Arte[faktua] 31: Joxean Agirre ‘Ispiluak eta Itsasoak’, Aran Santamaria, Gari

Arte[faktua] 31: Joxean Agirre ‘Ispiluak eta Itsasoak’, Aran Santamaria, Gari –

“Belle Epoque” garaian kokatutako nobela laburra idatzi du Joxean Agirrek (Azpeitia, 1949) gazteak helduen literaturan ohitzen hasteko aproposa. Hiru eszenatoki ditu “Ispiluak eta itsasoak” liburuak: Zestoa, Biarritz eta Paris.

Maria Garrastazu hamasei urteko gazte bat da, neska eder eta argia, 1920ko hamarkada aldean Zestoako bainuetxean lan egiten duena. Monsieur Perrin izeneko bezero batek, dandya izatez eta ispilu marka bateko saltzailea lanbidez, berarekin lan egitea proposatuko dio, eta, gurasoak Aizarnako baserrian utzita, bere bizitzako lehen bidaiari ekingo dio, lehenik Biarritzera eta gero Parisera eramango duena

Euskal kazetari historikoa da Joxean Agirre. Soziologia ikasi zuen Parisen eta Kazetaritza E.H.ko Unibertsitatean. Egin egunkarian lan egin zuen eta Garan jarraitu zuen erretiroa hartu arte. Bertsolari aldizkaria sortzailea eta zuzendaria izan da urte askoan

Joxean Agirrek gonbidatuta, Aran Santamaria artista zumaiarra etorriko da larunbateko Arte[faktura]. Zaharkitutako liburuak erabiltzen ditu Santamariak, desegin , apurtu eta berriro artelan bihurtzeko. Liburuei beste bizitza aldi bat izateko aukera ematen diela esan daiteke.

Irakurlearen txokoa izeneko sailean, Eduardo Mendoza idazle espainiarraren Sin noticias de Gurb eleberri umorezkoa gomendatuko digu Ritxar Martinez, Zestoako Bainuetxeko animatzaile errenteriarrak. Sin noticias de Gurb eleberria liburu izan aurretik atalka argitaratu zuen El País egunkariak. Gero, beste zazpi hizkuntzatara itzulita argitaratu dute

Azkenik, Gari musikariak bere liburu kuttunak zeintzuk diren azalduko digu.

Liburu-denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.

Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 31: Joxean Agirre Arte[faktua] 31: Joxean Agirre
aran santamaria, booktubea, euskal literatura, gari, Joxean Agirre, Kultura, literatura
Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude