Giza migrazioa

Giza migrazioa –

Gaur egun, mendebaldeko gizartearentzat bidaiatzeko arrazoi handiegirik ez da behar, baina, kasu honetan, aisia eta beharrak banatu nahi nituzke, izan ere, mundu globalizatu honetan, mugek garrantzia irabazi dute. Merkantziak garraiatzeko muga-zerga irekiak nahi ditugun bitartean, etxeko ateek itxita jarraitzen dute.

Giza migrazioa

Horregatik, gogoan izan behar dugu Euskal Herria ere migratzailea izan dela, eta gure arbasoak atzerrira joanak direla. Horren adibide ditugu, arrantzale eta marinelei buruz entzun izan ditugun kondairak. Ez baitira kasualitatea, Red Bay-n, Islandian, Filipinetan edo Hego Ameriketan utzi ditugun aztarnak, ondorio positibo zein negatiboekin: bortxatzeen, gaixotasunen sorreraren, torturen eta lehengaien ustiatzearen isla dira. Ezagunenak Elkano eta Lope de Agirre ditugu.

Gizakiak, beti bezala, nomada izaten jarraitzen du, basamortuko lehorraldia arinduko duen oasiaren bila jarduten duena. Habitat egoki bat bilatzeko eginak gaude, eta, behin aurkitutakoan, bertako ezaugarri klimatologiko, litologiko eta orografikoak aprobetxatzen ditugu. Horrela sortu ziren lehen tribu edo zibilizazioak.

Euskal Herrian, goseteak, gerra karlistak eta Hego Ameriketako lurrazal berriak kolonizatzeko nahiak dinamizatu zuten giza migrazioa, hurrengo belaunaldietako sostengua sortzeko aukeraren ametsak bultzatuta. Irlanda ere horren adibide dugu: patataren gaixotasunak sortutako goseteak eta migrazioak, 2 milioi biztanle galtzea ekarri zuten,eta belaunaldi galdutzat hartzen dute.

Mundu berria zibilizatzera, hilketak, bortxatzeak, gaixotasunen zabalkuntzak, esklabotza… edo artzaintza egitera joan ginenok, gaur egun arrazista bihurtu gara, lurraldetasun faltsuaren ereserkia eskuan dugula. Berriro ere, egoera ekonomikoaren mozkorraldiaren eraginpean gaude. Horregatik, pentsioen arazoa, gazteen langabezia eta lan prekarietatearen arazoa ez dute atzerritarrek sortzen. Erruduna ez da mafiaren eskuetan erori den gaztea, egoera hori sortu duen gizarte klasearena baizik. Horregatik, pedagogia kritikoaren beharrean gaude, izan ere, migrazioaren beharrean gaude; lan egiten duten gazteek etorkizuneko pentsioak ordainduko dituzte, eta aberastasun kulturala sortzeko abagunea da.

Aberastasuna ez baita diruaren metatzea; ezagutzan eta harremanen elkartrukean kokatzen da. Nongoak diren begiratu eta kritikatu beharrean, ikas dezagun Sahararen, Senegalen eta Ekuadorren testuinguru historiko eta kulturalaz.

Giza migrazioa Giza migrazioa Giza migrazioa Giza migrazioa

Geografoa eta ikertzailea.Piztuaraziko sortzaile eta zuzendaria.

16 pentsamendu “Giza migrazioa”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-04-17 15:25

    beno… bai. Nik ez dizut ezezkorik esango. Migrazioa naturala da, bai. Modo traszendental horretan jartzen bagara, gizaki guztiak bakterioetatik gatoz, pentsa! Migratzea, beste lurraldeak konkistatzea… gizakiak geneetan darama. Zergatik gaizki hartu naturala den gauza bat, ez? Baina orduan nik ez dakit zergatik kexatzen garen Espainiaz? Azken batean tribu indartsuago batekoak dira eta kolonizatu egin gaituzte. Normala da, gizakiak berezkoa du. Azken esaldian diozun bezala, “Nongoak diren begiratu eta kritikatu beharrean, ikas dezagun Espainiaren testuinguru historiko eta kulturalaz”, ez gaitezen urteetan ibili garen moduan (ezjakin batzuk bezala) pikoletoak, militarrak eta politikariak erailtzen ibili.

  • Migratu duten euskaldunak lekuko hizkuntza eta ohituetan integratu dira (aegentina edo Nevada adibidez). Euskal herrira datozten etorkinak ze hizkuntza eta kulturan integratzen dira? Hor dago gakoa eta etorkin versus kolonizatzaile bihurtzea.

    • Ander Otaño 2019-04-18 13:33

      Amerikaren konkistarako prozesuan parte hartze zuzena eduki zuten, Juan de Garay, Lope de Aguirre, Cristobal de Oñate, Juan Martinez de Vergara, Domingo iraida, Legazpi Filipinetan eta Elkano hasieran Afrikan eta gero Amerika eta Asian. Gaur egun, Hego Ameriketako aristokrazioa jatorri euskaldunekoa da, Vicuña, Larrain familiak.

      Amerikara joan ziren Euskaldunak, Hegemonia ekonomikoaren eskuetan erori ziren eta lurren banaketa egin zirenean, ez zituzten kontuan hartu bertako indigenak eta beraz, esan daiteke, lur libreari hesiak jartzen lagundu zutela, bestalde Euskaldunak, ameriketako aristokrazia edo elitea izan direla, horren adibide dugu Antxoarena abizena, dirudun esan nahi duela, Uruguaien biztanleriaren %8a jatori euskaldunekoa da, eta futbol federazioako lehendakaria, presidente ohia eta bere opositorea, euskaldun jatorria dutela. Euskaldunak lur azalera handien jabe egin ziren eta horrek barne esklabotzaren ondorio izan dira, ezin ditugu denak zaku berdinean sartu, hau garbi utzi nahi nuke.
      Migratzaileak, eredu ekonomiko, sozial, kultural edo katastrofe natural edo nuklearrek bultzata migratu dute, migratzea zaila da, eta askotan euskaldunen iritzia dago, egoera ezegonkor horren atzean. Horren adibide , dugu macriren politika ahulkularia Juan Jose Aranguren, Shell multinazionalaren ahulkularia Argentinan, beraz opresioa eta giza errepresioa bultzatu duten batzuk ere Esukaldunak izan dira. Euskal kolonizatzaileak izango lirateke.

      Bestalde herrialdera oso ondo “integratu” zirenak, euskal etxeak irekitzen hasi ziren, integratu beharrean jatorrira begiratzen zien, neri idea hau aberasgarria dela iruditzen zait, nigeriarrek beraien festak beasaingo kaleetan egitea bezala, denetik dago ikasteko, azken finean aberasgarria da.

  • “Arrazista bihurtu gara” Putza, hemen neork ez du arraza aipatu. Bai, ordea, herri honek bere lurrean nagusi izateko eskubidea. Eta egiari zor, zoritxarrez, etorkinen gehiengoak kolono frantses/espainolen paper berbera jokatzen du, baita beren ondorengoek ere.
    Masa-inmigrazio fenomeno honen gainean irakurketa propioa egin behar du abertzaletasunak, errealitate mingotsetik abiatuta

