Gabonetako tailerrak Bizilaben: ‘Asmakuntza-fabrika’ eta ‘CSI tailerra: argitu misterioa!’

Gabonetako tailerrak Bizilaben: ‘Asmakuntza-fabrika’ eta ‘CSI tailerra: argitu misterioa!’ –

Gabonetako tailerrak Bizilaben: 'Asmakuntza-fabrika' eta 'CSI tailerra: argitu misterioa!'Diseinatu eta eraiki asmakuntzak, gailuak, marrazkilari autonomoak, objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak. Egunero asmakuntza bat. Edo, nahiago baduzu, misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra daukazu; pistei jarraituz enigma bat argitu beharko dute parte-hartzaileek, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez. Zatoz, bakarrik edo lagunekin!

Gabonetako oporraldirako, abenduaren 24tik 28ra, bi tailer antolatu ditu Bizilabek, 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat.

.

Hautatzeko tailerrak:

1- Asmakuntza-fabrika

Ordutegia: 9:00-11:00 h

.

2- CSI tailerra: argitu misterioa!

Ordutegia: 11:30-13:30 h

.

Betiko moduan, tailerrak Deustuko Udaltegian izango dira, Bizilabe gunean (Agirre lehendakaria, 42).

Izen-ematea: abenduaren 20ra arte, edo lekuak (gehienez 22 leku, tailer bakoitzean) bete arte izango da zabalik. Izena emandako ordena hartuko da kontuan taldea osatzeko.

Izena emateko formularioa HEMEN.

.

Informazio gehiago:

e.h.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

Bizilabe webguneko agendan

Gabonetako tailerrak Bizilaben: ‘Asmakuntza-fabrika’ eta ‘CSI tailerra: argitu misterioa!’

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.