Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?
Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?
HikHasik hezitzaile, aditu eta sortzaileen arteko hezkuntza foroa egingo du uztaileko XII. Udako Topaketa Pedagogikoetan, hurrengo belaunaldien heziketaz hausnartzeko. Zer hezkuntza behar du gizabanakoak? Eta gizarte deitzen diogun horrek? Nola irudikatzen dugu hezkuntza eragialea etorkizuneko gizartean? Nolako eskola nahi dugu? HIK HASIk mahai baten bueltan elkartu nahi ditu hezkuntzari buruzko kezkak eta proposamenak dituzten hezitzaile, aditu, sortzaileak… Honez gain, beste 33 ikastaro antolatu ditugu euskaraz.onartuz.
Uztailaren 4, 5 eta 6an egingo ditu HikHasik aurtengo Udako Topaketa Pedagokikoak. HIK HASIk eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatu dituzte elkarrekin. Uztailak 4, 5 eta 6ko goizetan 34 ikastaro eskainiko dira, eta arratsaldeetan, berriz, parte hartu nahi duen edonorentzako saio libreak eskainiko dira. Matrikulazio epea maiatzaren 1ean zabalduko da eta maiatzaren 31n itxiko da. Donostiako Santo Tomas lizeoan, Informatika fakultatean eta Ekintza ikastolan izango dira ikastaroak.
Aurtengo topaketa pedagogikoen berrikuntza nagusia, “Hezkuntzaren etorkizuna amesgai, ekingai: nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?” HEZKUNTZA FOROA izango da. Eleder Aurtenetxe izango da lehen foro berezi honetako gidaria, eta espazio irekiaren teknologiaren bidez hezkuntzak bizitzan eta komunitatean duen rolaz eztabaidatuko da, eta era berean, belaunaldi berrien hezkuntzarako bide berriak jarriko dira mahai gainean.
Hik Hasi Udako Topaketa Pedagokikoek, urterik urte, 600 parte hartzaile inguru biltzen ditu topaketa bakoitzean.
34 ikastaro aukeran euskaraz
Hezkuntza gaiei buruzko 34 ikastaro eskainiko dira aurten, denak euskara hutsean, bat izan ezik. Aurtengo udan, teoria pedagogikoak, familiarekin zerikusia dutenak, informatika ikastaroak, adimen emozionalari buruzkoak, osasun mentalari buruzkoak etabar egingo ditugu. Hona hemen ikastaroen zertzeladak:
* Jendaurrean hitz egiten ikasi, Ahotsaren erabilera lantzen, ahozko eta idatzizko espresioak lantzeko asmoa dute.
* Yoga saioak, Coachingâ. Ikastaro horien bidez, beste hainbat espresio mota landuko dira.
* Adimen emozionala. Musikaterapia, Psikomotrizitatea, Haurrentzako masajea. Ikasteko prozesuan emozioek duten garrantzia frogatuta dago. Hori bizitzen eta ezagutzen lagunduko dute ikastaro horiek.
* Irakaskuntza 2.0. Wikiak, Web 2.0. Google aplikazioak eta Bideoa ikastaroek informatikak eskaintzen dituen aukerak ezagutzen lagunduko dute.
* Osasun mentala, Jolastu eta pentsatu eta Matematika tailerra. Ikaste-irakaste prozesuetan garrantzia duten beste ikastaro horiek ere aztertuko dira.
Norentzat
Ikastaroen aniztasuna kontuan hartuz, edonorentzat oso egokiak izan litezke. Hala ere, Hik Hasik eta EHUk antolatzen ditugun Ikastaroak, bereziki, irakaskuntzan ari diren hezitzaile profesionalei zuzendurik daude: ikastetxeetako irakasleei, musika eskoletako irakasleei, aisialdiko begiraleei, Pedagogiako, Psikopedagogiako, Psikologiako edo Magisteritzako ikasleei, hezkuntza aholkulariei eta abar.
Matrikulazioa
Matrikula epea maiatzaren 1etik 31 arte egongo da zabalik. HIK HASIren webgunean egin daiteke matrikula: www.hikhasi.com
Arratsaldeetan: saio irekiak 16:00etatik 18:30era saio libreak, ikastaroetan parte hartzen duten guztiei zabalik daude, eta baita izena ematen ez duten herritar orori ere. Santo Tomas lizeoan izango dira.
EHAZE, EUSKAL ANTZERKIZALEEN ELKARTEAk antolatuta, antzerkiaren gaineko hainbat aurkezpen izango dira astelehen eta asteartez. Ikastetxeetan eta herrietan lantzeko baliagarriak suertatuko dira.
HIK HASI eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailaren elkarlanaren funtsa.
EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailaren eta HIK HASIren arteko elkarlanarekin antolatu diren topaketak izango dira hauek. Urtetik urtera elkarlana sendotuz doa eta garrantzi handia ematen diogu horri. Hezkuntzaren munduan aritzen direnen arteko talde lana eta koordinazioaren eredu bilakatu nahi da. Piskanaka, beste eragileekin ere lortzen ari gara. Aurrera begira ere gainerako erakundeei ere elkarlan horretarako gonbitea luzatzea da helburuetako bat, hezkuntza denon arteko eginbeharra dela.