Sanlucarreko beltz euskalduna

Sanlucarreko beltz euskalduna –

«Orain bost urte, oporretan zetorren jendeari egunero pixka bat galdetuz»; horrelaxe ikasi ei zuen Sanlucar de Barramedako beltz honek euskara, asko gustatzen zaiolako. Entzun ezazu, harri eta zur utziko zaitu-eta!

 

Elkarrizketa hondartza batean garatzen da, esaten dutenagatik Cadizeko Sanlucarren, Senegalekoa den eta bizkaitarrak -santurtziarrak?- ematen duten turista euskaldun batzuen artean. Bitxi saltzaileak euskara zaila dela dio, baina berak ondo ikasia du salmentetan lagunduko dion elkarrizketa labur bat aurrera eramateko beste, gutxienez.

Bideoa sare sozialetan zabaldu da, testuinguru edo gainerako informaziorik gabe, eta beraz, fake bat ere izan daiteke. Benetakoa bada, AEK-k Cadizen barnetegi bat zabaltzea aztertu beharko luke!

Sanlucarreko beltz euskaldunaSanlucarreko beltz euskalduna

Zer duzu buruan “Sanlucarreko beltz euskalduna”-ri buruz

  • Ez dut uste egia izando denik baina ……. berdin dio; hemengo vasco askok baino askoz euskaldunagoa da Sanllucarreko beltza !!!!!!