztiak.

    Hala ere, baikortasunerako arrazoiak daudela uste dut. Ni baino 20 urte zaharragoak, askoz matxistagoak dira. Ni baino 20 urte gazteagoak, berdintasunean nire adinekoak baino askoz gehiago sinisten dutela esango nuke. Norberak maila pertsonalean ahal duena egin (ez gehiago, baina ezta gutxiago ere!) eta pazientzia izan beharko dugu. Zer bestela?

    Gizonezkoei zuzendutako galdera: Zuk egiten duzu ezer zure lagun eta ezagunen artean matxismoa mugatzeko? Zer? Gehiago egin zenezake?

  • Zuzeu-ko arduradunei:
    Onartuko ote zenukete “Neskez osatutako edozein taldez” honelako iruzkinik?
    Ba, onartu duzue, momentuz behintzat, “gizon gaiztoa”-ren estereotipoa zabaltzen duen sarrera misandriko erabat sexista hau. Mesedez, lerro haun bitartez, kentzea eskatzen dizuet. Adeitasunez.

  • Ados o a tres 2019-05-03 20:57

    Ados. Tristea mutilen whatsapp taldeetan botatzen den guztiaren aurrean gizonek erantzunik ez ematea. Nik hardcore pornoa bidali eta bidali eta inor ez da aurka ageri…

  • euskaldun bat 2019-05-03 21:02

    Txapela batekin bi buru ezin dira tapatu. Horixe da istorio hau laburbiltzen duena. Lehen kristau morala desegiteko egin ahalak eta bi egin ditu jendeak, balio horietaz barre eta iseka egin du jendeak. Askatasuna behar zen, tori askatasuna: gaur egun jakin nahi nuke zein adinetako umeak ari diren pornoa ikusten, hain eskura dute dena. Orain, bueltan-bueltan, isekaz ibili diren horiek, dena desegin ostean, balio falta somatzen dute… eta ez dago ezer espazio hori betetzeko. Feministak ari dira dirudienez espazio hori bete nahian eta esfortzu horretan oharkabean edo, elizakoak diruditen “aginduak” ematen hasi dira, itxura hori ematen dio behintzat jendeak, iruzkin hauetan bertan ikus daitekeen moduan. Beharbada hurrengoan dena deseraiki (oso gustokoa hau batzuentzat) aurretik bi aldiz pentsatu. Espazio hura orain beste batzuk ari dira betetzen: musulmanak, ebanjelistak… Ondo pentsatzen jarrita, Herri honen minbizia zarete, ez duzue ezertxo ere aurreikusten.

  • euskaldun bat 2019-05-03 22:59

    Eta “gizon fefiminista”-ri: niri bideo puta edo mezu kaka horietako bakar bat ere bidaltzea inor ez da ausartzen. Are gutxiago mezua españolez bidaltzea. Eta niri horrek ez dit kostu sozialik edo psikologikorik eragiten. Eta ez naiz feminista edo ez dakit zer. Gertatzen dena da, lerdoak beti buruzagi bat behar duela. Ni ez naiz ez artzain, ez ardi izateko jaioa.

  • Aitor Peña 2019-05-05 13:54

    Gauza bat da eskubide berdintasunaren alde egotea, eta bestea izaera uniforme bat bilatzea. Gizonak eta emakumeak izaera desberdina dugu bizitzako aspektu batzuetan, baina pertsonakborokorrean ditugun bezalaxe bezalaxe. Uste dut ez direla matxirulo batzuen iritziak eta uste dut toki guztietan etsaiak bilatzea ez dela ona inolako mugimenduentzat. Gainera barkatu baina egun borroka bakarra dela dirudi, uste dut generoaz gain j

  • – “Badira eremu batzuk gizartearen putzu-septiko papera jokatzen dutenak, …Mutilez osatutako whatsapp taldeez ari naiz.”

    Gogor hasi gara. Ea nola jarraitzen duen…

    -“Eta horregatik bidaltzen dituzue titiak, ipurdiak, txarto aparkatzeari buruzko txisteak, titiak berriro, emaztearekin bizitzea presondegiarekin parekatzen duten iruzkin usaintsuak, feministei egindako irainak, … Martxoaren 8ko grebari egindako gutxiespenak”.

    Bai, ba, beste batzuen artean, horrelako txisteak bidaltzen ditugu, batez ere feminista erradikalen ingurukoak. Umoreak aske egiten gaitu, politikoki zuzenak izan behar garen garaiotan, batez ere.

    -“emakumeei eurek ohartu gabe ateratako argazkiak, ipurdiak, barreak”.

    To, to, to. Zer diozu? Delituren baten testigu izan al zara eta ez al duzu salatu? Akaso, horrelako kasuren bat ezagutzen al duzu, Nerea? Oso larria da botatzen ari zaren hori. Feminista erradikaletaz(neo-monjak) barre egitea gauza bat da eta beste bat esan duzun delitua koadrilako txatetan zabaltzea. Ez dut horrelakorik sekula nire lagunen artean ikusi. Eta horrelakorik ikusi ezkero, badakizu, salatu Ertzaintzan.

