Amazon efektua

Amazon efektua –

Azken 5 urteotan, nork ez du izan Amazon merkatal gune birtualaren berririk? Antza, gure gaur egungo teknologiak negozioak egiteko erak aldatu ditu. Izan ere, enpresa eredu berriak sortzeko aukera eman die. Hortaz, ohiko enpresekiko benetako lehia eragin du. Arestian, “Uber” izan zen lehendabiziko istilu eragilea; orain, ordea, Amazon bihurtu da saltoki tradizionalen kritikagune nagusi.

Amazon efektuaOndo dakigunez, Amazonen salmentak egundoko abiaduran hazi dira, beste askoren salmentek beherantz egin duten heinean.  Tamalez, herri eta hirietako dendariek euren saltoki txiki eta handiak ixtera behartuta egon dira. Baita zenbait zentro komertzial batzuk ere. AEBko entrepresa multinazional horren ibilbidea meteorikoa izan dela esan nezake. Bada, gaian adituek fenomenoaren tamaina osotasunean zehaztea ezinezkoa dela jakinarazi digute azkenengo partez. Hogeitabost urte bete  ez dituen Amazon burtsan lehen bosten artean dabil eta gora egiten du etengabe.

Are gehiago, 2016ko merkataritza teknologikoko salmenten igoeraren % 53 Amazonekin lotua dago. Geroztik, “Amazon efektua” deitura jarri  zaio.

Ildo beretik, esan nezake, ez dela moda bat; gure beharrei eta internetek ahalbidetzen dituen aukerei erantzuteko sortutako entrepesa berria baizik. Egia da, egungo gizarteak erosotasuna maite ohi duela ; gainera, etxetik irten gabe “klik” bat eginez  denetarik eros dezakezu. Eta ez hori bakarrik, ez duzu herrian bezala, dendaz denda ibili behar ere; horrelakoetan denetarik baituzu . Halaber produktu eta zerbitzuak orohar merkeagoak izan ohi dira; pagotxa hutsak alegia. Tira, hori esaten dute, baina askotan prezioa bera izaten da. Fijatu besterik ez dugu behar. Adibidez, Amazon-en bertan benetako saltzailea zein den agertzen da. Izan ere, Amazon askotan bitartekaria baino ez da. Demagun, ELKAR dela ikusten dugula. Kasu horretan, Elkarrera jo dezakegu prezioa begiratzera. Eta hara non, prezioa bera izaten da normalean!!!! Amazon-en gainera, beti bidalketa gastuak gehitu behar zaizkio. Gainera, bidalketa indibidualizatuek ingurugiroan duten inpaktua aintzat hartu behar dugu ere. Izan ere askotan guk geuk oinez egin dezakegu dendarako bidea eta dendetara produktuak ez dira banan-banan heltzen taldeka baizik.

Nolanahi ere, bere antolaketa eta jarduerako kritikak ohiko supermerkatuekiko benetako gatazkak eragin ditu. Bereziki, zergak ez ordaintzeagatik eta milaka lanpostu suntsitzeagatik . Are gehiago, Estatu Batuetako zerbitzu publikoa “posta zerbitzua”  deritzona erabiltzea negozio egiteko egotzi dio Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.

Europan ere, eztabaida handia sortu da Amazon enpresa dela eta. Alde batetik, zein enpresa mota den ez dagoelako erabat argi. Berak dio, teknologikoa dela. Baina , egun, edozer eros daiteke bertan eta posta mezularien bidez etxera irits dakizuke erositakoa. Era berean , ohiko saltzaileak baino baldintza gutxiago bete behar du edozein lekutan lanean aritzeko (ez du saltoki fisikorik). Hori gutxi izango balitz bezala , zergak ordaintzeko zirrikituak ere topatzen ditu beti; besteak beste , herrialde askotan lan egiten baitu.

Argi dago, norberaren eskuetan dagoela Amazonek dituen prezioen erakargarritasunari erantzun edo gertuko dendei arnasa ematea. Benetan, garrantzitsua baino garrantzitsuagoa da aipatzea, Amazon eredua nagusituz gero, ez litzatekeela dendarik geratuko (txikiak batez ere) eta dendek birmoldaketa gogorra egin beharko  luketela egoera berriari aurre egiteko.

Beraz, nik neuk, behintzat, erabakia hartuta dut dagoeneko. Etxe alboko dendetara joatea iruditzen zait egokiena. Horrela, EHko produktuen salmentak sustatu ez ezik , bertoko merkataritza guneen etorkizuna ere bermatuko genuke eta euskaraz zerbitzua jaso genezake, Amazon-en ezinezkoa dena -interneteko denda gehienetan bezala-. Gure dendetan lortzea ezinezkoa edo oso zaila den kasuetan bakarrik jo behar dugu Amazonera.

Edonola ere, nire uste apalean, egungo administrazio eta gobernuek ahalegin handiagoa egin lezakete egoerak hobera egin dezan . Izan ere , euren eginkizun nagusia legeak aldatzean eta merkatuak arautzean datza.

Amazon efektua
Amazon efektua
Amazon efektua

2 pentsamendu “Amazon efektua”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-03-26 14:44

    Pozgarria da ikustea oraindik ere tajuz pentsatzen duen jendea badagoela herri honetan. Mundu guztiak boikoteatu beharko luke Amazon. Pentsa! Trump-ek ere kritikatu egiten du.

  • Eztabaida honen muinean zera ikusten dut nik, ea benetan denda fisikoek ez ote duten bere eginkizuna dagoeneko bete, eta teknologiaren aurrerapenek ez ote duten egin denda fisikoak gehiago behar ez izatea. Tira, oraindik ez, baina etorkizun hurbilari begira diot.
    Ezin dugu ahaztu dendak behar bati erantzuteko sortu zirela, eta behar hori desagertzearekin batera dendak ere desagertuko direla. Gauza bera gertatzen ari da industrian eta beste merkatu gehienetan ere. Makinak eskulana ordezkatzen ari dira, bai fabriketan, bai Decathloneko kutxetan. Azken horri helduz, erosten ditugun produktuak ordaintzeko ez badugu pertsona baten laguntza (lana) behar, merezi al du lanpostu horiei eusten saiatzea?
    Noski, Amazon bezalako enpresa bakar batek salmentaren monopolioa bereganatzea ere ez da inorentzat mesedegarri. Mundu digitalean dago etorkizuna, eta esfortzuak horra bideratu beharko genituzkeela uste dut, ez dezala enpresa bakar batek mundu digitala bereganatu. Adibidez, euskal denda gehiago behar genituzke mundu digitalean. Izan ere, artikuluan aipatzen da arreta euskaraz jasotzeko auzoko dendetan erostea dela soluzioa, baina urrun joan gabe, hain “gurea” den Eroski-etan ere kosta egiten da arreta euskaraz jasotzea. Beraz, arazoak nahasten ari garela iruditzen zait.
    Teknologiaren erauntsiari aurre egiten saiatzea galdutako borroka dela iruditzen zait. Darwinek esandakoa datorkit gogora, ez dute espezierik indartsuenek egiten aurrera, ingurunera egokitzeko gaitasun handiena erakusten dutenek baizik.