    • Ander Otaño 2019-04-18 13:04

      Arrazista bihurtu gara, eta bai. Herriaren autodeterminazioa eskateko ez duzu egunerokoan segregazioa aplikatu behar. Independetzia eskatzeak ez du esan nahi baztertzea ekarriko lukenik, batez ere aurretik lana eginda dagoenean. Abertzeletasuna Abizen hitzetik dator, eta abizen euskalduna zutenak bakarrik ziren abertzaleak. Kontzeptu toxikotzat hartzen da batik bat, Euskal ekonomiaren garrantzia kanpotik migratutakoengatik bultzatua delako, bai euskal industrializazioan eta gaur egun ere, pentsioak ordainduko dituena atorri atzerritarra dutenak izango direlako. Gaur egun, klase desberdinketa gertzatzen da, edozein arlotan, familia arloan: familia euskalduna izan arren, zaintzaz arduratzen dena Ekuatoriarra denean edo euskal arrantzaz hitz egiten dugunean, arrantzaleak Senegaldarrak direnean eta gainera gure itsasontziak, Alakrana horietako bat, arrain espezien anikilazioa bultzatzen dute afrikan. ( Piratas: la verdad contada de somalia, dokumentala) Afrikan, arrantza da, elikaduraren motorea eta elikadura burujabetza edukitzeko
      pausoa oztopatzen ari gara, beraz hor arrazaeria dago. Beste adibide bat, hego hemisferiotik etorritako mekanikari bat, gaur egungo gizartean lanpostu hobeago bat lortzeko aukera zailagoak ditu, ipar hemisferioko batek baino, naiz eta lan berdina egin. Metaketa prozesua da, zuk deitzen diozun abertzaletasunak bultzatua eta nik deitzen diodan zeharkako arrazakeriak. Multzo desberdinean kokatuko ditu gizarteak edo enpresa buruak. Ez dit balio laguntza ekonomikoa jasotzen dutela esatea, ze askotan gezurra izaten da, laguntza gehien jasotzen dutenak, kopuruari begiratuta, hemen jaiotakoak dira.

      Kolono hitza gaur egun asko erabiltzen da, baina hitzaren deskontextualizazioa gertatzen da, jatorria eta esan nahi zehatza. Kolonoak gaur egun, Afrikan, Ameriketan eta Asian daude, baina ez dira atzerritarrak bakarrik, bertan jaiotakoak ere kolonotzat hartu genitzazke. XIX-XX. mendeko kolonizazioa mendebaldeko sistema hegemonikoa ezartzen zutenak ziren, hauen artean zauden Euskaldunak, bai alde Espainol eta Frantsesean. Etekin ekonomikoa lortu baitzuten. Beste, alde batetik gaur egungo kolonoak, sistema ustelari jarraipena hematen diotenak, dira eta askotan Afrikan, Ameriketan eta Asian jaiotakoak izaten dira, hala ere kutsadura eragina Iparraldeko Herrialdetik etorritako da. Hona etortzen direnak kolonotzat hartzea, historia deskontextualizatzea izango litzake eta ez da justua, guk ezin dugu, hizkuntzaren errua bota, irratia eta euskal kantak kontsumitzen ez ditugun bitartean, arnasgunea izan beharrean, kausa eta efektuaren dinamizatzailea gara.

      Migrazioa prozesu luze eta zaila da, eta hainbat ondorioren erantzuna izan daiteke: gerra ( Sira, Rojiva, Nigeriarrak (Boko Haranek sortua) , hondamendi klimatiko ( aldaketa klimatikoak, ur beharrak, tsunamia), pobrezia … pentsamendu txuritik habiatu ez gero ulertertzen zaila da, eta Gure lurra errespetatzea nahi badugu, testuan jarrita dagoen bezala Ezaugarrietara moldatu beharra dute ( Lingüitiko, klimatiko, kultural …), aurreneko pausoa, guk hauek errespetatzea izango da eta ez bakarrik, aberri eguna, korrika edo honelako ekimen handietan partea hartze bakarrik, eguneroko lana da. Inklusiboak izan behar dugu eta pedagogia kritikoa landu.
      Besterik gabe, eskerrik asko zure komentariagatik.

  • Euskaldunak oso gaiztoak izan ginen, gure bekatuak pekatu behar ditugu, pentsioak ordainduko dituzte, gu aberastera datozte… Betiko sentimentalismoan oinarritutako progrekeriak.

    Suposatzen dut gauza bera pentsatuko zuteela Amerikako indioak Europatik ihes egiten zuten erlijiosoak hara iritsi zirenean (gizajoak, hainbeste jazarpen bizi izan dute…), edo Mexikarrek kolono angloak Texan onartu zutenean (gizajoak, soilik haien familiak bizi ahal izateko lurrak lantzea nahi dituzte…), edo Erromak errefuxiatu godoak Erroman babestu zituztenean (gizajoak, Atilak kanporatutako godoak aukera berri bat behar dute…).

