[Zinema Euskaraz] Ploey, bakarrik hegan inoiz ez

[Zinema Euskaraz] Ploey, bakarrik hegan inoiz ez –

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, bihartik aurrera Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusgai izango da «Ploey, bakarrik hegan inoiz ez» film islandiarra, euskaraz.

Euskararen erabilera sustatzeko helburua duen programak 2018an pantailaratuko duen azken filma izango da familia giroko “Ploey” (Islandia-Belgika). Ondoren, ohi bezala, Zinegabonak egitasmoarekin emango dio Zineuskadik amaiera urteari.

[Zinema Euskaraz] Ploey, bakarrik hegan inoiz ezÁrni Ásgeirsson zuzendariaren animaziozko film jostagarri eta hunkigarria da “Ploey, bakarrik hegan inoiz ez”, txori gazte baten istorio ederra kontatzen duena. Txikienentzako sortua izan bazen ere, familia giroan gozatzeko aproposa da txori maitagarri honen abentura.

Bere familiak udazkenean emigratzen duen garaian, txoria oraindik ez da hegan egiteko gai. Hori dela eta, Artikoko negua pasatu beharko du, etsai basatiei aurre egin, baita bere buruari ere, hurrengo udaberriak familiarekin bat egiteko. Bidean, askotariko espezieetako lagun berriak egingo ditu, eta haiek lagunduko diote helburua betetzen.

Baina… lortuko al du txoriak familia eta benetako maitasuna ezagutzea?

.

Zinegabonak

Aurten, berrituta dator Zinegabonak, euskarazko emanaldi, zozketa eta familia osoarentzako stop motion zinema-tailerrekin, abenduaren 26tik 30era Donostiako, Bilboko, Errenteriako, Iruñeako, Zornotzako eta Urruñako zinemetan, Eitb eta EZAEren lankidetzarekin.

Gainera, Barakaldon ospatzen den Gabonetako Pin-ean ere egongo gara (Abenduaren 22, 23 eta urtarrilaren 3 eta 4) haur txiki zein gazteentzako bi filmen emanaldi bikoitzekin. BEC-eko filmeetara sarrera doakoa izango da PINerako sarrerarekin. Gainontzeko Zinegabonakeko saio eta tailerrak euro bateko balio sinbolikoa izango dute.

[Zinema Euskaraz] Ploey, bakarrik hegan inoiz ez

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Zer duzu buruan “[Zinema Euskaraz] Ploey, bakarrik hegan inoiz ez”-ri buruz