[Zinema Euskaraz] Udare erraldoiaren istorio sinestezina

[Zinema Euskaraz] Udare erraldoiaren istorio sinestezina –

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programak aurkeztuta, bihartik aurrera «Udare erraldoiaren istorio sinestezina» zinema aretoetan izango da ikusgai, euskaraz.

Hego Euskal Herrian bihartik aurrera ikusgai egongo den filma Jakob Martin Strib idazle eta marrazkilariaren izen bereko liburuan oinarrituta dago. Liburuak oso estilo berezia du, eta nolabaiteko tonu surrealista. Bestalde,  laurogei minutu eskaseko film danimarkarrak sari ugari jaso ditu, besteak beste balio garrantzitsuak transmititzen baititu: leialtasuna, laguntasuna eta ausardia. Lau urtetik gorako haurrentzako omen da aproposa.

Hauxe du sinopsia:

[Zinema Euskaraz] Udare erraldoiaren istorio sinestezina

«Sebastián elefantea eta haren lagunik onena, Micho, Sunnytownen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta xarmangarri batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Sunnytown aldean. Baina, egun batez, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da!

Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du. Barruan zer eta JBren mezu bat, esanez Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela. Bere bila joateko eskatzen die JBk mezuan. Botilaren barruan, hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da! Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastián, Micho eta haien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin.

Ausart jokatu beharko dute, eta ezertxok ere ez ditu geratuko bi lagunak. Erabakia hartuta daukate: Uharte Misteriotsuaren bila abiatuko dira, eta eurekin ekarriko dute JB etxera bueltan».

.

Zinema Euskaraz

Zinema Euskaraz programaren helburua kalitate zinematografiko ezaguna duten filmak herritarren esku euskaraz jartzea da. Horretarako, euskara erabiltzen da komunikazio kulturalerako tresna gisa, aisialdian euskararen normalizazioa bultzatuta.

Abenduan familia-giroko “Ploey” estreinatuz itxiko du programak 2018a. Film honek txori gazte baten istorio ederra kontatzen digu. Bere familiak emigratzen duen garaian, udazkenean, oraindik ez da hegan egiteko gai, eta beraz, Artikoan pasa beharko du negua, etsaiei aurre eginez.

[Zinema Euskaraz] Udare erraldoiaren istorio sinestezina [Zinema Euskaraz] Udare erraldoiaren istorio sinestezina

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

2 pentsamendu “[Zinema Euskaraz] Udare erraldoiaren istorio sinestezina”-ri buruz

  • Sentitzen dut, baina ez da nahikoa. Urtean 14 film bikoiztea (2 ume txiki-txikientzat, 11 ume koskorrentzat eta 1 pre-nerabeentzat) ez da aski.

  • 🙂 🙂 :)!
    Baina begira zer ordutegi:
    Gasteiz: 16:10, 16:20
    Bilbo: 16:30
    Errenteria: 16:15
    Iruñea: 16:30
    (Getxo eta Donostia salbatzen dira)
    Horrelako ordutegiekin, arrakasta gutxi euskarazko zinemak. Astez, haurrak oraindik eskolan.