Errumaniara bidaia bitxia
Errumaniara bidaia bitxia –
Aste santu honetan, Errumanian egon nintzen, Transilvanian. Bidaia hau ez da ohikoa, izan ere, jendea normalean arraro ikusten du norbaitek Errumaniara joateko gogoa izatea, edo galdetzen dizu “zer galdu zaizu han?”.
Lehenik eta behin bidaia prestatzeko arrazoia “Dracula” izan dela aitortu beharra dut. Dracularen pertsonaia Errumanian jaio zen.
Bram Stocker idazleak bizitza eman zion, eta Vlad Draculea, Valaquiako printzea izan zen idazlearen inspirazioa.
Vlad Draculea, Vlad Tepes (“enpaladorea” edo “zutoinetan pertsonak sartzen zituena”) izenagatik ezagunagoa, Siguisoara-n jaio zen 1431. urtean eta Bucarest-en hil zen 1476. urtean.
Vlad-en haurtzaro traumatikoa mugarri izan zen printze izan zen garaian. Hamahiru urterekin Vlad eta bere anaia Radu, turkiarrei eman zien haien aitak keinu bezala, horrela men egiten zion Sultanari eta bakea ziurtatzen zen haien artean (gerra sortuz gero, semeak sakrifikatuak izan behar ziren).
Printzea etxera itzuli zenean, bere aita Vlad Dracul, makiladaz hil zuten eta bere anaia Mircearen begiak erre zituzten burdin gori batekin. Juan Hundayi (familiaren aliatua) izan zen hilketa hauen erantzulea, gainera Boyardoen (tokiko aristokrazia) laguntzarekin. Momentu horretan Vladi itzelezko gorrotoa sentiarazi zioten.
Urteak pasa ostean, Vlad aliatuen bila joan zen, bataila askoren parte hartzailea izan zen, baina Errumaniako herrietan baztertuta izan ondoren, herriko gizonak, emakumeak eta umeak enpalatu zituen. Batez ere, Brasov-en eta Sibiu-n: 1459.urtean 30.000 pertsona enpalatu zuen. Bai, bai, ondo irakurri duzu… 30.000 pertsona enpalaturik!! Beldurgarria benetan!!!
Baina, Vlad-en mendekua ailegatu zen 1459. urtean, Pazkoa-astean, Boyardoak (aita eta anaiaren hiltzaileak) gonbidatu zituen Pazkoako afari batera, eta bertara bere jantzi berezienekin joan behar ziren. Afaldu ostean, Vladek agindu zuen boyardo zaharrenak enpalatzea, gazteak izan ezik. Gazteenak oinez joan ziren Arges ibaia dagoen mendi tontorrera; batzuk ibilbidean hil ziren, besteak behartuta egon ziren Drakularen gaztelua eraikitzera. Hilabete batzuk pasa ondoren, Boyardo batzuk hil ziren lan gogorragatik eta haien jantzi bereziak zahartueta zikindu ziren.
Musulmanak eta kristauak Vlad-i gorrotatzen zuten, behartuta zeudelako turkiar-musulmanak eta katoliko ortodoxoak hiltzera. Haientzat Vlad madarikatua zegoen. Lehen aipatu bezala,1459. urtean, San Bartolome egunean, Brasov-eko sajoi gehienak enpalatu zituen, errregearen kontra zihoaztelako (Brasov, Errumaniako hiririk garrantzitsuenekoa da) 30.000 pertsona zutoinetan sartu zituen, enpalatuen oihana bihurtu zuelarik., Hori gutxi ez balitz enpalatuen basoaren erdian, Vladek orritsa (merienda) antolatu zuen. Vladek jateri ekin zion ezer gertatuko ez balitz bezala, inguruko gizon, emakume eta haurren min garrasiei muzin eginez. Gaua heldu ostean, Brasov hiriari su eman zioten, hil zorian zeudenen aurrean.
A ze ankerra, krudela eta odolzale! Zaila da imaginatzea zenbat sufrimendu pairatu zuten hainbatek eta hainbatek!
Erregea izan ondoren, Vlad Tepes-ek Transilvaniako probeziarekin amaitu zuen. Gau batean, gaztelu baten aretoan afari bat prestatu zuen herriko txiroentzat, alabaina, afaria amaitu ostean, Vladek bertako ate guztiak ixtea agindu zuen. Ondoren, gela sutu zuen, barruan zegoen jende guztia hil zuelarik. Horrela probezia abolitu zuen.
.
Beste istorio bitxi batzuk
- Herriko plazan iturri bat zegoen, hori dela eta Vlad-ek iturrian urrezko eta diamantezko kopa bat utzi zuen. Herriko herritarrak hain beldurtuta zeudenez, inoiz ez ziren ausartu kopa hori lapurtzera; egun batean, Vlad-ek bere landa batean zaldiarekin zihoan, eta bat-batean baserritar batekin topo egin zuen. Baserritarraren itxura zikina eta zatarra zen, horregatik, Vlad baserritarrarengana joan zen ezkonduta zegoen galdetzera, honek baietz erantzun zuelarik.
Egun batzuk pasa ostean, Vlad baserritar zatarra ikustera bueltatu zen, erregeak erabaki zuen honen emaztea hiltzea bere zereginak ez zituelako egiten (alegia, bere senarra zaindu), hori dela eta Vlad-ek baserritarrentzako emazte berria aurkitu zuen, baserritarra ondo zaintzeko.
- Erregeak amoranteak zeuzkan
Egun batean amorante batek Vlad-i esan zion, haurdun zegoela. Erregeak neskak esaten zuena baieztapena egiaztatzeko, agindu zuen mediku batek neska aztertzea. Neska aztertu ondoren, medikuak esan zion bere sabel barruan ez zegoela umerik;, hau jakinda, Vlad amorratuta, agindu zuen neska beregana joatea. Neskak beregana joan zen eta Vlad-ek agindu zion ohean etzanda egotea. Vlad-ek bere eskuan aiztoa edukita, neskaren sabela ireki zion hurrengoa esanez: “gogoa dut nire semearen itxura ikusteko”.
- Vlad-en heriotzari buruzko teoria asko daude, baina famatuena hauxe da; turkiarren kontrako batailan, erregea borrokan zegoen, eta borrokatzen zuen bitartean, erabaki zuen hilda zegoen turkiar baten jantzia ipintzea. Turkiar baten itxurarekin eraso egin zuen, baina bat-batean errumaniarrak agertu ziren eta gerlrariek buruzagiak ez zuten ezagutu. Momentu horretan erregea heriotzak harrapatu zuen.
Hau guztia esanda, gomendatzen dut bidaia egitea, esperientzia ezin hobea delako. Gainera, han “lei” izeneko txanpona daukate eta euroa baino merkeago da, beraz, merezi du han bizitza merkeagoa delako.