Sortuko al da?
- Legearen bideak.
Sortuk legea beteko zuela esan zuen euren estatutuak aurkeztu zituenean, eta orain Auzitegi Gorenaren erabakia errekurritzea besterik ez zaio gelditzen bere aldetik, Konstituzionalera joatea.
Gorenak behin autoa publiko egiten duenetik 30 egun izango ditu horretarako, baina hala ere oso zail luke Sortuk maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartzea: batetik, Gorenak ukatu duena Konstituzionalak baimentzea oso zaila izango delako, eta bestetik, Konstituzionalak hilabeteak har ditzakeelako Sorturen etorkizunaz deliberatzen.
Maiatzeko hauteskundeetan parte hartu ahal izateko, apirilaren 7rako erregistratuta izan beharko luke alderdi berriak, hauteskunde batzordean ordezkari orokorrak izendatu ahal izateko.
- Politikaren bideak
PP gustura agertu da, Iñaki Oiartzabalek esan du alderdi guztiek onartu eta bete behar dutela erabakia. Baina, zer egingo dute EAJk, Aralarrek, Ezker Batuak, Eusko Alkartasunak, Alternatibak…?
Udaletarako eta Diputazioetarako hauteskundeak direla kontuan izanik, ezker abertzaleko hautetsiak (garbiak, hau da orain arte hauteskundeetan parte hartu ez dutenak) independente gisa aurkez daitezke besteren zerrendetan. EAJk utziko al die lekurik ezker abertzaleko hautetsiei? Eta Aralarrek? Ala ezer gertatu ez balitz bezala egingo dituzte euren zerrendak?
EAJk esan du Gorenak «egitateak baino, iritziak eta asmoak» epaitu beharra izan dituela Sorturi buruzko erabakia hartzerakoan. GBBko buru Joseba Egibarrek esan zuen epaileen lan tresnak legeak direla eta ezin dutela «badaezpadako ilegalizaziorik» egin Sorturekin. «Asmoak, usteak eta bestelakoak, iritzien alorrean sartu behar dira» erantsi zuen. Eta eurek zer egingo dute?
- Zer gerta daiteke?
Ezker abertzalea alderdirik gabe ere aurkez daiteke hauteskundeetara, hautetsien zerrenda bat aurkez dezake, markarik gabe. Hautetsien zerrenda hori ere garbia izan beharko litzateke, eta apirilaren 13tik 18ra bitartean aurkeztu egin beharko luke. Hala ere, zerrenda hori inpugnatu egin dezake Espainiako Gobernuak. Eta ondorioz, duela lau urte bezala, herri batzuetan bai eta besteetan ez izan daitezke ezker abertzaleko hautetsiak udaletan.
Ez, begibistakoa da ez dela sortuko. Begibistakoa den bezala beste alderdi “abertzaleek” euren zerrendak egingo dituztela ezer gertatu ez balitz bezala. Begibistakoa da ezker abertzaleak lau urte gehiago egin beharko dituena udaletxeetatik kanpora.
Kontxo Eider, hitzez hitz idatzi duzu nik idazteko asmoa nuena….
“Abertzaleek” hori egingo dute.
Eskerrak abertzaleek beste gauza bat egingo dutela. Eta sorpresa ederra hartuko dute, espainolek eta “abertzaleek”.