    -“Emakumea objektu sexual edo esplotatu daitekeen esklabo bilakatua, estereotiporik zaharkitu eta nazkagarrienean normalean. Eta isiltasuna, batez ere hori. Galdetu inguruko edozein mutil heterosexuali eta baietz horrelako talderen batean egon bera ere, isilik”.

    Hori zen helburua hasieratik, gizon heterosexuala etsai bezala adieraztea. Nerea, eta mutil homosexualen txatetan gizonen argazkiak ez al dira objektu sexual edo esplotatu daitekeen esklabo bilakatzen? Ikusi al duzu horrelako txatik? Kasu horretan mutilak ez al dira biktima eta borrero? Ez, noski, mutil heterosexualek baino ez dituzte neskak objetu sexual bilakatzen. Nesken txatetan ere antza denez ez da mutilik objetu sexual bezala erabiltzen. Ave Maria Purisima.

    -“Emakumerik gabeko zuen esparru horiek, besteetan erakusten ez dituzuen aurpegiak eta kode zapaltzaileak libreki erabil ditzakezuela sentitzen duzuenak.”

    Emaku gabeko esparrurik ez dut zorionez, emakume argi, aske eta zoragarriz inguraturik nago eta. Hori bai, feminista erradikal sermoilaririk nire bizitzan ez izatea lortu dut. Eta ederra bakea!

    Gora emakume eta gizon askeak!

  • Gauza bat da eskubide berdintasunaren alde egotea, eta bestea gizon eta emakumeen arteko izaera uniforme bat bilatzea, ez da horrela eta ez da inoiz izango, agian hori da ere elkar erakartzearen arrazoi bat izan daiteke. Gizonak eta emakumeak izaera desberdina dugu bizitzako aspektu batzuetan, baina pertsonak orokorrean ditugun bezalaxe. Nik uste ez naizela gehiengo batentzat okertzen, iruzkin guzti hauek ez direla matxirulo batzuen idatzitakoak esaten badut. Nere ustez toki guztietan etsaiak bilatzea ez dela ona inolako mugimenduentzat.

    Eta bai gizonok! orokorrean pornoa ikusten dugu noizbehinka gurretzat egina dago eta ezin da ukatu mundu mailan kontsumoa masiboa dela, horrek ez du esan nahi derrigor guztiok ohean horrelako jarrerak erreproduzitzen direnik. Emakume asko berriz ez dute sexu gogoaren inguruan modu irekian hitz egiten.

    Nere ustez buruan sartuta daukagu emakumeek gizonek baina garrantzi gutxiago ematen diotela itxura fisikoari (baita sexuari), ez dut uste horrela denik. Era berean sexuari garrantzia kendu eta bilatzen ez dutela irudia eman behar dute. Hala eta guztiz hor daude kontsoladoreak etab. beraz masturbatu egiten zarete asko, uaaau zelako pekatua.

    Gainera barkatu baina egun feminismoa borroka bakarra dela dirudi, uste dut generoaz gain beste gauza askorengatik gertatzen direla diskriminazioak, bai gizonei bai emakumeei eragiten digun bat esatearren itxura fisikoaren ingurukoak. Zer den desiagarria eta ze ez argi dago buruan sartu digutela. Ze erraza den gizena dagoen bat iraintzea ez?, ziur horren adibide pila ditugula guztiok bizitzan zehar (edo guk geuk egin parte hortan parte hartu dugun egorak); zein eskubideekin far egiten du pertsona batek besteaz dituen gehiegizko kiloengatik.

  • Zeinen ederra den zuen haserrea sumatzea horrelako artikulu baten ostean…ia haserre horrek bultzadatxoa ematen dizuen zuen ardurapean dagoena mugitzen hasteko!
    GORA BORROKA FEMINISTA!

  • Lili ba, erantzun nahiko lasai eta arrazoituak jaso ditu Nerearen testuak, ez dakit haserrea nondik ikusi duzun.

    Ikusi dudan haserre bakarra testu honetan irakurri dut, Nereak berak idatzitakoan:

    – “Badira eremu batzuk gizartearen putzu-septiko papera jokatzen dutenak, …Mutilez osatutako whatsapp taldeez ari naiz.”

    Irudikatzen al duzu horrelako testurik igito, emakume, beltz, homosexual edo bestelakoez? Gizon heterosexualetaz bai, edozein astakeri esan daiteke.

    Feminismo erradikalaren doktrinan sinesten ez dugunok Amen esan behar al dugu? Ez al dago eztabaidarako tarterik? Edo nirekin zaude edo nire kontra? Ez dakit nola kudeatzen duzun zuk zure ardurapean duzuna, baina besteok egiaren zati bat dugula ez onartzeak eta norberak egia absolutuak dituela pentsatzea, ez dut uste gizarteak dituen arazoak kudeatzeko erarik onena den.

    Zorte on zuen bidean.