Bizitza ezagutzen dudan onena da

Bizitza ezagutzen dudan onena da –

Aurten, ez dut nahi Argentinako egoera txarrari buruz hitz egin bakarrik, nire herriak gauza polit asko dituelako. Orduan, zeintzuk diren gauza horiek pentsatu nuen zuei kontatzeko. Horien artean, nire idazle gustukoenetako bat, Paco Urondo, dago. Gainera, abizena euskalduna denez, zuei aurkeztea ondo iruditzen zait.

Bizitza ezagutzen dudan onena da1930ean Santa Fen jaio zen. Fakultatetik pasa ez zen arren, denboraz, kazetaria eta idazlea bihurtu zen. Hasieratik, militantea izan zen; beraz, hark literatura arma bat bezalakoa zela ulertzen zuen. Izan ere, bere esaldi ezagun bat da honakoa: “arma bat heldu nuen hitz zehatza bilatzen dudalako ”.

Camporak hauteskundeak irabazi aurretik, Devoton izan zuten kartzelan. Leku horretan, Trelewko sarraskitik bizirik atera zirenak ezagutu zituen. Laburbilduz, Lanussen diktaduraren bitartean, sakabanatze politika zegoenez, atxilotzen zituzten militanteak etxetik urruntzen zituzten eta, horretarako, Rawsongo kartzelara eramaten zituzten. 1972an ihes egitea asmatu zuten (ERPekoek, FARrekoek, Montonerosekoek). Batzuek lortu zuten arren, beste batzuk berriro harrapatu eta fusilatu zituzten. Hala ere, hiru bizirik atera ziren. Paco Urondo kazetaria ere bazenez, Devoton lekukotasuna hartu zien eta, Camporak irabazi ondoren (1973an), preso politikoak askatutakoan , Paco Urondok testigantza hori La patria fusilada deitutako aldizkari batean argitaratu zuen atalka (geroago liburu batean). Urte horretan, Facultad de Filosofía y Letraseko dekano aukeratu zuten.

Nire ustez, La patria fusiladaz aparte, gehien gustatzen zaidan lana bere poesia da (filmaren gidoiak, saiakerak, ipuinak, eleberri bat, poesiak eta kazetari lanak daude). Poesia onaz gain, buruargia zela ikus dezakegu. Hor, bere ustez zer edo zer egitea beharrezkoa zela agertzen da eta, gainera, bere ikuspuntu baikorra ere bai, bizitza maite zuelako (horregatik, militantea zen).

Azken diktadura bitartean, Montonerosek Mendozara bidali zuen. Ekainean, polizia bere autoari segika ibili zen. Beraz, bere kideak babesteko zianuro zuen pilula hartua zuela  esan zien haiek korrika ateratzeko. Egia esan, duela gutxi, epaiketa egin zutenean, hori gezurra zela eta poliziak hil egin zuela ondorioztatu zuten.

Hala ere, bizitza maite zuenez, ez zait gustatzen tristurarekin hitz egitea Paco Urondoz . Orduan, hark irakurritako poesia bat zabalduko dut.

Eta gehiago jakin nahi baduzu, La palabra justa dokumentala gomendatzen dizuet.

Bizitza ezagutzen dudan onena da

Eskola publikoko irakaslea naiz