    Gero gerokoak…

    • Ander Otaño 2019-04-23 19:58

      pentsioak ordainduko dituzte progrekeriak, agian ez duzu adin piramidea begiratu. Atzerritarrengan gehiago inbertitu beharko litzake, hau da bertako ezaugarrietara moldatuz, Hizkuntza, kultura ….Arcadi Oliveres ekintzailearen arabera, inmigrazioa altxor bat da, ekonomikoki oso onuragarria da, nahiz eta dena ez den ekonomizatu behar. inmigrazioak katalunian jasotzen dutena baino 5 aldiz gehiago ematen dute, eta espainiar maila 6.000 millio euro gehiagoko ekarpena ekartzen zuten, hauek gastuak kenduta.
      Hizkuntza integrazioarako tresna bihurtu daiteke, baina horrekin ez dugu azala zuritu behar, denetik ikasi beharra dugu.

      beste eredu bat da, zure hegemonia (armamentistikoa, ekonomikoa …) nola erabiltzen dituzu, lehenik eta behin kontestua eraiki behar dezu eta hori ulertu, zuk jarri dituzun helburuak imperialistak ziren lur gosez bidaiatu zutenak eta ez bizitza aukera baten bila, beraz tranparik ez.

  • Euskaldungoa desagertze-bidean da, 500 urteko inperialismoa, makina bat guda eta errepresio, eta etengabeko migrazio-uholdeak direla-eta. Euskaldungoaren erro etnikoaren desagerpenarekin batera itzaliko dira bere arima bereiziaren ondorio izan den milaka urteko tradizio, hizkuntza eta kultura, halabeharrez. Euskaldunak ez garela santu batzuk izan? Euskaldunek ere egin dituztela astakeriak? A ze aurkikuntza! Egon al da santu izan den herririk? Aztekak akaso? edo magrebiarrak? Afrika beltzeko tribuak agian? Gure biziraupena jokoan dagoen honetan ez etorri niri konplexu eta erru santujaleekin. Sotanarik gabeko apaiz gehiegitxo herri hontan.

    • Ander Otaño 2019-04-23 19:39

      Santua hitz toxikoa da, hau erlinjio kristauaren eraginagatik gertatzen da, kasu honetan herritar xehea manipulatzeko tresnak ziren santuak eta beraz herritarrak imitatzerako prozesua jarraitzen zuten, beraz herritarrak alienatzeko eta kontrolatzeko tresna bihurtu zen. Zuk esandakoaren harira, herrialde ona pertsonaren arabera aztertu behar badugu, gaizki gabiltza eta generalizazio kutsakorrean eror gaitezke. Izan ere, inor ez da Herrialdeko representatea edo herrialdea islatzen duena, bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta denak gara desberdinak, indibiduo berdinak egotea, ezinezkoa da, biskiak ere ez, izan ere bere inguruak edo kontestuak modu desberdinean eraikitzea ekar lezake, beraz, hitz egokia antzekoa izatea izango zen. Beraz, migrazioa edo bidaia egiten dutenak herrialdearen ezaugarriekin antzekotasun bat edukiko dute, baina jarrera desberdina edukiko dute zenbait momentutan, beraz ezin degu ordezkaririk egin. Nere mezua ez zen esatea Euskaldunak txarrak zirenik, izan ere harreman onak egon dira, Islandia edo Red Bay-en adibidez, eta denak ez dira esklabutza defendatu edo sostengatu zutenak. Baina hau gaur egunera ekarriz, hona etortzen diren guztiak ez dira gaizkileak, lapurrak edo aprobetsategiak. Mezu hau zabaltzea zen helburua. Bestalde, tradizioari dagokionez, errua ez da atzerritarrena, euskaldunena baizik, tradizioa ( Euskal dantza, herri kirola, kantua, bertsoa, hizkuntza …) erakusteko beharra dugu, trasmisioa egon behar du, bestela ezagutza gordetzean kalitatea galtzen du eta haizea hartu behar du, beasteekin elkarbanatuz. Dogma ezartzea gustatzen zaizula esango nuke, agian oso nahasturik egon niteke. Tenebrismoa artean Barroko garaian erabiltzen zen eta Carabaggio zen horren maisua, gaur egun, tenebrismoa dugu gure lema, beldura eta gorrotoak ezaugarritzen gaitu. Agian aztertu beharko zenuke, Euskal pelotaren jatorria, Alboka, Trikitixa, Sokatira … beldurra manipulazioaren lehenengo fasea da, herrialde beldurtia nahi du eliteak eta beldurrarekin mehatsuaren mezuarekin txontxongilo bihurtzen gera, hau gertatzen hari da, Euskal Herrian, 70. hamarkadan etorri zirenak, orain arrazistenak direla edo Andaluzian ijitoak, klase menderatua eta baztertua, hor dugu 3000 etxebitzakoak VOX-i bozkatu diotela, zapalduak zapaltzaile bihurturik, mugiskortasuna bihurtzen da, inklusiboa izan beharrean eta denak bidegurutzearen erdigunean jarri beharrean.

