Berri Txarrak motzean
Berri Txarrak motzean –
Berri Txarrak taldeak dozena bat kontzertu joko ditu Euskal Herriko oholtza berezienetako batzuetan.
Gorka Urbizuk, iazko abenduaren erdialdera, Berri Txarrak taldearen “etenaldi mugagabea” ezagutarazi zuenetik, sekulako grina piztu da Ikusi Arte Tourrean taldea zuzenean beste behin entzuteko; katarsia azken kontzertuko sarrerak lortzeko.
Orain, 2019ko Ikusi Arte Tourraren barruan, “Euskal Herriko areto eta gaztetxeetan kontzertu sorta” iragarri berri du hirukoteak, Berri Txarrak motzean ikusteko aukera paregabea.
Hirukotearen esanetan, “Kontzertuen historiala errepasatuta ikus daitekeenez, bi urte luze joan dira Euskal Herriko areto zein gaztetxeetan bira bat egin genuenetik (2017ko hasiera). Gogotsu gaude beraz, otsaila-martxorako iragarri ditugun 12 saio txiki hauei ekiteko, hauetako leku asko bereziak izan baitira gure ibilbidean“.
.
Sarrerak agortuta
Sarrerei dagokionez, taldeak iragarri du oraingoan ez direla Internet bidez eskuragarri izango, tokian tokiko txarteldegietan baizik (salbuespen bakarra Lekunberriko kontzertua: horretarako sarrerak Mitxausenea Kultur Etxean egongo dira). Otsailaren 15ean Gernikan hasi eta apirilaren 4an bukatuko den hamabi kontzertuko sorta honetarako sarrera guzti guztiak otsailaren 5ean, asteartez, arratsaldeko 17.00etan jarri ziren salgai, eta ordu eta erdian agortu.