Bere bizitzaren arrazoiak

Bere bizitzaren arrazoiak –

Bere bizitzaren arrazoiakMartxoaren 8a pasa da, eta beraz, Argentinako emakume ospetsu bati buruz idatzi nahi dut. Emakume hori Eva Duarte da, gure Evita, modu berean maitatua eta gorrotatua izan dena. Normalean, horrelako gauzak gertatzen direnean, aldaketa handia egin zuten pertsona maitatu eta gorrotatu horiek.

Evak kontraesan batzuk zeuzkan. Bere liburua, “La razón de mi vida“, irakurtzea garrantzitsua da hobeto ezagutzeko. Hau erlijiosoa zen, beraz, bere hizketan eta bere pentsamenduan konparaketa kristautasunarekin agertzen da. Horregatik, feminismoz hitz egiten zuenean, bere ikuspuntua ezberdina zen. Laburbilduz, berarentzat, lehenengo feministak maskulino samarrak ziren gizonen lekua hartu nahi zutelako. Bere ustez, emakumeek eskubideak irabazi behar zituzten, bere lekua utzi gabe (leku horrek femeninoa izan beharko zuen eta familia babestu).

Hala ere, hark galdetzen zuen zergatik ez zegoen emakumerik leku boteretsuetan. Gizonentzat gizartea arazo soziala eta ekonomikoa zela esaten zuen; berriz, emakumeentzat, sorkuntzarekin lotuta zegoen. Orduan, emakumeek beraien lekua irabazteko Alderdi Peronista femininoa (ez feminista) sortu eta antolatu zuen. Eta, gainera, 1946an boto femeninoa lortu zuen (bai, noski, lehenago sozialistek horretarako lehiatua zuten).

Nola egin zuen hark senarra zuela justifikatzeko baina ez seme-alabarik? Populua bere semea zen. Bere fundaziotik jendeari asko lagundu zion, egun guztia pasatzen zuen lan egiten horretarako. Eta, gainera, bera eta Peron justizia sozialaren alde zeudenez, langileei eskubide asko eman zizkieten. Kontraesanez beteta, emakume honek berrogeigarren hamarkadan etxeko andreei Estatuak ordaindu behar ziela esaten zuen, haiek lan handia egiten zutelako etxeetan.

Liburu irakurrita, Eva bera kritikatzen zuen horixe zela iruditzen zait. Bere itxuraz aparte (hark feministak ez zirela dotoreak esaten zuen), emakume peronistak antolatu zituen alderdi batean, eta beraien ondoan lehiatu zen leku berri bat sortzeko. Oso gutxi bizi izan zen arren, gauza asko egin zituen. Horregatik, berrogeita hamabosteko estatu-kolpearen ondoren, militarrek bere gorpua bortxatu, mutilatu, lapurtu, ezkutatu zuten; noski, ikur bat zelako. Hain inportantea zenez, ia ia hogei urte pasa ziren Peroni gorpua itzultzeko, 1971ean. Azken istorio horri buruz gehiago jakin nahi baduzue, Tomas Eloy Martinezen “Santa Evita” eleberria gomendatzen dizuet.

Gaur egun, Recoleta hilerrian dago (bere gorpuaren lapurketa antolatu zuen gizonarengandik hurbil). Horra, turistak joaten dira hilerri hori polita delako, eta gainera Evitari lore bat eramateko. Beti lore berriak dauzkan hilobi bakarra berea da.

Bere bizitzaren arrazoiak Bere bizitzaren arrazoiak

Eskola publikoko irakaslea naiz

12 pentsamendu “Bere bizitzaren arrazoiak”-ri buruz

  • Benat Castorene 2019-03-16 11:17

    Milesker Mariana. Zure testu labur eta sintekiko huni esker ,orai bederen zerbaitxo badakigu Evita horretaz, eta bere kontestuan kokatuz.

  • Eva Maria Duarte Ibarguren,
    Goian bego!

  • Benat Castorene 2019-03-17 12:33

    Josu,
    Araiz,nic beçain untsa daciçu bainan DUARTE abiçena Portugaletik dator.
    Adeitchuki

  • Benat,
    Evaren aitari el vasco deitzen ceraucoten. D’Uhart cen bere benetaco deithura.

  • Evaren aitona, François Uhart Behaskane-Laphizketan sorthua cen. Beraz, euscalduna eta naffarra.

  • Eta Evaren amona, François Uharteren emaztea, María Manechena Etchegoyen Çuraiden sorthua. Laphurdico euscalduna, beraz.

  • Evaren ama cen Juanaren gurhassoac guipuzcoarrac ciren:
    Martin Jose Ibarguren
    eta
    Josefs Joaquina Arandia.
    Biac Amezquetan sorthurico euscaldunac.
    Haimbercenarequin,
    Eva Uhart Ibarguren Manechena Arandia, alias, Evita Perón.

  • Iracurcen dut berce leku batean ecen Juanaren gurhassoac Joaquin Ibarguren Arandia eta Petronia Núñez içan cirela.
    Beraz, amezquetarrac Joaquín honen gurhassoac cirela.

  • Benat Castorene 2019-03-17 15:31

    Josu,
    Amor eman beharra dut zure jakintzaren aurrean.
    Luzaz pentsatu izan nuen Duarte guziak euskal jatorrizkoak zirela harik eta nobaitek ohartarazi baitzidan kasik denak portugesak zirela; Portugalen Duarte da Arnaldo edo Arnaud.
    Kasualidadez aldi honetan ez nintzan tronpatuko.
    Oraindik milesker

  • Benat Castorene 2019-03-17 20:47

    Ez, araiz, Edouard edo Eduardo

  • Bai, Benat, badugu Duarte bat portugesa dena. Evitarena, ordea, Uhart da jathorriz.
    Aguian, Marianac berac informatione guehiago eman diecaquegu.
    Gau on, adisquide!

  • Mariana Grande Cobián 2019-03-17 22:35

    Josu, beti abizen euskalduna zela entzun nuen. Baina hori bakarrik badakit.