Izquierda Diario hedabideari salaketa Espainiako Poliziak
Izquierda Diario hedabideari salaketa Espainiako Poliziak –
Salaketa jarri dio Espainiako Poliziak “Izquierda Diario” hedabideari tortura kasuak argitaratzeagatik, besteak beste
…
ARGIA Miren Osa Galdona @Mirentx_U
…
2017an argitaratutako albiste bat dela eta, Espainiako Poliziak hedabide kataluniarraren aurkako salaketa jarri du, Mozal Legea ezartzeko asmoz. Hainbat tortura kasuri buruzko informazioa da artikuluan agertzen dena, baita poliziek jasotako indultuak ere. Salaketa jarri duena Kataluniako Espainiako Poliziaren egungo burua da, Sebastian Trapote. Veronica Landa kazetariari bere irudia iraindu izana egotzi dio.
Izquierda Diariok bere webgunean argitaratutako oharrean zehazten duenez, hedabidearen aurkako neurria da, ez soilik kazetari baten aurkakoa. “Isilarazi nahi gaituzte, baina ez dute lortuko”.
2017ko albisteak tortura kasu ugari biltzen ditu, baita poliziaren kargupean zeuden pertsona batzuen hilketak ere. Azken gertakariotatik epaileek gehienak errugabe jo dituztela dio, eta indultuen bidez, hainbat polizia ukiezinak balira bezala hartzen direla. Diktaduraren eta demokraziaren artean segurtasun indarretako kargu esanguratsuak bere horretan jarraitu izana ere mahai gainean jartzen du, hala nola, frankismo garaiko goi karguek ez zituztela beren postuak utzi trantsizio garaian.
Aipatutako kasuen artean, 1974an atxilotutako lagun baten heriotza kontatzen du. Sebastian Trapote Polizia Nazionaleko buruak tiro batez hil zuen erreportajean jaso dutenez. Epaileak, ordea, kasua artxibatu zuen froga nahikoak izan arren. Urriaren 1ean segurtasun indarrek izandako jarreraren erantzule zuzena ere Trapote dela dio Izquierda Diario hedabideak.
Hedabideak dio “albiste deserosoa” dela agintarientzat, “egia azaleratzen duelako”. Errepresioaren gainetik, ez direla isilduko nabarmenduko dute eta orain arte egin bezala, “besteentzat gustukoak ez diren gaiak” jorratuko dituztela.
…
- izquierdadiario.es
- La Policía Nacional quiere poner una mordaza a IzquierdaDiario.es
- Si informar es delito, nos declaramos delincuentes: solidaridad con la periodista Verónica Landa
- izquierdadiario.es Veronica Landa
- clasecontraclase.org Veronica Landa
- Argia – Adierazpen askatasuna
- ZuZeu – Adierazpen askatasuna