Pobreziari stop
Pobreziari stop –
Kaixo guztioi. Bueltatu gara!!
Eta kurtso hasiera honetan istorio berdinak aurkitzen ditugu. Uda garaiak ez duela ezer aldatu dirudi.
Neure hileko mamua pobrezia da. Krisialditik irten garela esaten digute, baina gure inguruan oso bestelako errealitateak ikusten ditugu: gero eta pobrezia gehiago, politika neoliberalen ondorioz. Geroz eta jende gehiagori ukatzen zaio etxebizitza, elikadura egokia, energia, umeen garapena, aisia edota kultura.
Gure instituzioek ez dute egiten euren esku dagoen guztia herritarroi kalitateko babes sozial publikoa bermatzeko, ezta pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontra borrokatzeko ere. Bego Oleagak Suelta la Ollan esan zuen bezala “Joera da eskubideak murriztekoa, pobreziaren eta bazterketaren errealitatea lausotzea, eta gizarte laguntzak eskuratzeko bideak zailtzea”.
Euskadin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) daukagu pobreziari aurre egiteko. Euskadin bizi diren familia guztiek, betekizun jakin batzuk betez gero, gutxieneko diru- sarrera batzuk dauzkate bermaturik. Familia baten diru sarrerak gutxieneko maila horretatik beherakoak badira, Eusko Jaurlaritzak osatu behar ditu DBEren mailaraino.
Alderdi batzuk (PNV, PSOE, PP) betekizun horiek gogortzea proposatu dute Parlamentuan, diru sarrera horiek jasotzeko oztopo berriak jartzen. Total, pobrezia gure artean indartzeko. Horrela agian lan prekarioak eta miserableak onartuko ditugu; eta eskertu, gainera.
Hauteskundeak gertuago direnean etorriko dira betikoak, betiko astakeriak esaten RGI-ren aurka: etorkinak bakarrik jasotzen dutela, alferkeria indartzeko besterik ez dela… DBE akatu behar dela ez esateko, baina esan guraz.
Beste aldetik, erakunde eta sindikatu batzut beste bide bat proposatu dute: pobreziari aurre egiteko, onartu dezagun RGI berri bat, jasotzeko gutxieneko adina 23 urtetik 18 urtetara jaisten, DBEaren zenbatekoa handitzen, larrialdi sozialeko laguntzak edota alokairu etxea eskuratzeko eskubide subjetiboak izaten…
Alternatiba sozial hau bultzateko eta zabaltzeko “Kalitatezko Babes Sistema Publiko eta Sozial Baten Aldeko” HEL (Herri Ekimen Legegilea) bat prestatu dute. Pobreziari aurka egin nahi badiozu, sinatu lehenbailehen. Sindikatuetan, elkarte batzuetan eta Hala Bedi Irratian bertan dauzkazu sinatzeko orrialdeak, hala nahiko bazenu.
Animatu zaitez. Ez da denbora asko geratzen eta.
Nola ez da txirotasuna handituko mundu osoko txiroak ekartzen ari badira…
Euskal langileon miseriak, beraz, ez dira lan erreforma sustatu duten euskal-frantziar-espainiar enpresarien erantzunkizuna; kostaldean etxebizitzaren prezioa ezinezko bilakatzen ari diren espekulatzaileena; Bilbon bizi eta auzo batekoen edo bestekoen bizi itxaropenak hamar urteko tartea izatearen atzean dauden arrazoiak.
Hemengo txirotasuna da beste nonbaitetik datozen txiroen errua… Eta han txiroak izatearen erantzunkizuna da… Chavezena, Bildurena eta feministena?
Inoiz emigratu behar ez izatea opa dizut, benetan; eta egunean batean, tamalez, tokatuko balitzaizu, zoazen tokian zu bezalako jenderik ez topatzea.
Ezkerrari pobrezia egotea interesatzen zaio. Bere protestak justifikatu nahi ditu.
Munduko pobreak ekarriz, pobre gehiago edukiko ditugu. 2+2=4 den bezala.
Uste dut denok ados gaudela jendearen bizitzetan segurtasun eta bizi maila jakin bat edukitzea eskubidea dela adierazterakoan. Hori nola lortu da afera. DBEa sistemaren partxe eskas bat besterik ez da, bide batez.
EHko Eskubide Sozialen Kartak proposatzen dituen neurriak oso justuak iduri daitezke, baina egungo sistema ekonomiko eta burujabetza politiko mailarekin abian jartzeko ezinezkoak dira. Horretarako politikak ekonomia maneiatu beharko luke, eta ez alderantziz horaintxe bertan den bezala. Nazionalizazioak, erregulazio gogorrak eta merkatuaren antolaketa. Eta denok dakigu norabide honetan doan gobernu plan bat martxan jartzean burgesia globalistak trikimailu guztiak erabiliko dituela gobernu hori bera pikutara bidaltzeko, biolentzia erabiliz behar izanez gero. Adibideak sobera, Txiletik hasita Burkina Fasoraino.
Gero aipatu beharra dago intentzio on guzti hauek errealitatean bateraezinak direla posmodernismoaren ero-haizeekin, genero-ideologia, mugen irekiera edo kultur-aniztasunarekin, adibide batzuk jartzearren. Ezkerrak ez daki haizeak nondik jotzen duen eta bere hilobia zulatzen ari da. Ederra datorkigu