Geografia
Geografia –
Alarma hotsa Diario de Navarra-ren gaurko lehen orrian: “Laukoa euskalduntzen ari da Iruñeko udal bizitza!”. Argazkian, Geltoki izeneko espazioa, lehengo autobus geltokian. Edizio digitalean lehenbiziko hiru lerroak baizik ez dira irakurtzen ahal eta oraindik kaferik hartu ez dudanez, ez dut eskura izan kafetegian izaten duten alea. Jakin-mina dut, hala ere, zerrenda irakurtzeko. Uler daitekeenez, Diario de Navarran kexu dira lau urte hauetan Udalak euskal izenak erabili dituelakoz, udal programak, eraikinak eta are Internet kontuak bataiatzeko. Zer eta euskara, Iruñeko biztanleen %90 baino gehiagoren ama-hizkuntza gaztelania delarik. Libertigarria da irakurtzea egunkari horren irakurle batzuen erreakzio sumindua. Nonbait, izen horien “inposizioarekin” euskaldunak garela sinetsarazi nahi diete bai bertakoei bai kanpotik etortzen direnei. Bada horien guztien ezabaketa eskatu duenik, Navarra Suma heldu den maiatzean gailenduz gero. Baina, hasian hasi, zergatik gelditu Laukoak ekarritakoetan. Iturrama, Mendebaldea, Arrosadia, Lezkairu, Mendillorri, Erripagaina, Arrotxapea, Errotazar, Mañueta, Lindatxikia, Etxabakoitz, Larrabide, Euntzemehar, Erletokieta… Hor ere bada zer ezabatua. Ene bada. Irabazten badute, geografia ere aldatuko digute.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko martxoaren 20koa]
Nafarroan edozein tokira zoazelarik toponimia euskalduna besterik ez duzu aurkitzen, abizen euskaldunak toki guztietan… eta gero egunkariko erreakzioak bezalakoak… Gauza bat da euskara ikasteko asmorik ez izatea (ohituta gaude jada) eta bestea horrelako erreakzioak eta inongo lotsarik gabe abizen euskaldunak dituztenenak eta askotan gainera, euskalki propioak oraintsu arte izan dituzten herrietako jendearena. Gaizki hartzen duzue nafarrok baina berriro diozuet: nafarrak oso arraroak zarete. “Arraroa” esateko modu sinple bat da baina agian hitz egokia eskolagabea da, erderaz “inculto”, gehiengoa bederen.
Ezjakintasuna ez da zenbait nafarren esklusibitatea, ezjakintasunaren gaitza Euskal Herriko beste bazter eta zoko askotan hedatua bait dago eta gizarteko maila guztietan. Okerrena ez da ezer gutxi dakigula gure iraganari buruz, baizik-eta ezer gutxi axola zaigula gure arbasoak nor ziren. Hala gabiltza, nondik gatozen jakin gabe nora joan nahi dugun erabaki ezinik…
Barkatuko dit Aingerutxo horrek, apika Aingerutxu nahiago, nik zer dakita! Baina Errotazar, “h”rik gabea, baina Euntzemehar hori “h”duna, Lindatxikia arrotz hori, Indatxikia da eta,badkizu, naski, inda, karrika, kalea. Erletokieta, berez Erletegieta dena.., eta hola, eta segi. Baina goren maila jotzen duena Mendebaldea eder hori dugu. Berezko toki izena Irunlarrea dugu, Mendebaldea, gaizki osatua gainera, Mendabala beharko luke eta, Pamplonako Udalbatzak erabaki baitzuen, Irunlarrea baztertuta. Geeroa Baik dauka gu bizi garen udalerrian agintea, eta duela 15 egun kartel batzuk , berri berriak paratu dituzte. Bertan Pamplona, Belascoain, Estella , Zariquiegui eta horrelakoak leitu daitezke. Izen ofizialak ere ez dituzte idatzi. Aldatuko digute? Nork ordea?
Nerau nafarra naiz, incultoa. Hori euskaraz ezjakina erraten da. Bego. Eta gáldera bat: Diozuet erreten baduzu lapurtarra zara. Oso kultuak al dira lapurtar frantximantak?
Gezurra dirudi, Nagore. Gezurra dirudi iruzkin horrekin erantzun diezadakezunik. Baina horretan ere xelebreak zarete. Esparza (bota du ederra orain ere Bardeetako tiro eremuari buruz) kritikatu eta Nafarroaz kanpoko batek egin duela sumatuz gero Esparza defendatzen hasteko gai zarete. Nik gauza bat garbi dut: Nafarroak, merezi ez dituen nafarrak ditu gaur egun. Desastre hutsa… eta etortzeko dagoena hurrengo hauteskundeetan! Eta guztia maitasun handiz esaten dizuet.
Neronek ez dut maitasunik behar, Nafarroa….. Gerok gara euskaldunak, gerok gara nafarrak Eta zuek, zer ….zarete zuek. Espainolak, barren-barrenean. Aspaldi egin zeniguten traizioa, eta orain zer, zuek euskaldunago ala! Bejondeizuela vascongako halakoak!
Zer poza ematen didazun “Gerok gara euskaldunak” esatearekin. Noski zaretela euskaldunagoak, eta horrexegatik ematen dit mina Nafarroan euskarak duen egoerak eta horrexegatik haserretzen naiz denekin. Eta nire jarrera ez da “paternalista”, hemen Nafarroako batek bota zidan bezala, minduta dagoen baten jarrera baizik.