Giza katearekin bat egin du Athleticek
Giza katearekin bat egin du Athleticek –
Bilboko Athletic Club futbol taldeak bat egin dau gaur erabakitze eskubideagaz, eta Gure Esku Dagok antolatu daben giza-kateagaz, txio bategaz agertu dabenez.
Athletic Clubek bat egiten du erabakitze eskubidearekin. @GureEskuDago #GizaKatea #BasquesDecide pic.twitter.com/cSdwarXh2l
— Athletic Club (@athletic_eus) 2018(e)ko ekainaren 10(a)
Bat egiteak ez dau ezer apartekorik, ez bada bizkaitar gizartean pisu handiko alkartea dala talde zurigorria, daben jarraitzaile kopuru eta honen grinagatik. Aipatzekoa, izatekotan, bat egiteak izan daben oihartzuna eta eragin dabezan erantzunak izan dire.
Estatuko kirol egunkari nagusienetan agertu da barria, izan Madrileko Marcan zein Bartzelonako Mundo Deportivon, eta iruzkin mordoa eragin dauz; batzuk aldekoak, taldea txalotuz, eta beste asko kontrakoak, “kirola eta politika nahastu” dabezala-eta.
Euskal Herriko politikari ezagun batzuei, esaterako, azkurea eragin deutse.
– Condenar un asesinato de ETA: “no, que es política”.
– Cuando Rajoy visitó San Mamés: “mal, es política”.
– Apoyar la autodeterminación (sin eufemismos, independencia): “si, eso sí porque son unicornios”.
La postverdad, el cinismo. https://t.co/M42mnP0ep3— Borja Sémper (@bsemper) 2018(e)ko ekainaren 10(a)
Si el Athletic hubiera dicho no a los asesinatos, ETA no habría matado durante décadas. https://t.co/ARom8g2hgn
— Maite Pagazaurtundúa (@maitepagaza) 2018(e)ko ekainaren 10(a)