Astebururako estreinaldiak!

Astebururako estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Azaroak 30

Astebururako estreinaldiak!

.

Jainkoak ez dit barkatzen

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen…

Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuetatik abiatu da Josu Martinez zuzendaria kontakizuna eraikitzeko, eta horien bidez, XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen pertsonaia baten lekukotza jasoko dugu.

.

Widows

Gaur egungo Chicago hirian girotutako film honek, lau emakume alargunen ahalduntze eta konspirazioak ekarriko ditu pantaila handira. Beren gizonengandik oinordetzan jasotako diru zorra da amankomunean duten gauza bakarra, baina beren etorkizunaren jabe izan nahiak batuko ditu emakumeak.

Istorioa ezagun egin bazaizue, lasai, ez da aluzinazioa. 1983an britainiar gizartean erreboluzioa suposatu zuen Widowsizeneko telesailean oinarritu baitute gidoia. Argumentu txukun  batek ez ezik, aktore plantelak ere gonbidatuko gaitu istorioan barneratzera: Viola Davis, Michelle Rodriguez, Elizabeth Debicki, Cynthia Erivo, Colin Farrell,Brian Tyree Henry,

.

The Grinch

Urtero-urtero, herritarron gabon ospakizunen zoriontasun neurrigabea, zarata eta argitasuna pairatu behar ditu mendiak bakarturik bizi den Grinch protagonistak. Inoizko Gabon festarik handiena egiteko asmoa nagusitu da Quién herrixkan, eta hori gelditzeko modu bakarra ikusiko du izaki berdeak: gabonak berenagatzea.

Aspaldiko ezaguna dugu Grinch pertsonaia, baina oraingoan, istorioaren moldaketa berri bat izango dugu zinema aretoetan. Etxeko txikienek ere zinemaz gozatzeko aukera bermatua izango dute aste honetan.

.

The Possession of Hannah Grace

Deabrutze baten istorioa dugu hau.  Megan Redd, gorputegi baten gabeko txandan lan egiten duen gaztea da protagonista. Guardiako gau batean, modu izugarrian desitxuratutako hilotz bat jasoko dute. Bakarrik, lantokiaren isiltasun eta iluntasunean giltzapeturik, irudipen beldugarriak pilatzen hasiko zaizkio.

.

El amor menos pensado

Hogeita bost urte ezkonduta eman ondoren, Marcosek eta Anak maitasunari, desioari eta fideltasunari buruzko gogoeta sakona egingo dute, eta beren bizitzak betiko aldatuko dituen erabaki bat hartuko dute.

2018ko Donostia Zinemaldia zabaldu zuen filma izan zen. Ricardo Darin eta Mercedes Morán dira protagonistak, eta freskotasunez eta umorez beteriko ikus-entzunezkoa eskainiko digute.

.

Entre dos aguas

Isra eta Cheíto bi anaia ijito dira: Isra drogak trafikatzeagatik espetxeratu zuten eta Cheíto itsas armadako infanterian sartu zen. Isra espetxetik atera eta Cheíto misio luze batetik itzultzen denean, San Fernando irlara itzuliko dira. Bi anaiak berriz elkartzeak gogora ekarriko ditu aitaren heriotza bortitzaren oroitzapenak.

Hamabi urte igaro dira Lacuestaren La leyenda del tiempo filmetik, Isra eta Cheíto nerabe zirenetik, alegia. Orain, San Fernandora itzuliko da Isra, bere emazte eta alabak berreskuratzeko asmoarekin. Nola lortuko du, ordea, Espainiako langabezi-tasa handiena duen lurraldean aurrera ateratzea? Erredentzioa bilatzeak, euren bizitzak ordenatzeko beharrak, batuko ditu berriro ere bi anaiak.

Astebururako estreinaldiak!

Euskal pantailaren gunea