Kale?
Kale? –
GARAn plazaratutako Eskola Publikoaren Aldeko Plataformaren idatziari erantzuten dio artikuluak.
Iazko ikasturtean atzerritar jatorriko 4.314 ikasle matrikulatu ziren epez kanpo. Horietatik 250 inguru ikastoletara bideratu zituzten Eskolatze Batzordeek, Hezkuntza Sisteman dugun pisuaren arabera 650 inguru bazegozkigun ere. Esan behar diguzue hori ez dela arrazoi nagusi bat ikastoletan legozkigukeenak baino jatorri horretako ikasle gutxiago edukitzeko?
Orain arteko politika ez da zuzena izan. EAEko administrazioak ikasle hauek matrikulazio zailtasunak zituzten ikastetxeetara bideratu ditu, eta ez du kontuan hartu sare eta eskolen arteko oreka; aitzitik, desorekatu egin ditu. Guk eskolatze batzordeetan hezkuntzako eragile guztiek parte hartzea proposatzeaz gain (zuek ere proposatu zenuten 2016ko manifestuan), gaur egun erabiltzen dituzten irizpideak aldatzea ere eskatu dugu (hau ere proposatu zenuten).
Gelak «gotortzen» ditugula leporatu diguzue, matrikula biziko ikasleak ez hartzeko xedearekin. Gustatuko litzaiguke matrikulazio garaian gela guztiak betetzea, baina ez da horrela, eta horrela izango balitz ere, eta diozuen xedea izango bagenu ere –salaketa faltsu eta iraingarria da– behartuta geundeke legez jarriak dauden matrikulazio kanpainaz kanpoko gelako bina ikasle hartzera. Hori bai, ez diogu uko egingo ikastolan matrikulatu nahi duten guztiei ateak irekitzeari. Era berean, ez diegu aterik itxiko matrikulazio kanpainatik kanpo gurera etorri nahi dutenei, edo gurera bideratzen dituztenei.
Kuotak atzerritar jatorriko ikasleei edo baliabide urriko familiei ateak ixteko erabiltzen ditugula leporatu diguzue. Agerraldian esan genuen aitortzen dugula kuotak oztopo izatea baliabide urriko familientzat. Baina, era berean, adierazi genuen kuotak ez direla eragozpen izango gurean matrikulatzeko, orain ere ez diren moduan, eta administrazioak bere betebeharra betetzen ez duen bitartean, ikastoletan betiko beka sistema propioa mantendu, berritu eta indartuko dugula. Alegia, kuotak ordaindu ezin dituen edozein familia beste familien laguntzari esker mantenduko dela gure ikastoletan. Hau ez da karitatea, gizarte ekintza baizik.
Ez da egia diru publikoz finantzatuta gaudela ehuneko ehunean. Eskola Kontseiluaren azken txostenak dioen bezala –erakunde horretatik kanpo utzi gaituzte berriro ere–, itunek irakaskuntzaren %66 estaltzen dute gure ikastoletan, eta gurasoen ekarpenek %21. Ikastolok hezkuntzaren doakotasunaren defendatzaile sutsuak gara. Baina baldintza hauetan ezinezkoa zaigu familia bazkideen diru sarrerarik gabe irautea.
Atzerritar jatorriko ikasleak hartzearen truke dirua eskatzen ari garela leporatu diguzue. 20 milioi euro eskatu ditugula itunpeko sarearentzat. Prentsa oharrean oker ageri zen, baina prentsaurrekoan argi esan genuen hezkuntza sistema osoarentzat ari ginela eskatzen, eta horrela ageri da gure webgunean egun horretatik bertatik. Ez al zarete bada zuek ere eskatzen ari baliabide gehiago, baita diru gehiago ere?
Gure kontuak lausoak direla ere badiozue. Ikastolok kooperatiba gara, eta gure kontuak bazkide guztiek ezagutzen dituzte. Ezagutu bakarrik ez, beraiek onartzen dituzte aurrekontuak eta balantzeak. Era berean, auditoriak egiten ditugu urtero, eta kontu horiek guztiak Erregistroan daude. Kontu gardenak izatea gure nortasunaren oinarrizko printzipio bat da.
Hizkuntza ereduen gainean xehetasunetan ez sartzea leporatu diguzue, guk proposamen argi bat egin dugunean: ezinbestekoa da hizkuntza ereduak desagertzea eta murgiltze eredua ezartzea, gure ikasleek Hezkuntza Sailak bere proposamenean jaso dituen euskarazko gaitasun mailak lortzeko (gutxienez B2 DBH amaitzerakoan, eta gutxienez C1 Batxilerra amaitzean). Ezin dugu ahaztu atzerriko jatorria duten ikasleak gizarteratzeko eginbidean hizkuntza ereduen sistema hautespen eta baztertze bidea bihurtu izan dela. Araban, iazko ikasturtean, epez kanpo atzerritar jatorriko 956 ikasle matrikulatu ziren; heren bat A ereduan, heren bat B ereduan eta beste heren bat D ereduan. Horrek hizkuntza segregazioa betikotzen du.
Urbanismoaz diogu hezkuntza eragileok gutxi egin dezakegula, arlo politiko orokorrean hartu behar direlako erabakiak hiriguneetan ghettoak ez sortzeko. Hala ere, hori ezin bada ekidin, bi neurri hartu beharko lituzke Hezkuntza Sailak: 1) Eremu horietan dauden ikastetxeen arteko orekari eustea; 2) Integratzeko politikak ezartzeko behar diren baliabideak eskaintzea ikastetxe horiei. Zuen plataformatik ere eskaera horiek egin dituzue.
Hezkuntza lege berri bat eskatzen ari gara, bai, egungoak hezkuntza sistemaren erdia bakarrik biltzen duelako, zaharkitua dagoelako, ez dielako erantzuten etorkizuneko erronkei eta publiko/pribatu dikotomia faltsua alboratu behar delako hezkuntza zerbitzu publikotik abiatuta. Guk proposatzen dugun legea ez da Jaurlaritzarena; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastola guztien artean landu genuen iaz. Proposamen hori publikoa da.
Gatozen harira gu ere, zuek aipatzen duzuen azkeneko puntura, azken batean horixe baitzen zuen artikuluaren funtsa. Geure buruaz beste egiteko proposatu diguzue, desagertzeko, gaur egun indarrean dugun sistema publiko jakobino eta espainolistan diluitzeko Jaurlaritzaren eskuzabaltasunarekin… gurea gainetik kenduta, «benetako» batailari, kristau eskolen aurkakoari, heltzeko aukera izango duzue eta.
Lasai bego Jaurlaritza, ez dugu-eta suizidiorako gonbit hori onartzen. Aukera hori proposatzeak aditzera ematen du erakunde publikoei lotutako publikotasunaren ikuspegi hertsia, herri honetako herri mugimenduenganako errespetu falta, auzolanari begirunerik eza, kooperatibenganako mespretxua, erakunde publikoetatik at egiten den herrigintzarenganako herra, «Euskal erditik» begirako ikuspegia… edo, sinpleki, berea defenditzeko itsukeria hutsean, etsai bat asmatu beharra.
Kaixo,
Tristea da gero gure artean horrela ibili beharra ere. Lekutan dago Euskal Eskola Nazionala!!! Uste dut, 90. hamarkadan gertatutakoak gainditu ezinik gabiltzala oraindik: http://www.euskonews.com/0088zbk/gaia8801eu.html.
Talde batean, denek zer edo zer irabazi ahal izateko, taldekideetako bakoltzak berea duen zerbait galdu behar du. Seguru nago “helduok” behin baino gehiagotan esan diegula hau seme-alabei, ikasleei… baina gero guk…
A! Eta hausnarketarako datu bat ere ZUZEUratu nahi nuke:
Dakizuenez, ikasturte honetan, 2019ko apirilean, izango da Korrikaren 21. edizioa. Asko emozionatzen gaitu Korrikak, ez? Izan sare publikoko ikasle, guraso edo langile, izan itunpeko sareko ikasle, guraso edo langile… Bada, jakin ezazue, Korrika AEKk antolatzen duela, izaera guztiz herritarra eta komunitarioa duen, baina TITULARITATE PRIBATUA duen euskaltegi sare batek. Ikastolen kontrako mezu asko entzuten ari naiz azken aldion, baina ez dut inoiz AEKren kontrako halako girorik ikusi, eta ez ikustea espero dut.
