I. Euskal Herriko Rugby Txapelketa

Gaur arte lagun arteko partiduak eta zazpinakako txapelketa batzuk baizik ez dituzte Euskal Herri osoko taldeak bildu. Baina oraingoan lurralde bakoitzak bere ordezkaria izanen du maiatzaren 28an Sarako Animainea zelaian jokatuko den Euskal Herriko Rugby Txapelketan. Azkaingo taldeak Lapurdi ordezkatuko du, Baztanek Nafarroa, Donapaleuk Baxe Nafarroan, Gaztedik Araba, Getxok Bizkaia, Hernanik Gipuzkoa, Mendikotak Xiberua. Sarako taldea, berriz, antolatzaile bezala arituko da.   

NDgwMA==

Puristek erranen dute hau ez dela benetako Euskal Herriko txapelketa, Baiona eta Miarritze bezalako talde handiak ez baitira bertan izanen. Baina antolatzaileek argi utzi nahi izan dute helburua ez dela txapeldun bat izendatzea, baizik eta federazio, eta txapelketa ezberdinetan aritzen diren taldeak biltzea hobeago elkar ezagutzeko, norberaren maila zertan den jakiteko eta bat bertzetik ikasteko.  

Gainera txapelketak helburu duina izanen du, egunean bilduko diren etekinak Seaskako Integrazio Batzordea laguntzeko balioko duelako. Sarako Izarra taldearen asmoa argia da: Euskal Herriko rugby taldeak besta giroan bildu nahi ditu merezi duen lan bat lagunduz. Hori dela eta, rugby zale guztiak gomitatu ditu besta horretara.  

EHRT txapelketa hurbildu ahala informazio gehiago eta taldeen argazkiak eta bideoak ikusgai jarriko dituzte Facebook-eko orri honetan: www.facebook.com/euskal.herriko.rugby.txapelketa  

Seaskako Integrazio Batzordeari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, hala hemen haren bloga:  http://integrazio-batzordea.over-blog.com/

NDgwMQ==

Irudia | Baztan eta Gaztediren arteko derbia, hilabete hasieran. | Sarako Izarra | Creative Commons By SA
Irudia | EHRT | Sarako Izarra | Creative Commons By SA
Kirola, Rugbya
Xan Harriague

GAUZA AGERIA

17 pentsamendu “I. Euskal Herriko Rugby Txapelketa”-ri buruz

  • Rugby txapelketa baino, errugbi txapelketa izango da, ala? Football eta futbolaren artean garbi izango genuke.

  • Xan Harriague

    Aupa Errugbi,
    Euskaltzaindiaren arabera, arrazoia duzu, baina izena jartzeko orduan eztabaida izan dute antolatzaileen artean, eta ikusiz taldeen izenen artean ‘rugby’ gehiago erabiltzen dela horren alde egin dute. Bestalde Berrian begiratu dut oraintxe, eta biak agertzen dira. Ez dakit egia erran, baina argi dago txapelketaren izena ez dela aldatuko. Milesker hala ere ekarpenagatik

  • “Errugbi” euskal berba da aspalditik! Ez dakit zertara datorren “rugby” gordina! Modernokeriazaletasuna da gero!

  • Xan Harriague

    Egun Errugbi eta Aitor,
    Batetik argi utzi b¡ nahi ni bitartekaria besterik ez naizela, eta arrazoi duzue. Testuan ‘errugbi’ hitza erabili beharko nuke. Txapelketaren izenari dagokionez, badakit ez dutela aldatuko txapelketara iristeko bi hilabete baizik ez direlako falta.
    Niregatik eztabaida horretan uzten dut, euskarari buruzko iritziak elkartrukatzea beti baikorra den arren, hemen gaia ez baita euskara, baizik eta lehen aldikoz zazpi lurraldeak bilduko dituen errugbi txapelketa.
    Pasa egun on.

  • Aupa!
    Ideia bikaina zazpi lurraldeak bilduko dituen txapelketa antolatzearena, baina noiz hasiko da? Egunak zehaztuta daude jada?

  • Xan Harriague

    Aupa Leire,
    Pozten naiz ekimena begi onez ikustea. Aurtengo txapelketa egun bakarrean jokatuko da, maiatzaren 28an. Baina egia da datozen urteetan honek jarraitzen badu hobekiago litzatekeela egun bat baino gehiagotan hedatzea. Errugbilariek eskertuko lukete behintzat.
    Aurtengoari dagokionez, goizeko 9:00tan hasiko da eta partiduak 25 minutukoak izanen dira. Ustez, eta ustez diot buruz ari naizelako, zortzi taldeak bi multzotan banatu nahi dituzte eta multzoko talde guztien aurka jokatu eta gero, lehen biak finalerdietara pasako dira. Eta irabazten dutenek finala jokatuko dute.
    Dena dela gauzak zehaztu ahala jakinaren gainean izanen zaituztegu. Azken egun hauetan, txapelketarekin batera izanen den bestaren zehaztasunak borobiltzen ari direla uste dut.

  • Notizia jakin duten bezain laster, beste leku batean ere antzeko zerbait idatzi dut,  ZORIONAK hori baita lehenik eta behin adierazi nahi dudana. Oso pozik jaso dugu berria  egin duzuen apustua izugarria delako. Niretzat izenarena da gutxiengoa, garrantzitsuena txapelketaren edukia delako, alegia, zazpiak bat eredu hartuta, E.H. eredu hartuta antolatzea, orain arte zoritxarrez,  iparraldea eta hegoaldea, kirolean ere,  zatituta aritzen ginelako. Horregatik da txalogarria zuen ekimena. Benetan, aupa zuek. Eta zerbaiterako gure laguntza xumea behar izanez gero, gu prest.

  • Xan Harriague

    Milesker izoztegi zure animoengatik. Eta gehiegi galdetzea ez bada, erraten ahal didazu albistea jarri duten beste leku hori nun den? Milesker

  • Nahasi egingo nintzen, ez baitut ezer idatzita ikusten. Berdin da, zuen lana eta ausartia zoriontzea zen nire asmoa. Segi horrela

  • Pozgarria noski, eta are pozgarriago apirilak 14an aurkeztuko den erakunde berriaren jaiotza. Adi egon

  • Euskal Herria aintzat hartuta sortu ahal daiteken guztia onuragarria gure herriarentzat, hori da bidea, Espainiara edota Frantziari baimena eskatu beharrean, euskal herriak bere kabuz gauzak egitea, inori begira egon beharrean, guk geurea sortzea. Aupa elkarte zaharra eta sortu behar duzen berria, biak ala biak, ongi etorriak!! 

  • eta zer gertatzen da ERRUGBI FEMENINOAREKIN?????? beti gaude berdin… nazkatuta.

  • Xan Harriague

    Aupa bbt,
    Lehenik eta behin berriro diot hemen nire izenean hitz egiten dudala eta ez Sarako taldearen izenean. Baina uste dut Sarak antolatu duela txapelketa hori berak ere errugbi talde maskulinoa daukalako. Argi dago oso ideia ona litzatekeela gauza bera antolatzea talde femininoekin, eta animatzen bazara, nirekin kontatu dezakezu laguntzeko.
    Baina berriro diot, gaia hemen ez da euskararen txukuntasuna ezta generoen arteko ezberdintasuna ere. Errugbia da batetik, eta Euskal Herria bestetik. Orain bi horiek erabil ditzagun, batetik, euskararen erabilera sustatzeko zazpi lurraldeetako jendeen artean, eta bestetik, errugbi femininoa hor dagoela ohartarazteko ere.

    Ea ba eztabaida horiek jarraitzen ditugun egunean berean.

    Ondo segi.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-03-25 21:33

    Bejondeizuela Xan!

  • Errugbya gaia bada neskek barne egon beharko lukete! ez EH ez errubia, ez dira soilik maskulinoak. 

    Pena bat ekimen polita delako eta erren geratuko da. 

    Ondo pasa deizuela!

  • ideia bikaina hurrengo urtean emakumezkoen errugbia sartzea txapelketan.

    esan duzuen bezala, errugbiak ez du generoz ulertzen.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-03-26 15:25

    Iruditzen zait Sarako Izarra taldeak meritu handia duela hau antolatzean, eta emakumezkoen errugbia bertan egotea oso polita litzateke, baina kritika hori egin duzuenetatik inor joango al da horretan laguntzea? Ideia polita da, noski, baina zenbaitek “gabezia” horri eman diozuen garrantzia gehiegizkoa iruditzen zait.
    Bestalde, nik dakidala errugbiak “generoz ulertzen” du, nik dakidala ez baitago gizon eta emakumeez osaturiko talderik (oker banago zuzendu, mesedez). Gauza bat da “generoz ulertzea” eta beste bat lehiaketa batean gizonezkoen saila eta emakumezkoen saila egotea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude