Itxaroaren doinua
Zerdiok zaharrean ere bazioen norbaitek esperoak dakarrela esperantza, esperantzak esperoa. Itxaroak itxaropena eta alderantziz.
Itxaroteari uzten diogunean akabo beraz,
esperantza akitzean kitto.
Gaur goizean mediterraneoan pentsatzen jaiki naiz beste egun batez. Bilboko eraikuntza geroz eta luzeagoek ordea, ez dute hodeiertza ikusten uzten, ibaizabalekin konformatu behar berriz ere. Noizbait haratago joatearen pentsamendu hutsekin. Debekatutako laztanek lotuta nago, Zarautzen hasi eta hiri zahar hontan bukatzen den libertatean, hitz neurtuen elkarrizketa baten antzerako. Horregatik kontatzen dizkizuet halako istorioak orrialde honetan.
Horregatik bihurtzen zaitut hitz multzoan,
horregatik jartzen dizut doinua.
[…] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera and Euskal blogosfera, Oier Aranzabal. Oier Aranzabal said: Itxaroaren doinua, hitzak itxaropen, libertate http://zerdiok.info/2010/10/28/itxaroaren-doinua/ […]