[Txiorik Onena] 2019ko 4. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 4. astea –
Urteko 4. astea ere atzean utzi dugun honetan, zazpi txioko sorta berri bat dakargu.
Asteon, jorratutako gaien artean dira hotza -benetakoa, etxe barrukoa-, erakargarritasunak eta inbertsioak, elizak eta gaztetxeak, gezurrak eta distantziak, pilotariak, txapeldunak eta politikariak, edo belaunaldiena arteko harremanak, euskara bermatzeko tresnak eta lanerako baldintza duinak.
Joan den asteko sortatik Mikel Iriarteren txioa izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gaur, 9 urteko ume batek bere etxean kalefakziorik ezin duela jarri esan dit eta eskolan pozik egoten dela bero egiten duelako. Bitartean, neguan neguko eguraldia egitea monotema da albistegietan. Zer esanik ez herritarron elkarrizketetan. Ni neu barne. Ez dago eskubiderik.
— Karmele Olabarrieta (@Kolabarrieta) January 22, 2019
Kontua ez da euskaraz gauza erakargarriak egitea. Kontua da askoz ere diru gehiago inbertitzen dela gauza erakargarriak (ikus-entzunezkoak, bideo-jokoak, hedabideak, literatura…) erdaraz egiteko eta horiek promozionatzeko euskaraz egiteko eta promozionatzeko baino.
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) January 22, 2019
Norbaitek daki zenbat eraikin huts dituen eliza katolikoak –baldin baditu– Iruñeko Alde Zaharrean?
Lagun batentzat da.— Exprai (@Exprai) January 22, 2019
Venezuela zenbat gezurretara dago? #distantziak
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 25, 2019
Argazki hau… buah! pic.twitter.com/TFM5rIA5s0
— mikel otero (@otero_mikel) January 26, 2019
Hauxe da hizkuntza-estresaren aurkako aspirina, ahobizi eta belarriptest txapen ordezkoa. Goizean, Donostian sei dendetatik lautan, ikusi, eta lehen hitza euskaraz egin didate. pic.twitter.com/o5DT03IvKA
— Morau (@iamorau) January 26, 2019
Oraingo politikarien zinismo azkengabea: zerbitzuak azpikontratatu, eta gero esan langile horien baldintzak hobetzearen alde daudela. Oraintxe Denis Itxaso, @bitartekariakM direla eta.
— Irene Arrarats (@ulaiar) January 28, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Ez dago aitzakiarik. Begira Goku eta Vegeta, ez ziren gure eguzki sistemakoak eta #euskaraz ederki ikasi zuten. pic.twitter.com/e99whf9WYA
— JordiMieltxio™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) 2019(e)ko urtarrilaren 17(a)