Gaddafiren indarrak Bengazin: XXI. mendeko gerra
Xabier Irizarrek, otsailean egindako sarrera batean, Tunisiako eta Aljeriako kasuetan sare sozialek eta kazetaritza herritarrak suposatu zuen iraultzaz hitz egiten zuen. Hau ere, esku dardaratiak jasotako irudiekin egindako bideoa da eta sakelakotik egina dagoela dirudi.
Dena dela eta kalitateak kalitate, herritarrak jaso egin du, eta Gaddafiren tropek Bengazin egindakoaren lekukotza dira. Gerra orain ikusi egiten da, baina ez CNNn, sarean bitarteko eta iturri berrien bidez baizik.
Irudia | Bengazin gertatutakoa ikusi egiten da | Ezezaguna | LGPL