  • galdera Anderrentzat (Iker) 2019-04-18 21:44

    Ander, Euskaltzaletzat zaitut.

    Galderatxo bat. Euskal Herrira 100.000 etorkin gehiago sartzen badira, Euskal Herria euskaldunago ala erdaldunago izango da? Bai edo ez? Erantzun oso erraza da. {{zure erantzuna eskertuko nuke}}

    Pista emango dizut. Non egiten da euskara gehiago, Azkoitian edo Barakaldon? Non dago euskararekiko sentsibilitate gehiago?
    Eta lotura egin dezazun, non dago immigrazio (espainol) gehiago, Azkoitian edo Barakaldon? >>>korrelazioa oso erraza da, ezta? [jarri zure dogma eta immigrazioarako humanitatea -ulerkorra edonola ere- alde batera]

    • Ander Otaño 2019-04-23 19:26

      korrelazioa, estadistika mota bat da, eta askotan ez dakit entzuna duzun Estatistikak lagundu beharrean gehaigo zorabiatzen zaitu, izan ere gizakian nahi dugun moduan eraldatzen ditugu. Euskaldunaren ereserkia, aspalditik daukagu eta nere ustez ikurrina eta abarrekin nahasteak ez dutela laguntzen, eta bakoitzak zer nahio duen estatistika bat edo bestea erabiltzen dutela.

      Zuk egindako galderari erantzunez, Euskal herrira 100.000 pertsona etorriko balira, euskal herriak Eustat-en arabera, 3140326 biztanle + 100000 edeukiko lituzke. Jada, zu hari zara multzoak egiten, eta hori jada klasismoaren lehenengo irizpidea da. Bestalde hizkuntzaren analisiari eginez, Erdeara Euskara ez dan hizkuntzak dira, Euskal herriak milaka hizkuntzekin bizi gara, Lorea Aguirreri entzun nion behin, menderatuak gerala hizkuntzarekiko, baina ez da ahaztu behar euskal herriak menderakuntza hirukoitza eduki duela, Nazioa, generoa eta hizkuntz edo Nazioa. Hizkuntza herrialdeko ezaugarri bat da eta berak egiten gaitu, mota batekoa edo bestekoa, migrazioa herrialde guztietakoak egiten dugu, bai iparraldekoak eta baita hegoaldekoak ere, bertan desberdintasun handiago bat dago, jatorriaren estatusa dagoela, euskaldunagoa ahal da, euskaraz dakiena eta erabiltzen duena edo atzerritarra, nere ustez euskararen erabileraren arabera, ez datozela bat, hitzarekin. Euskal herriko arazoa inmigrazioa baldin bada, txalupetatik edo zaintzaz arduratzen diren migranteak ez lukete lan hori egin behar eta guk geuk hasi beharko genuke, bertan lanean. zergaitik daude lanpostu hauek migrazioaren zain? – Ikerrek erantzuteko.

      bestalde euskara ez da bakarrik hitz egitea, irakurtzea, ikustea eta entzutea ere izango lirateke. Migratzen dutenak ez dute inolako trabarik ezartzen, traba bakarra guk ezartzen dugu, euskara arkaikoa edo erromantikoa dela pentsatzen, horrek arnasguneetara eramatea ekartzen du, hau da, ghettoetan ezartzea, bien bitartea Outlet, Emakume Master cup, Basque Culinary Center bezelako hitza erabiltzen ditugu, azkenean hikuntz errentableagoa erabiltzen dugu eta erakustearen lanean amore ematea ekartzen du, zein dira kalean ikusi eta beltzaran bati eradaraz egiten diona, edo ingelesez egiten dionak? Jon Maiak Garan eginiko hausnarketan ( a favor del futuro, a favor de errenteria) , herria bat garatzeko fase bat egon behar duela esaten du, perspektiba eta kondairaz bizi gara euskaldunak, jatorrak eta nobleak garela. Baina transfondo bat dago atzean, eta giza kohesiorako beti egon behar du araketa eta pedagogia kritikoa behar dugu. Ez gara herrialde itsi bat, protekzionismoa arkaikoa bihurtu da, elkarelikatu behar dugu, esperientzia, ezagutza, kultura, azken finean honek aberastasuna ekarriko liguke.

  • Bestalde, goian esan dizuten bezala, barrabaskeriak tribu, etnia eta nazio guztiek egin dituzte. Bakoitzak bere indarraren eta teknologiaren arabera.

    Gaur egun, ordea, aberatsa izateko, botere militarra edo baliabide naturalak ez dira hain determinanteak. Gizartearen lan eta esfortzurako mentalidadea erabakiorragoa da. Begiratu bestela Hego Korea edo Europa Iparraldeko nazioak (Suedia, Finlandia…).

  • eskema mental itxiak 2019-04-20 18:01

    Ematen du, artikulu hau idatzi duena eta erantzunak eman dituen tipo bera, bakarrik ideologia jakin batetik edaten duela. Ideologia horren arabera, zuriak=txarrak [] beltzak=onak
    euskaldunak=espotzaile gaiztoak [] afrikarrak=esplotatu gixajoak.

    Eskema mental oso itxie, ene ustez. Egin dioten galdera batzuk erantzuteko ez dio ematen, antza.

    Afrikako nazioak duela urte pilo daude deskolonizatuak. Amerikan, 100 urtetik gora. Haiti 200 urte frantsesak bota zituztenetik. Herrialde subiranoak izanda, garatzeko antzeko baldintzak dituzte, baina denek ez dute berdin egin. Zergatik ote?

    • Ander Otaño 2019-04-23 18:54

      Ideologia bakarra edukitzea ezinezkoa da, izan ere gizakia haurtzarotik ideologia desberdinekin talka egiten du eta beraz, berak hartu behar du hautua. Hautu horretan, norbanakoak erabakitzen du zer den berari erakartzen diona, baina influentzia egon daitezke. Eskema mental itxia edukitzea, agian zure lana izango da, zure begiek zuk egiten duzuna islatzen baitute eta ez dizute uzten, itsasoz bestalde dagoena arakatzen.
      Bat, txuriak txarrak eta beltzak onak, harreman horretan oreka falta da, ona zer den eta txarra zer dan definitu beharko genuke, hau idatzi duen eskribauak erabakitzen du historian zehar. Hori gertatu zen fankismoan edo Pinochet-en Chilen. Historiak beraz, alde ilunak edukitzen ditu, hau gertatzen da kataluniarekin, Casado eta Riverak, Urriaren 1eko referendumari estatu kolpea deitzen diotela, guztiz demokratikoa izan zen prozesuan.
      Uste nunen testua ulertzen erreza zela eta horregatik jarri nuen : Ez baitira kasualitatea, Red Bay-n, Islandian, Filipinetan edo Hego Ameriketan utzi ditugun aztarnak, ondorio positibo zein negatiboekin:, hor Islandiako Pidgin hizkuntza edo Red Bay-en Indigenakin edukitako harrema ona izango lirateke, beraz kontestua jarrita dago eta ez duzue asaldatu beharrik. Euskaldunak Espainiako koroarekin eduki zuten harremana oso ezaguna da, gehien bat itsas gizonak behar zituztelako eta asko eta asko Amerikara edo Filipinara joan ziren, Filipinaren adibidea, Legazpi dugu, Manilako alkate bihurtu zena, koroaren laguntzarekin.

