Bot baten laguntzarekin Wikipediako artikuluak sortzen

Ingelerazko Wikipediaren hastapenetan Ameriketako Estatu Batuetako udalerri guztietako artikuluak automatikoki sortzeko erabakia hartu zuten. 20.000 artikulu inguru sortu eta 100.000 artikulurekin prentsaren atentzioa deitu zuten. Begira orain, munduko entziklopediarik handiena den Wikipediak lehen hilabete horietako hartutako erabaki horri asko zor dio.

Euskarazko Wikipedian 100.000 artikuluren muga zeharkatzeko 2-3 urte beharko genituzke gaur egungo artikulu sorrera abiadura kontutan hartuz gero. Eta ziurrenik azkar egin nahi izanez gero informazio eskaseko artikuluak lirateke hasiera batean. Beraz hor aurkitzen dugu betiko gatazka: kopuru handi batera iritsi artikulu txikiekin, edo artikulu luze eta sakonak egin eta zenbakiaren propoganda eta magiari ez erreparatu?

Aurreko batean honen inguruan eztabaidan ari ginela, Frantziako udalerriei buruzko artikuluak egitea etorri zitzaigun burura. Espainiako gehienak eginak dauden bezala, geolokalizatutako artikuluak behar genituela zen ideia, batez ere Frantziari erreparatuta. Lurraldetasuna eta guzti hori, badakizue… eta hara non Katalanezko Wikipedian gai bera ari ziren jorratzen, eta horretarako, gainera PuntCat fundazioak diruz lagundutako eta Amical Wikipedia fundazioak garatutako Bot bat zuten. Bot bat gauza astunak modu azkarrean egiten laguntzen duen tresna da. Zuzenketa txikiak, beste Wikipediekin loturak, kontu tekniko anitz… baina horrelako lan bat ere eman ahal zaio, batez ere Frantziar Estatuko INSEE erakundeak dituen datu publikoak probestu ahal direlako.

Eztabaida luzea izan zen (http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa/Politikak#Bot_batekin_Frantziako_udalerrien_artikuluak_egiteko_aukera) baina azkenean iritsi ginen kontsentsu batera: artikuluak sortuko ditugu, oinarri gisa onak direlako, eduki oso ona jartzen dutelako eta, gainera, kopuru handi batera iristen lagunduko digutelako.

Gaur hasi gara robot horrekin artikuluak sortzen. Hementxe dituzue: http://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/TheklanBot. Ikusten den bezala oraindik ajuste txiki batzuk behar ditu, zailtasunak ematen ditu hitz eta esaldi batzuen ordenak… baina ziur gaude hori guztia konpon daitekela esfortzu txikia eginez.

Bota martxan jartzea erabaki genuenean euskarazko komunitateari azalpen bat zor geniola ere pentsatu genuen. Ez litzateke bidezkoa izango egun batean esnatu eta 100.000 artikulu izatea inori nola lortu dugun azaldu gabe. Horretarako da mezu hau, zuen iritziak jasotzeko. Nola ikusten duzue?

Ongi etorri Wikipediara

Irudia | Ongi etorri Wikipediara | Wikipedia – Theklan | Creative Commons By SA

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

2 pentsamendu “Bot baten laguntzarekin Wikipediako artikuluak sortzen”-ri buruz

  • Sekulako ahalegina da, eta garrantzizkoa. Ni pixka bat ibili naiz eta jarraitu nahi dut artikuluak sortzen, baina bakoitzak lan handia eskatzen du. Wikipedian euskarak duen presentzia inportantea da. Animo eta segi sortzen!

  • ‘all your idea are boenlg to us’!!! ikaragarrixa… hain arrunta da horrelako klausulak ikustia software enpresetan ala?