Iberdrola ez dadila libratu Lemoiz lehengoratzeko erantzukinaz

Iberdrola ez dadila libratu Lemoiz lehengoratzeko erantzukinaz –

Talde ekologistaren ataritik: “Eguzkik Gobernu berriari eskatu dio ez dezala Iberdrola libratu Lemoiz lehengoratzeko erantzukinaz”.

Eguzkik Pedro Sanchezen Gobernuari eskatu dio ez dezala Iberdrola libratu Lemoizko zentral nuklearrak okupatutako parajea lehengoratzeko duen erantzukizunaz. Halaber, paraje hau euskal erakundeei transferitzeko gardentasunez joka dezala ere eskatu dio.

Iberdrola ez dadila libratu Lemoiz lehengoratzeko erantzukinazEguzkik Ogasuneko eta Trantsizio Ekologikoko ministroei bidali dizkien gutunetan ohartarazi duenez, Lemoizko parajea ingurumen aldetik lehengoratzeko lanak nahitaezkoak izango dira, parajeari hemendik aurrera emango zaion erabilera edozein dela ere.

Iberdrolak lehengoratze-lan horiek ordaintzen erantzukizunak ditu, eta Gobernuak konpainia elektrikoa erantzukizun horietatik salbuesteak ez du inolako zentzurik interes publikoaren ikuspegitik.

2017ko maitzean, PPk eta EAJk Espainiako Aurrekontu Orokorrak onartzeko ituna egin zuten. Itun horren arabera, Mariano Rajoyren Gobernuak hanbait konpromiso hartu zituen. Horietako bat izan zen Lemoizko lursailak “lehenbailehen” euskal erakundeen esku uztea.

Alabaina, Estatuak parajea euskal erakundeen eskuetan utzi ahal izateko, lehendabizi Iberdrolarenetatik berreskuratu egin behar ditu. Izan ere, Iberdrolarenetan dago Estatuak berak 70. hamarkadaren hasieran Iberduerori parajearen lagapena egin zionetik.

Gauzak horrela, joan den apirilean zenbait komunikabidek argitaratu zuen Ogasun Ministerioak eta Iberdrolak akordio bat egina zutela. Horren arabera, lagapena bertan behera geratzen zen, hau da, Estatuak parajearen gaineko kontrola berreskuratzen zuen, eta, aldi berean, Iberdrola lehengoratzeko erantzukizunetatik libre geratzen zen.

Prentsan argitaratutako informazio hori guztiz sinesgarria da, baina, egia esan, Eguzkik ezin izan du aurkitu ustezko akordio horren berri ematen duen dokumentu publikorik. Gardentasun-falta hori ez zaigu normala iruditzen eta seguru gaude Gobernu berriari ere ez zaiola normala irudituko. Horregatik eskatu diogu egoera argitzeko.

Iberdrola ez dadila libratu Lemoiz lehengoratzeko erantzukinaz

Gainerakoan, Eguzkik jarraitzen du Lemoizentzat eskatzen historiarekin bat datorren erabilera. Horrek, zehatz-mehatz, zer esan nahi du? Ba, esan nahi du Basordako kala naturaren aldetik ahal den neurrian lehengoratu beharko litzatekeela eta bertan parke publiko bat egokitu, beharbada memoria-leku gisa. Eguzkik ez du beste erabilerarik baztertzen, baina betiere lehengoratzearekin eta erabilera publikoarekin bateragarri den heinean.

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen akuikultura-makroproiektua helburu horiekin bateragarria ote da? Nolanahi ere, lursail horiei ematen zaien erabilera edozein dela, Eguzkik aholkatzen du erabakia aldebakarrekoa ez baizik eta ahal den adostasun sozialik zabalenaren ondorio izatea, memoriak horretarako ere balio beharko luke eta. Laburbilduz, historiarekin bat datorren erabilera eskatzen dugunean, honako hauek eskatzen ditugu: lehengoratzea, erabilera publikoa eta adostasuna. Esan gabe doa gardentasun-faltak ez duela bide horretan laguntzen.

Iberdrola ez dadila libratu Lemoiz lehengoratzeko erantzukinaz Iberdrola ez dadila libratu Lemoiz lehengoratzeko erantzukinaz

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.