Aitzol Aramaio zinema zuzendaria hil da
Horixe ekarri du gaurko prentsak eta ezustean harrapatu nau. 40 urte zituen eta bihotzekoak jota hil ei da, Ondarroako zinema zuzendaria.
Terminal filmarekin ezagutu genuen askok. 2002. urtean egin zuen. Hainbat bideoklip egindakoa zen lehendik ere (eta gerora) Berri Txarrak, PiLT edota Mikel Urdangarini. 2008an burutu zuen bere lanik ezagunena dena, Un poco de chocolate izeneko film luzea, Unai Elorriaga idazlearen SPrako tranbia liburuan oinarritzen zena. Aitak izan zen Aramaioren azken lana. Esan bezala, atzo hil zen 40 urte zituela.