Euskal gatazka politikoan bezalaxe, auzi honetan ere, nork bere burua aztertu dezala lehendabizi eta, beste edozeren gainetik, elkarrekin zerbait eraikitzeko ilusio eta indarrak gain har dezala!!! Nik, nagoen tokitik, horren alde egingo dut behintzat. Handiagoa den zerbait lortze aldera norbere zerbait bidean uzteko edo galtzeko prest denak, bidelagun izango nau ni.
Kontua,Aritz, garbi eta aratza da. Espainiar komunistek dagokien baino toki gehiago hartu nahi dute. Horiei bost euskal ezer, eta publiko hitzaren pean zernahi aldarrikapen egiten dute. Ez dira euskaldunak, espainiar garbiak baizik, eta euskal eskola zer den ez dakite. Izan ere, idazkia izenpetzen duten horietako anitz ez dira behin ere irakaskuntzan aritu, ezta beharrik ere.
Aritz. Esanen nuke “zerbait bidean uzteko edo galtzeko prest dena”…hori ez dela hala. Ustez, euskal eskola publikoaren aldeko anitz ez baitira horren aldekoak, hori aspaldi ikasi genuen, eta ongi ikasi. Horiek botijoa , suia, baino espaniarragoak dira, espaniar eskola publikoaren aldedo sutsu gartsuak, Eta behar izanez gero euskalkien aldekoak ere bai., sekula ez Euskal Eskola Aldekoaren kideak.
Nagore, barkatuko didazu, baina ez dut uste darabilzun tonu horrek ere asko laguntzen duenik. Eskola Publikoaren Aldeko Plataformakoek argitaratu zuten idatziko tonua ere oso oldarkorra, erasokorra, mingarria… iruditu zitzaidan, posizioak gerturatzeko batere lagungarria ez, baina sare publikoa jakobinoa eta espainiarra dela esateak ere ez du, bada, batere laguntzen. Gainera, ikastolek jasotzen duten kontzertua (doakotasuna bermatzeko beharko luketenaren %66a) hortik jasotzen du.
Iruditzen zait, auzi honetan guztian, alde guztiak minetik ari direla. Min horretaz hitz egin behar da, bai, baina aurrera egin ahal izateko, ez min horretan iltzatuta gelditzeko. Zer dugu nahiago, arrazoi absolutua izan ala arrazoi pixka bat izan eta Euskal Eskola Nazioanala eraikitzen hasi?
“Y vamos ahora a lo que es central. Es hora de superar el sistema dual «público/privado». Hace años que es necesario repensar y encaminar esta situación anómala que se nos ha ido de las manos como sociedad. Invitamos al departamento de Educación a impulsar procesos amplios y generosos de publificación y a las ikastolas concertadas a que pasen de ser concertadas a ser públicas. De esa manera dejarán, entre otras cosas, de tener gastos que no tiene la pública y de cobrar cuotas a las familias. Después de ese proceso, será más fácil abordar entre todos y todas qué podemos hacer como sociedad con la red religiosa, reflexión que está parada porque la existencia de la red de ikastolas hace de parapeto de ese proceso de reflexión. Atendamos y prioricemos lo público.”
“Es hora de superar el sistema dual «público/privado».”
“las ikastolas concertadas a que pasen de ser concertadas a ser públicas”
“Atendamos y prioricemos lo público.”
¡¡¡Qué nivel Maribel!!
Uste dut krispazioa hasi dutela badakitelako honek haien alde egiten duelako une honetan, moda berrietatik zerbait atera nahian. Ikastolen kudeaketan gero eta esku hartze handiagoa nahi dute, autonomizatu arte (beren autonomia kenduz paradoxikoki). Baina “sistema publiko jakobino eta espainolistan diluitzeko” esaldi zuzena dela, euskarari eta euskal herriaren historiari ematen dion tratua ikusita gaur egun. Hainbat eskola autonomikotan ez dute euskal herriaren historia irakasten ere! Eta beste zenbait kontzertatuk, dirua jasotzen dituztenak, ere ez. Honek ez al luke hika mika gehiago sortu behar? B ereduko kontzertatuek dirua nola jaso dezaketen ulertzerik dago? Horietako asko praktikan A eredukoak izanik gainera.
