Zapatero aroaren amaiera: ziurtasunik ez eta galderak airean
- Lehena, eta komunikabideek asteburua baino lehen markatzen zutena, bere ondorengotza da: Carme Chacon ala Rubalcaba izango den da zalantza. Ondorengotza nola zehaztuko den ere airean dago: hauteskunde primarioak egingo dituzten edo, dirudienez, Rubalcabak eskatuko dion bezala, modu zuzenean izendatuko duten ondorengoa.
- Atzokoari jarraituz, nola baloratuko dira Rodriguez Zapaterok presidentetzan eman dituen zortzi urteak? Zapatero bataila politikotik aldentzen joan ahala, bere lorpenak ala akatsak nabarmenduko dira?
- 13 puntukoa zen Alderdi Popularrak Espainiako Alderdi Sozialistari ateratzen zion aldea Publicoscopioaren azken inkestan. Zapateroren erabakiak eta hautagaitza berriak lagunduko dio PSOEri aldea murrizten, baina zenbateraino gutxitu dezakeen ikusteko dago. Bere aldetik, atzoko adierazpenak, (PPk orain lanean jarri behar izango duela), aldea murriztuko dionaren ziurtasunetik egina zirudien.
- Zapateroren lekua hartzeko lasterketak Alderdi Sozialistaren barne kohesioan nola eragin dezakeen ere aztertzeko dago. Bi hautagaien aldeko presio taldeak egon badaude eta sarean ere lanean ari dira. Lehen puntuan aipaturiko ondorengotza arautu artean bi aldeak nabarmen urrundu daitezke, barne giroa tentsionatuz. Jakingo ote du PSOEk hau bide egokietatik eramaten?
- Euskal Herrian zabaldutako aukerari on edo kalte egingo dio Zapatero ez aurkezteak? Egiguren atzo Diario Vascon ez zegoen gustura: “ez da joateko unerik egokiena” PSEko presidentearen iritziz, Euskal Herrira bakea ekartzeko fasea itxi behar zuen. EAJk ere antzeko bidetik jo zuen, krisiak eta bakeak ezin dutela itxaron esanez.
- Ondorengotzari dagokionez, PSE eta Egigurenek hautagai beraren aldeko apustua egin dutela dirudi: Rubalcaba
Irudia | Zapateroren aroa amaitu izanak galdera asko uzten ditu | Google | LGPL
Inork gai honekiko gehiago irakurri nahiko balu, La Información agerkarian ere gai berari heldu diote: http://noticias.lainformacion.com/espana/hoy-es-el-primer-dia-del-resto-de-la-legislatura-como-va-a-influir-el-adios-de-zapatero_NkE17B5cNZr5E0Yes90U51/?asdasa