Bin Laden ala Bilduri hauteskundeetara aurkezteko debekua?

press—–Demagun Euskal Herriko komunikabide batean egiten duzula lan. Are gehiago, bertan albiste bakoitzari ze garrantzia eman ebazteko ahalmena duzula. Bin Ladenen asesinatzeari edota Bilduri hauteskundeetara aurkezteko debekuari emango zenioke garrantzia handiagoa?

Garak eta Berriak Bilduren debekuari eman diote garrantzia. Noticias eta Vocento taldeko egunkariek eta EITBk Bin Ladenen hilketa eraman dute albiste nagusiaren tartera. Zeri emango zenioke azala zuk gaurko egunez eta zergatik? Galdera horixe dugu ZuZeun.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Bin Laden ala Bilduri hauteskundeetara aurkezteko debekua?”-ri buruz

  • Euskaldun gisa, zalantzarik gabe, Bilduri buruzkoa aurretik jarriko nuke. Bin Laden hil izana hein handi batean gauza sinbolikoa dela uste dut. Sinbolo handia, baina sinbolikoa. Bildu legez kanpo utzi izana milaka euskal herritarrei eta demokraziari oro har egiten zaien eskubide urraketa da. Radio Euskadik ere Bin Ladenekin ireki du, harritu nau.

  • Luis Mendizabal 2011-05-02 09:30

    Oso galdera ona da eta ez dauka erantzun erraza: nik neuk Bildurena hautatuko nuke arrazoin hauengaitik: hemen, Euskal Herrian, eragin handiagoa izango duelako hurrengo egunetan. Baina badira kontrakoak ere: Bin Ladenena gaur goizean ezagutu da, Bildurena atzo gauean ezagutu genuen askok, komentatu ere bai, eta NOTIZIA berriera izaten da.
    Bestalde, Bildurena osteguna bitartean ez da definitiboa, eta Bin Laden – itxura denez – – hilda dago onezgero.
    Edozein kasutan, galdera ona. Gaur eguneko kazetaritza – eta gizartearen dinamika bera — momentuz momentuko datuak goraipatzen ditu, “datu” bat, “itxura”, “instantea” dira nagusiak eta ez erreflesioa. Hori da benetako problema ( politikoaz gain)

  • Gari Garaialde 2011-05-02 13:04

    Erantzuten oso erraza iruditzen zait niri. Garrantzia hemen zerek du? Bilduren auziak. Zergatik? Gaur eta hemengoa delako, egia delako (audientziak berak esan du berak utzi dituela listak jokoz kanpo, eta hark dauka hori egiteko eskubidea), eguneroko bizitzaren jarraipenean eragingo duelako… eta Estatu Batuek eman duten berri horri buruz zer? Azken 2 edo 3 urteetan ez dugu haren berririk izan (ez dakigu lehendik bizirik zen ala hilik zegoen), ez dakigu zer garrantzi duen al-queda-ren barruan (buruzagi gorena dela esa, esan digute baina…), ez dakigu al-qeda zer den, ez dakigu hil duten edo gezurra esan diguten, ez du ostiralean genuen egoeratik ezer aldatu, ez du eragink izango ez Irak, ez Afganistan, ez Libia eta ez guk munduan barrena martxan dauzkagun beste gerrak gelditu, galdu edo irabazteko… jarraituko dugu?
    Dena dela, ezin dut ahantzi nola tratatu duten berria medioek ez eta nola hartu dugun notizia hemen (mendebaldean, Demokrazialandian, aberatsen lurraldean, indarkeriaren erabilera politikoa errefusatzen dugunon artean, egia besterik esaten ez diguten medioak ditugun libertatelandin…)

  • Gari Garaialde 2011-05-02 13:05

    Nonork lagundu diezadake prentsan (sarekoan) gaur goizean ipini eta berehala kendu duten fotoa topatzen?

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-05-02 15:04

    Niretzat ere oso erraza da erantzuten. Bin Ladenenari ez nioke ez lehen, ez bigarren, ez hirugarren lekua emango garrantziari dagokionez, eta azaleko baztertxo batean jarri ala ez ere zalantzak izango nituzke.
    Gaurko berria, hemen, Bildurena da.

  • Aurrez komentatu duzuenarekin bat nator ni ere. Zalantza izpirik gabe: Bin Ladenena sinbolikoa da erabat estatubatuarrentzat (egia ala gezur izan), eta, ez du ezer aldatuko. Bildurena erreala da eta zuzen-zuzenean eragin digu orain eta etorkizun hurbilean euskaldunoi.

  • Gari zein argazkiz ari zara?