Zergatik gogoratu behar du historiak Nestor Kirchner?

2003ko martxoan iritsi zen Nestor Kirchner Argentinako presidentziara, Buenos Aireseko Casa Rosadara. Unibertsitate garaian lotu zitzaion politikari Gazte Peronistetan parte hartuz (orduan ezagutu zuen gerora bere emazte eta egun Argentinako presidente den Cristina Fernandez). Ordutik politikari eman zion bizitza, bihotzekoak jota atzo hil zen arte, 60 urterekin.

Dolarra eta pesoa, ulergaitz,parean zeudela, Argentinak jasan ezin zuen eredu neoliberalak korralitoan murgildua zuen Argentina. Eredu ekonomiko horren porrotaren erakusle nagusia 2001ean izan zen, Fernando de la Rua orduko presidenteak helikopteroz ihes egin beharra izan zuenean herrialde osoa krisi gorrienean utzirik. Bada testuinguru horretan hartu zuen Kirchnerrek presidentetza. Argentina krisitik atera zuen presidentea izan zen. Korralitoari buelta eman eta gaurko eredura ekarri zuen Argentina. Pobrezia tasa % 42,7tik %16,3ra jaitsi zuen presidentziako lehen urtean. Eta langabezia %27tik %10era jaitsi zuen.

Presidentetza eskuratu eta berehala, Jorge Rafael Videla eta Reynaldo Bignone genoziden argazkiak kentzeko agindua eman zuen, 2004an. Giza eskubideetan oinarrituriko politika egingo zuela adierazi zuen keinu horrekin. Lehen aldiz Argentinako presidente batek barkamena eskatu zuen Estatu terrorismoagatik, diktadura garaian eginiko krimenengatik.  Obedientzia eta Azken Puntua izeneko legea deuseztatu eta diktadura garaiko desagerketen eta gehiegikerien erantzuleak epaitegietara eraman zituen, Justizia Gorteak berritu ostean. Mayoko plazako amonekin eskuz esku lan egin zuen Kirchnerrek.

Kontrakoek gehiegizko pertsonalismoa leporatzen diote. Arerioekin muturreko konfrontazioa izan zuen eguneroko ogi. Eta argitu bako korrupzio zantzuak aireratu zituen oposizioak. Politikari populista izan zen, herri xehearen babesa zuena. Alabaina Argentina ia dena atera da kalera doluz.

Nestor Kirchnerren heriotzari buruz idatzi dute, besteak beste, Hugo Chavezek, Juan Gelmanek, Andres Calamarok, Hebo de Bonafinik edota Federico Luppik.

MzYzNA==

Irudia | Nestor Kirchner Argentinako presidente ohia | z | LGPL
argentina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude