Ospatzeko Eguna?
Ospatzeko Eguna? –
Gure hiriko kaleak guztionak direla erakutsi genuen larunbatean. Okupatu Gasteiz egunerako gune publiko batzuk erabiltzeko baimenak ukatu zituen PNVk. Errekaleorren 5. urteurrena, Auzolana pilotalekuaren 10. urteurrena, gaztetxearen 30. urteurrena eta Hala Bediren 35. urteurrena ospatzeko oztopoak jartzen saitu ziren udaletxetik eta hala ere, egun hori ospatzea lortu genuen. Kolorez betetako manifarekin hasi zen eguna. Bazkari ginkana izan genuen ondoren eta musika bai gaztetxean baita taberna ezberdinetan ere.
Gaur urriaren 12a dugu. Hispanitatearen eguna, Kolon Ameriketara heldu eta konkistatu zuela 500 urtetik gora dira dagoeneko. Eta ez, ez dugu zer ospatu. Askok gustura hartzen dugu egun hori jai. Udako oporretatik izaten dugun lehen jai eguna delako Hego Euskal Herrian. Baina ez da euskaldunon jai eguna eta ezta Abya Yalako herrien jai eguna ere. Kolon 1492an Ameriketara heldu zenean inposaketa kulturala, politikoa eta militarra ezarri zuen. Miloika herritar hil zituen zibilizazioaren eta erlijio katolikoaren izenean. Bertan zeuden herriak eta haien kultura deuseztu zituen. Abya Yalako herrientzat erresistentzia eguna da urriaren 12koa. Benetako independentziaren aldarria egiten duten eguna.
Gasteizen ere egunari esanahia emateko ekimenak antolatu dira. Goizean Ikasle Mugimenduko herri eskolak eta ekimenak egogo dira. 13:30etan kontzentrazioa Andra Mari Zuriaren plazan “Inperalismoaren aurrean herriok erresistenzia! Venezuela aurrera! lemapean. Arratsaldean 18:30etan kalejira antiinperialista Brulleriasetik “Ofizialtasuna orain!” aldarrikatuz eta azkenik, jaialdia eta kontzertuak gaztetxean.
Ados zurekin! Argentinako irakaslea naiz. Hemen “Día del respeto a la diversidad cultural” deitzen dugu.
Ez dago ezer ospatzeko, gure eskolako zuzendariak baietz esan duen arren.
Genozidio izan zelako.
A ze topikoen katalogoa egin duzun: Errekaleor, mugimendu okupa, inperialismoa, internazionalismoa, Venezuela, Euskara, Eliza katolikoa. Nikaragua falta izan zaizu.
Beste garai batzuk ziren, beste mentalitate bat eta orain 500 urge egin genuena agresio inperialista bat izan zela esatea oso sinplista iruditzen zait
Jonekin bat, topikoen katalogo itzela. Kontua da mendebaldarron kulpa sentimendua areagotzea eta indigenen ustezko bizimoduaren idealizazioa infinitora arte luzatzea.
Ameriketara joan ziren gehienak ez ziren konkistatzaileak izan, eta hara ailegatzean maiz ikusi zutena ez zen batzuk uste duten paradisua eta naturarekiko komunioa.
Baina tira, esandakoa, indigenak beti errugabeak eta mistikoak dira, eta mendebaldarrok errudunak eta materialista nazkagarriak. Ordain dezagun orain gure aintzindariek egindakoaren zigorra. Hala bedi.