Arazorik konpontzekotan, has daitezela ziurtatzen bai publikoan bai kontzertatuan dauden D ereduko gelak benetan D eredukoak izan daitezen, eta B eredukoak B ereduko, zeren euskara maila baxua dituzten ikasleen euskalduntzea zailtzen duen joera dago, praktikan, B eredukoa A eredukoa egiten dute eta D eredukoa B ereduko. Guztia ez dago paperean. Hizkuntza politikak aztertu behar dira ikasgeletan bertan. Has daitezela batzuk zein besteak hori egiten herritarron konfiantza nahi badute.
Sare publikoa espainiaren menpeko administrazioak kontrolatzen du. Hori arrazoi nahikoa da ikastola eta ikastolen independentzia denarekin defendatzeko. Ez diezagutela agindu gure seme-alaben hezkuntzarekin zer egin!
Berriz esango dut: ez dut inolaz ere bat egiten darabilzuen tonuarekin.
Ikastolako langilea naiz eta ikastola ereduaren oso aldekoa, baina ez ahaztu ikastolok ere zuk diozun espainiaren menpeko administrazioaren menpe gaudela guztiz; izan ere, nondik datorkigu, bada, gure diru iturrien %66a?
Arrazoi duzu, baina herriak sortutako hezkuntza sare bat administrazioari oparitzeaz arinegi hitz egiten du jendeak, horren atzean milaka pertsonek hartutako arrisku eta lan guztiaz ahaztuta. Noski espainiar/frantziar legeen pean daudela, gu denok bezala bestalde, baina eskola sare nazional propio batetik gertuen dauden zentroak dira, eta niretzat negoziaezinak
Zer da, zure ustez, Mikelats, negoziaezina dena? Titularitatea Eusko Jaurlaritzaren esku uztea? Gaur egun EJtik jasotzen dugun finantziazioak ez du ematen langile guztien gastuak kubritzeko. Finantziazio gehiago iritsiko balitz, doakotasuna bermatu ahal izango genuke, baina ikastolak doakoak izango bagina ere, denak ez leudeke gustura; izan ere, batek baino gehiagok esango luke: erabateko finantziazioa izan eta titularitate pribatua? Langileak eurek kontratatu?… Zer irudituko litzaizuke titularitatea guraso edota langileen esku mantentzea, baina langile kudeaketa EJren baitan uztea? Hori bai, gaur egungo oposaleta ereduari buelta pare bat emanda.
Ez dago erraza, alajaina!!!
Ustte dut Joshua Fishma intelektualak azaldu zuena nola diren hizkuntzen gauza hauek eta zer arrisku dituen komunitate batek bere hezkuntzaren gaineko kontuak zapaltzen duen estatuaren eskuetan, komunisten eskuetan kasu honetan, uzten dituenean. Bego. Eta kolonoak fuera! Zer, kontu bera gertatzen ari da egun hauetan hipoteken gaineko zergekin eta “ustez” Nafarroan amei, soilik ama batzuei, gehien irabazi duten amei, itzuli beharreko diru kontuekin. Horra ustezko ezkerzaleak, oso espainiarrark horierk guztiak, aberaskume batzuen alde, beti Espainiaren alde, eta geure fiskalitatea, eta azken batean, geure burujabetasunaren kontra. Eta hor ikusten dituzu, eskatu eta eskatu, Espainiarekin berdintzeko, okerrenean, jakina! Sekula ere ez dituzte, ezjakin halakoak, Euskal Herrian ditugun alde onak aldarrikatuko. Eta beren tonua oso dasatsegina zait, oka egiterainokoa.
Eta hori nahiko ez eta esanen dizut seme-alabak eskola publikoan ikasi dutela, institutu publikoan eta unibertsitate publikoan ari direla. Eta ez genukela sekula santan ere geure ume bat ikastola batean matrikulatuko. Baina Eskola Publikoareb Aldeko Plataformako horiek duten helburua Hezkuntza Euskalduna deusestatzea da, berdintasunaren izenean, jakina, baina espainiar berdintasunaren izenean. Utikan!
