Lehendakari txit agurgarria

Lehendakari txit agurgarria –

Lehendakari txit agurgarria

Lehendakari txit agurgarria,

Nire laneko ibilbidea amaitzean, sensazio gazi-goxoak gelditu zaizkit.

Goxoak izan ziren  partekatu nituen proiektuak, esperientziak eta ilusioak  nire Udal Ikastolako lankideekin, euskarazko irakaskuntza eremu publikora zabaltzen. Goxoa ere hezkidetza ezartzeko bidean topatu ditudan emakumeak ezagutzea eta elkarrekin aritzea. Gogorrak ,baina beharrezkoak, izan dira eman ditudan urteak  STEILAS sindikatuan bozeramailearen lanean.

Aurreko gobernuek, 2009tik aurrera,  Hezkuntza publikoan murrizketa basatiak ezarri  zituzten eta langileen ordezkaritza erabat baztertu zuten erabakiak hartzerakoan. Hori dela eta,  itxaropenez beterik txalotu genuen “Aldaketa Gobernua”. Zoritxarrez,  Irakaskuntza publikoa ez da egon  gobernu honen lehentasunen artean, ezta ere sindikatuekin batera lan egitea proiektuak eta araudiak elkarrekin adosteko.

Alde batetik, nahiz eta abuztuan sindikatuekin sinatutako akordioa betetzeko 2019ko aurrekontuetan finantziazioa pixka bat igo, BPGren %3,2tik  %3,4ra, oso urrun gaude UNESCOk aholkatzen duen %6tik. Gobernuari eta Parlamentuari eskatu diogun bezala Irakaskuntza publikorako finantziazio legea izango litzateke bidea behar diren baliabideak bermatzeko gorabehera ekonomikoen arabera egon gabe.

Beste aldetik, martxan jarri diren proiektuek, gehi biderkatu den burokraziak, gainzamak ekarri dizkie  irakasleei. Horrez gain, langileak kontratatzeko araudiak inposatu dira, ordezkaritza sindikalaren iritziaren aurka, eta gaur egun irakaskuntza publikoan lanean aritzeko estatuan dagoen araudi injustuena dugu Nafarroan.

Hala ere, baikorra izan nahi dut. Espero eta desiratzen dut hurrengo legealdian berriro ere zu lehendakaria izatea, beti ere hezkuntza publikoari lehentasuna emateko eta  behar den bezala finantzatzeko prest bazaude eta oraingo gobernu programan hezkuntza arloan bete gabe gelditu diren puntuak ( 0-3 doako, unibertsala eta kudeaketa komuna; hizkuntza trataera bateraturako bidea ezartzea; aniztasun trataerarako baliabideak….) eta beste premiazko gaiak adostasunez  gauzatzeko.

Jubilatu arren, nire eskola publikoaren aldeko konpromisoak indarrean darrai eta sinetsi nahi eta espero dut lideratuko zenukeen gobernuak horren alde lan egingo duela. Elkar lanerako gertu.

Lehendakari txit agurgarria

STEILAS Hezkuntza Sindikatuko bozeramailea

Zer duzu buruan “Lehendakari txit agurgarria”-ri buruz

  • Lehendakaria, gobernua… ze hitz potoloak. Ez dago gobernurik, ez ta lehendakaririk, dagoena da Metropoliren kolonia bat. Kolonizaltzaileek kolonizatuak behar dituzte kolonia gestionatzeko, herriari sinestaratzeko hemen “autogobernua” dugulako eta bapatean autogobernu horrek Metropoliren kontra joango balitz, bost minututan, dekretoraen bidez, desegina izango litzateke. Hori da gure autogobernuaren indarra, Egoera hau ontzat hartu ez gero, betiko mantra entzungo da “ados zuerkin, baina bitartean, zer?” Ez dago bitarterik, oraingoa baizik. Eta orain tokatzen zaiguna da gure lurraldeak ingobernableak bihurtzea gobernatzen dituztenentzat. Lehen orientazioa Metropolitik bidaliko dituzten hautestontsiak, Apirilaren 28an hutsak uztea, izan daiteke, edo hobeto esanda, izan behar da. Erresistentziaren erantzuna, non bakarrik kolonak eta hemengo errenegatuak joango lirateke inperialismoari gehientasuna ematera eta modu horretan bi sujetoak argi ta garbi ikusiko genuke, Metropolizaleak eta gurea den Estatuzaleak. Ez daude beste sujeto politikorik -bi bakarrik- ez ta lau edo bost sensibilitate desberdinik herri hontan, dagoena da okupazioaren aldeko jarraitzaileak alde batetik eta beste aldetik okupazioaren aurkako jarraitzaileak.