Haurdunaldi subrogatua: emakumeak ahalduntzeko edo emakumearen gorputz merkantilizatze hutsa?

Haurdunaldi subrogatua: emakumeak ahalduntzeko edo emakumearen gorputz merkantilizatze hutsa? –

Zer gertatzen da bikote batek seme-alabak modu naturalean ezin dituenean izan? Sexu bereko bi pertsonak direlako, emakumea antzua delako…  Adoptatzeko aukera dago, egia da, baina ume bat adoptatzeko prozesua luzea da eta baldintza asko eskatzen dira. Hori dela eta, jende askok amatasun subrogatura jotzen du. Azken urteotan pil-pilean egon da gai hau eta eztabaida handia sortu da honen inguruan. Hau zer den ez dakizuenentzat: amatasun subrogatuaren bitartez emakume bat haurdun geratzen da eta umea  jaio denean beste familia bati ematen zaio, hau guztia diru kantitate baten truke. Honi buruz idaztea erabaki dut gogoeta bultzatu nahian.

Haurdunaldi subrogatua: emakumeak ahalduntzeko edo emakumearen gorputz merkantilizatze hutsa?

Gerta liteke etorkizunean Euskal Herrian ere baimenduta egotea, baina gaur egun hemengo legeek ez dute umeak izateko bide hau onartzen eta, ondorioz, familia asko Estatu Batuetara edo prozedura hori onesten duten beste herrialdetara joaten dira umetoki bat alokatzera. Baina ez da hain erraza, azken boladan ikusi dugun moduan, haurrarekin bueltatzea gero eta zailagoa da, gobernuak zailtasunak jartzen ditu eta jaioberria Espainiako pasaportea lortzeko. Duela hainbat urte haurdunaldi subrogatua beste estatuetako kontua zen, baina orain hemendik ere zabaldu da, nahiz eta legeriek ez baimendu. Ezinegona ekarri du gai honek gizartearen alde handi bat ez dagoelako honekin ados. 

Emakume bati 35.000 eta 150.000 euro arteko kantitatea eman bederatzi hilabetetan zehar ume bat izateko bere sabelean eta berak haurdunaldiaren zailtasun guztiak jasateko. Denboraldi horren ondoren, umea zurekin eramaten duzu eta ez duzu emakume hori gehiago ikusten. Prozesua erraza da ordaintzen duen amarentzat, ez duelako ezer egin behar, baina haurdun geratzen den amarentzat? Ondo legoke beste pertsonaren lekuan jartzea bide honetara jo aurretik. Gainera, herrialde pobreetan askoz merkeago da, emakumeen diru premia handiagoa delako eta edozein gauza egingo luketelako euren estutasunetik irteteko. Edonola ere, guraso izan nahi dutenek ordaindutakoaren zati handi bat agentzia, abokatu, itzultzaile eta beste bitartekariek eramaten dute. Edozein herritan eta edozein emakumerekin egin daiteke prozesu hau; ama subroganteak bere geneak transmititu ahal dituelako jaioberriak bere antza eta azala kolorea izateko. Izan ere, haurdunaldia duen emakumeak ez dio genetikoki batere eragiten. Adibidez: emakume beltz batek ume zuri-zuria izan dezake, obulua eta hazia guraso zuriena baldin bada. Fekundazioa in vitro egiten da (laborategian) eta ondoren emakumea (ez da izan behar obulua eman duen emakume bera) ernaltzen da. Teknika hau azken urteotan masiboki hasi da aplikatzen. 

Gizartearen alde batek, berriz, uste du guztiok dugula umeak izateko eskubidea eta “umetokia alokatzea” erabat zilegi ikusten dute. Pertsona ospetsu askok amatasun subrogatua erabili dute seme-alabak izateko. Haien artean Cristiano Ronaldo, Tamara Gorro eta Ezequiel Garay, Miguel Bosé, Xabier Madariaga eta abar daude.   

Baina nire galdera hurrengoa da: Zer da hau? Laguntzeko era bat edo negozio bat? Ez dut uste pertsona batek haurdunaldi bat pasatzen duela solidarioa delako. Are gehiago, gehitu nezake ama subrogatuak gehienetan emakume pobreak direla, diru premian daudenak. Beraz, geure buruari galde geniezaioke benetan elkartasuna eta aukera bat emakumeek pobreziari aurre egiteko eta ahalduntzeko den edo aurkakoa, emakumearen gorputza merkantilizatze hutsa. Eta, zein da feminismoaren jarrera gai honen inguruan? Ez omen dago batere argi… Izan ere, ikusi dugun moduan, gai korapilatsua da.

Haurdunaldi subrogatua Haurdunaldi subrogatua Haurdunaldi subrogatua

2 pentsamendu “Haurdunaldi subrogatua: emakumeak ahalduntzeko edo emakumearen gorputz merkantilizatze hutsa?”-ri buruz

  • Hasi gintezke izenarengatik deitzen. Ez duzu umetokirik alokatzen, ume bat erosten duzu. Umea nahi edo ez, erditzen duen amaren gauzak izateaz aparte (zientifikoki demostratua), pertsona da jaiotzen denean ta eskubideak ditu. Guraso izatearena ez da eskubide bat nahiz ta putakume trafikante batzuk dioten. Ta amari dagokionez, bere eskubide guztiak urratzen dira. Kontratuan bizitza sexuala ta guzti arautzen zaie, abortatzera behartu ditzakete, mota guztietako baldintzak. Egingo zutela dioten emakume ia guztiak gezurra diote, txirotasuna gordinean ez baleude. Ta dio zientziak ta zentzu komuna. Ta salbuespenentzako ezin da legeztatu. Nork oparitu nahi du bere umea bizitza arriskatu ta gero, sortzen den loturarekin.. Gero emakume hoiek izugarrizko arazo sikologikoak dituzte. Haurdun daudenean sikologoak dituzte konbentzitzeko umea ez dela berea, ez dela gaizki sentitu behar… Bainan egin ta gero ondamendia. Txiroak dira, ez sikologorik ez laguntzarik.. Frankoren ume lapurtuak baino txarragoa da. Hor emakumeentzako ondamendia zen. Baina umea lapurtu zieten. Hemen, amak behartuta, bainan berak eman du. Bere buruarentzako zer da hori? Ta oso askeak dira, ezkondutak badaude senarraren baimena behar dute. Bakarrik gauzatxo batzuk dira. Askoz traba, arazo… gehiago sortzen ditu. Ilegala da, beste lege bat egin dezatela. Erositako umea ekartzen baduzu, kartzelara ta umea edo amarekin, edo ezin bada, umezurtztegira. Arazoa egun batean konponduta.

  • Hori da marka! 2018-10-23 16:21

    Dena zientifikoki frogatuta omen dago, baina, ez duzu horren inolako adibiderik eman (edo estekarik, internet munduan gaudela). Edozelan, zure tonoak dena esaten du eta, nola ez, zure espetxe-mehatxua. Segi zure munduan!