Zuk iraindu egin gaituzu eskola publikoa hautatu dugunok. Zuk iraindu egin dituzu gure umeak jakobino eta españolistatzat jota. Zuk gezurra diozu. Gaur egun, zorionez, berdin ikasten da batean zein bestean euskarari eta euskal kulturari dagokienez. Aldea badago, jakina, zuk orain atzerritar horiek gurean daudela aspaldi. Orain nahi dituzu ume faltan zaudetelako eskola guztiak. Zuk baztertu egiten duzu estatu horretatik datorren hori, baina dirua datorrenean beso-zabalik hartzen duzu. Zuk kritikatzen duzun eskola horretan ari dira lanean zuen umeen guraso asko eta asko, españolista eta jakobinoa den horretan. Zuk…..espero dut zuk esandakoak zure kolkotik atera izana eta ez izatea ikastolen elkarteko denen iritzia. Beldurtuta.
Aritz Larretak esan du:
.
“Ikastolen kontrako mezu asko entzuten ari naiz azken aldion, baina ez dut inoiz AEKren kontrako halako girorik ikusi, eta ez ikustea espero dut”.
.
Ez? Nik bai ba, entzun izan dut AEKn lanean dagoen eta lan egin duen jendea tabernetan, trago artean, barrenak husten:
.
Lan-prekarietatea, jende gaztea etengabe hartu eta kanporatzea (nekez jubilatuko zarete AEKn), goragoko postuetara igotzeko edo ikasle-talde erosoenak banatzeko irizpide susmagarriak. Truko bat: komeni da ortodoxiari amen esatea.
.
“Preakarietateak hiltzen du” dioen pankartekin ibiltzen omen diren ezkertzale edadetuek lasai egiten dute lan etxetik gertuko postutxoan, haien lankide hasiberriak Auskalonondiko talde batetik Eztakinongo herrira joan-etorrika dabiltzan bitartean, familia-proiektu batekin ezin eramanezkoa den ordutegi eta soldatarekin.
Eta gainera, tarteka nagusiak esaten dizu “boluntario-lana” egin beharko duzula hurrengo Korrikarako…
Horixe da AEKn dabilen izpiritua, bederen bertako zenbait irakaslek kontatuta. Jende guztia ez dago pozik.
Hi! Hauta ezan itzultzaile automatiko hobea edo, bestela, euskara ikasi. Eta gaur egun, dirua denez galdera ororen erantzuna, erantzuna hauxe dun: Dirua ez zetorren indondik, dirua euskaldunona dun, geurea behinik behin.
Pozten naiz behingoz eskola-segregazioaren eztabaida mahai gaineratu delako, eta ez noski alderdien eta sindikatuen eskutik, herri-plataformei esker baizik.
Segregazioa hezkuntzan (jatorriaren eta klase sozialaren araberakoa), neurri handi batean zentru publiko eta kontzertatuen banaketagatik da. Ikastolek badute ardura egoera honetan, ezin dituzte “baloiak kanpora bota”.
Koldo Tellituren esanak dira ala ikastolen elkarteko lehendakariarenak? Bigarrena bada, oso larria iruditzen zait. Gezurra delako eta iraindu egiten gaituelako eskola publikoko ume, irakasle eta gurasoak.
Eta, gainera, badaki gezurra dena. Eskola publikoaren uzta ikusi baino ez dago. Bertsolariak ere badira punta-puntakoak eskola publiko jakobino eta espaiñolistan ibiliak. Nola liteke? Irainak eta gezurrak bide laburra.
Urduritasuna nabaritzen dut. Orain arte mugak eta hormak jarri dizkiezue zuen maila ekonomiko eta soziala ez daukan orori, eta orain horien premia? Zer gertatzen da? Jaiotza tasa jaitsi dela eta eskola guztientzako ume gutxi dagoela? Esan egia, eta ez ibili itzulingurutan. Kontzertatu erlijiosoek ez dituzte horrelako eufemismoak erabiltzen. Ez dira zaie ahoa betetzen hitz potoloekin (euskara guk, euskal kultura guk, euskal estatua guk… karkarkar). Gustatu zein gustatu ez, titularitate publikoa baduzu, kontrola izan behar duzu zorrotzagoa, dirua publikoa darabilenak ez dauka libre ibiltzeko esparrurik, ez hemen ez inon.
Zer gertatzen den? Bilbo Handi osoan D eredurik ez dagoela, eta A eredua nagusi dela. Qué vascos más raros!
Euskaldunok ez al dugu zergarik pagatzen? Eta are gehiago. Ez al dugu erdaldunek baino gehiago pagatzen? Norena da dirua? Halako babukeriak aditu beharra. goitka egitera noaie!