“Baina Gadafi ez al zen ba iraultzailea?"

Interneten ez dago arrasto handirik Euskal Herrian Gadafiren “iraultzak” sortu zuen lilurari buruz, bistan denez, orduan ez baitzegoen Internetik. Baina kalean ikusten da oraindik ere, Euskal Herriak goraipatu izan zuela Muammar al-Gadafi. Gerora Munduko Diru Funtsarekin negozioetan hasi zen, eta Gadafik “iraultzaile” izateari utzi zion, baina hasierako garai hartan bazegoen Gadafirengan fijatzeko arrazoirik:

  • Libia independentzia lortu zuen lehen kolonia afrikarra izan zen, eta atzetik beste hainbat herrialdek independentzia lor zezaten lagundu zuen. 1969an Libiakok Gobernua hartu zuenean “masen estatu sozialista” aldarrikatu zuen, herriak botere herrikoia izango zuela esan zuen. Garaiak aldatu dira eta bista da Gadafi ere aldatu dela, ez dio herriari entzuten. 1973an Liburu Berdea argitaratu zuen Gadafik, hiru liburukitan eta demokraziaren “arazoari” “soluzioa” ematen zion: herriak izan behar zuen boterea: Arazo ekonomikoaren soluziotzat sozialismoa planteatzen zuen.Nazioarteko edozein lerrotatik (AEBena edo SESBena) bereizi nahi zuen Gadafik.
  • AEBen kontrario argia izan da Gadafi, eta haiek “terrorista”-tzat zuten Gobernura iritsi zenetik, 1981ean Newsweek aldizkariak argitaratu zuen CIAko buru Max Hogelek Gadafi akabatzeko plan bat prestatua zuela, nahiz eta ez zen gauzatu, eta Ronald Reaganek 1986an bonbardatzeko agindu zuen Tripoli eta Bengasiko hiriak, eta Gadafiren alaba bat erail zuten.
  • Espainiarekin ere izan zituen gatazkak Gadafik, eta urtetan Felipe Gonzalezekin ez biltzeko borondatea izan zuen, 1984a arte, eta Ceuta eta Melilla hiri arabiarrak zirela aldarrikatzen zuen.

Gadafi

Irudia | Gadafi | ezezaguna | LGPL

5 pentsamendu ““Baina Gadafi ez al zen ba iraultzailea?"”-ri buruz

  • Juan Carlos Iglesias Chouzas «Gadafi»

  • Bilboko Uholde tabernan bere erretratua ere bazegoen.

  • Hemen Libiaren iraganaz gehiago (erderaz dago baina tira… Venezuelar batek idatzia da): http://euskalherriasozialista.net/index.php?option=com_content&task=view&id=649&Itemid=1

  • 1970ko hamarkadan, Euskal Herrian mugitzen ziren alderdi edo talde politiko batzuek Gadafiren dirua jaso izan zuten. Iraultzaile haietako batzuk ez dakit orain errekonozituko luketen … baina egia da.

  • Iraultzailea izana (ez azken hamarkadetan, bistan da) eta ezkerreko mugimendu gerrillarien laguntzaile eta sostengatzaile izana dugu Gadafi, nahiz eta gerora boterean instituzionalizatu eta gotortu egin zen, herritarrenngandik urrunduz. Esaterako, tonaka armak helarazi zizkion IRA Irlandako Armada Errepublikanoari, 1970eko hamarkadan, eta Palestinako gatazkan ere zeharkako esku-hartzea izan zuen, errefuxiatu palestinarrak aterbetuz (gero hainbat kanporatu zituen Arafaten eta honen enparauen politikarekiko haserre) eta besteak beste Abu Nidalen talde armatua (Al Fata-Kontseilu Iraultzailea) lagunduta.