      Bestetik, esan dituzun kontinenteak, antzeko baldintzak dauzkatela aipatu duzu, hori falazia hutsa da, herri bakoitza bere sentimendu, kultura, hizkuntza eta bere ezugarriak ditu. Azalean antzekoak dira, koloniak izan zirelako, baina egun estatu sateliteak deituak izango lirateke, herrialde bat hainbat ezaugarrik markatzen dute: orogragrafia, kostaldea, lehengaiak dituen, hidrografia, klima, demografia, dentsitatea, hirigintza, banaketa sozial eta ekonomikloa, BPG ( Barne produktu Gordina) , GGI ( Giza garapen indizea) , alfabetatzea, hizkuntza…

      Afrika, gehienak 50. hamarkadan independizatu ziren (sahia gaitezen gehiago konkretatzen), eta prozesu horretan bi blokeen harteko gatazkak barne gerratea ekarri zuen, hainbat herrialdetan, lehengaien esplotazioagatik eta potentziek muskulua erakutsi nahi zutelako, herrialdeak suntsituta geratu ziren eta boterea hartu zuen indibiduoa, multinazional lapurren laguna bihurtu zen. Barne gerra eta kalte ordainak ordaintzeak, herrialdeei sekulako zorra jasan dute eta garatu ezinik jarraitzen dute, gainera egon dira adibideak non herrialde sozialista bat jartzeko desioakin egon direnak: Lumumba (Congo) edo Thomas Sankara (Burkina Faso), hauek nola amaitu zuen, denak dakigu, beraz, garapena aipatzea zaila da. Hor dago, Adibidea, interes ekonomikorik ez bazegoen bertan errazagoa zela, herrialde horrek subirotasuna edukitzea. Beste adibide bat, Libia dugu, Baina denak dakigu nola NATO-K hartu zuen herrialdea.

      Haitiren kasuan, 1804an independentzi osoa lortu zuten eta ia 100 urte iraun zuen ordainketa hori, beraz independentzia merkea ez zen izan, Ameriketako herrialderik aberatsena zen eta independentzia lortzeko ordaindu behar zutenagatik, gerora munduko herrialderik pobreenetarikoa bihurtu da, herrialdea Azukre kainaberaz bete zuten eta bertako lurra agortu egin zen , kanpo zorra ordaintzeagatik, beraz independentziaren lorpenak elikadura subirotasunik gabe geratu zen.

      Hego Amerikan 1809-1825, tarte horretan eman ziren independentzia prozesu gehienak, Bertan Simon Bolivar izango zen buruetako bat eta bi herrialdeek dute bere izena, Bolivia eta Venezuelako herrialde Bolivariarra. Arbaso euskaldunak zituen, baino berak ezarri zuen eredua, klasismoa izan zen, beraz europako eredua zuen begien aurrean, gaur egun, herrialde sateliteak bihurtu dira denak, hego amerika, iparraren hotzgailua bihurtu da eta kontsumitzaileak edo ereduaren esklabuak asetzeko makinak bihurtu dira. Manufaktura masiboak behar dituzte, hau horrela hegoaldeko herrialdeak garatzeko, Chicabo Boy-ko ikasleak daude herrialde hauen gidaritzan, badira adibide batzuk, Luismi Huartek Iraultza Arrosa bezela definitzen dituenak, nun herrialdeak barne subirotasuna hartu dutena, eta herrialdearen beharrak asetzea izan zena lehengo prioridadea, hor ditugu Venezuela eta Bolibia, lehengaien bidez mantendu dute enbata, eta Gas-a eta petroleoaren prezioa jaistearekin batera ekonomia kolokan jartzen zaie, bestalde kanpoko mehatxuak eta interesak, barne gatazkak areagotu dituzte eta egoera ezinegorragatik bertako herritarrak migratu beharra izan dute. hau ez dugu ahaztu behar.

