DIGITALKI: zure ezagutza digitalen maila ezagutzeko eta hobetzeko doako tresna
DIGITALKI –
Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, Zure Gaitasun Digitala Hobetuz webgunearen bidez ingurune digital errealean eman ohi diren jardueretan oinarritutako gaitasunak neurtzeko aukera ematen dizu: interakzioak, artxiboen erabilera, arazoen konponketa, edukien sorrera, berdinen arteko ebaluazioa, etab.
Doako tresna honek bi funtzio betetzen ditu. Alde batetik, ariketen bitartez erabiltzaileak konpetentzia bakoitzean duen maila ezagutuko du; eta bestetik, hobetu beharreko arloetan, formakuntza-gomendio espezializatuak jasotzen ditu.
Diagnosia egiteko tresna hau guztiz anonimoa eta erabilgarria da, norberak duen ezagutza digitalen maila jakitera bideratua. Zehazki, tresna honek DIGCOMP 2.1 markora moldatutako probak jasoko ditu: 5 arlotan banatutako 21 konpetentzia eta konpetentzia bakoitzeko lehenengo 2 mailak barne hartuz. Horretaz gain, konpetentzia maila bakoitzeko, erabiltzaileak gutxienez formazio-gomendio 1 jasoko du.
.
Zure gaitasun digitala hobetu nahi baduzu, honako helbidera jo ezazu: