Garaipenaren funtsa

Garaipenaren funtsa –

Esan nuen lehengoan Einstein zientziaren jainko bakar bihurtzea ez zaigula komeni. Izan ere, XX. mende hasiera hartan jende gehiagok ere egiten zizkion galderak bere buruari, zorionez. Rutherford, adibidez, Mc Gill unibertsitatean zebilen garai hartan, Soddyrekin batera, erradiaktibitatearen izaera ulertzeko ahaleginetan tematuta…

Izan ere gizateriak orain arte egin duen aurrerabidearen oinarrian, zientzi eta teknologi aurrerapenak daude beti. Zientzi eta teknologi aurrerapenik gabe ez dago aurrerabiderik.

Kristo ondorengo lehen milurtekoan, munduko biztanleen kopurua beti berdintsua da: berrehun eta berrogeitahamar milioi inguru biztanle dago. Ondorengo zazpirehun eta berrogehitahamar urteetan, hiru halakotu egiten da biztanleria, hiru aldiz handiago egiten da, alegia. Ondorengo ehun eta berrogehitahamar urteetan, bi halakotu egiten da, bikoiztu. Hogeigarren mendean, berriz, lau halakotu egiten da, eta, hala ere, errenta per capita delakoa ere lau halakotu egiten da.

Garaipenaren funtsa
Wikimedia Commons

Zientziaren eta teknologiaren garaipena da hori, argi eta garbi. Baina garaipen horrek badu bere alde iluna ere, zoritxarrez, eta esan beharra dago, hala baita, XX. mendea giza-elkartasunak porrot egin zuen mendea ere badela. Izan ere, munduan badaude 3000 milioi pertsona inguru, aurrerapen horretatik kanpo bizi direnak, egun osorako hiru dolar baino ez daukatenak…

Baina hori soziologia aztertzen duen blog baterakoa gaia da, guretzat baino gehiago. Guri, gaur eta hemen, zientziak eta teknologiak XX. mendean lortu zuten garaipenari begiratzea dagokigu. Eta garaipen handia izan da, bai horixe, aurrez uste zitekeena baino askoz ere handiagoa. Batez ere 1920. urte inguruan hasita, hurrengo sarreran kontatuko dudanez.

Garaipenaren funtsa

JAKIN BANEKI