      Euskaldunak XXI.mendean, euskaldun gehienak kanpora joan dira lanera, hau da, Alemania, Britainia Handia, Txina, Mexiko, USA, Belgika… adimenaren hurruntzea bihurtu da. Zihur nago Belgikan edo Alemanian Congo edo Ekuatoretik datozenen perspektiba edo guk harea lanera joandakoan, haiek ez dutela berdina, izan ere, inklusibitatearen ereserkiarekin joatean, herrialdearen estatus ranking-a begiratzen dugu, eta horrek betaurreko desberdinarekin begiratzea ekartzen du. Migratzailea goi eta behe klasekoak izan daitezke, baina helburu bakarra dute bizitza oparoago bat eskuratzea.

  • Euskahaldun 2019-04-23 23:50

    Ziur nago arrazoi duzula emandako kontestualizazio eta azalpen historikoekin, baina tira, hemengo gehienok ez gara atzo jaiotakoak eta zuk aipatutakoaz sobera jabetzen garela uste dut. Areago, kutsu zertxobait paternalista denajakin batetik abiatzen zarela ematen du. Baina paralelismo sinple baina aldi berean erabat zilegi batekin konparatuko dizut oraingo egoera. Ipar Ameriketako tribuek ba ote zuten mendebala edo “far west-aren konkistan” zebiltzaten aurrindarien uholdeari aurre egiteko eskubiderik ala ez? Gaur egun bezela, gehienak euren jatorrizko herrietatik ihesi zetozten gerra, miseria eta gosete latzetatik (irlandarrak esaterako), baina konkistatzaileen zerbitzura jarri ziren ia ia gehienak, era zuzenean yankien armadan erroldatuta edo euren kabuz indigenen esterminazioan parte hartuz edota era ez zuzenean konkistatutako lurrak merke erosita, alkohola eta gaixotasunez kutsatutako mantak salduz etab. Zuk hain era paternalistan idealizatzen dituzun klase zapaldu hoietako zenbat integratu ziren bertako tribuekin? Agian zure kriterioa jarraituz, indigenek eurekin jarrera ulerkorragoa erakutsi beharko lukete eta sufritu izan duten errepresio, esklabutza eta denadelako kalimadadeekiko elkartasuna adierazi bakearen pipa erraldoi batekin lore artean betirako pozik biziz ala eskubide osoz euren arbasoen lurra hil arte defendatzeko hautua hartu? Esaiezu aurpegira Amazoniako indigenei euren lurrak inolako baimen eta errespetu barik lapurtzen ari zaizkien lur gabeko nekazariei aurre egiteko eskubiderik ez dutela, kontestualizatu beharra daukatela, dena ez dela ez zuri ez beltz, eta hau eta bestea. Eta bitartean zer? Euren bizimodu eta kulturaren txikizioari mozoloen modura begira geratu? Tamalez migratzaileak inperio eta oligarkien gehiegikerien “albo-ondorioak” dira eta euren esanetara baliatzen dituzten txotxongiloak dira. Esku lan merkea (XXI mendeko esklabutza) edota mertzenario moduan armada zapaltzaileen zerbitzura (espainiar armada esate baterako atzerritarrez josita dago).

  • Beraz, zure ustez 800 € (edo gutxiago kobratzen dutenek -prestakuntza gutxiko lanak egiten dituzte-) 1200ko pentsioak ordainduko dituzte…

    Bestetik onura ekonomikoak aipatu dituzu, baina ez dituzu pairatu beharko ditugun galerak aipatu.

    Esaterako, gatazka etno-kulturalak (zibilizazio guztietan gertatu omen dena), euskararen galera (etorkinek indar soziala duen hizkuntza hautatuko dute, ez baitute Euskal Herriarekiko inolako loturarik) eta gizartearen zatiketa eta indibidualismoaren hedapena (AEBko gizarte anitzean gertatzen den bezala) besteak beste.

    Geografo ona izango zara, baina geografia ez ezik historia ere ikertu behar da. Ez pentsa historian zehar behin eta berriz errepikatu diren patroi berak etorkizunean ez direla berriz errepikatuko…