Pentsatu ondo berriz: zer egin nahi duzu hil baino lehen?
Pentsatu ondo berriz: zer egin nahi duzu hil baino lehen?
Candy Chang artistak artekintza berezi bat egin du New Orleanseko bere etxe inguruan, Marigny auzoan: arbela erraldoi bihurtu du etxe abandonatu baten fatxada, eta klarionak utzi ditu bertan, nahi duenak bere erantzuna idatz dezan proposatzen duen galderaren segidan:
“Before I die I want to _______________.”
Bertako bizilagunenentzat benetan zer den garrantzitsua jakin nahi omen du artistak artekintza horrekin. Eta zer pentsatua eman ere bai, konbentzituta baitago galdera horrek goitik behera aldatu dezakeela pertsona baten bizitza.
24 ordutan horma guztia beteta omen zegoen. Hona hemen bere auzokideek emandako erantzun guztiak.
Irudia | before i die i want to | Candy Chang | Creative Commons By SA
Eta zer ez?
maitatu, ezagutu, ikasi, ikasten ikasi, bidaiatu, mugitu, algaraka aritu