Aman Komunak Sarea: EkintZADa bidea!

Aman Komunak Sarea: EkintZADa bidea! –

Bretainiako ZADetik Euskal Herrira

Aman Komunak ekimena 2017ko ekainean sortu zen, Notre-Dame-des-Landes herriko ZADarekin lotutako harremanen haritik. Horren bitartez ZADekoekin adiskidetasuna estutzeaz gain, hemengoen artean ere harreman ona sortu zen. Horrek ireki zuen atea, ondoren Euskal Herrian elkar-saretzeko beharraz jabetzeko, Euskal Herrian proiektu asko, esperientzia zabala eta gogo militante handia baitago herrigintzan. Elkarlanean norabide komun bat adostea da nahi duguna, guztiontzat onuragarria izango delako.

Hausnarketa nola bideratuko dugu

Aman Komunak ekimenean Euskal Herri osoko kolektibo eta pertsonak bildu gara, autogestioari eta, orokorrean herrigintzari bulkada bateratua emateko gogoz. “Elkar ezagutzea eta dinamiken egituratzea dugu xede, bakoitzaren esperientzia, baliabide eta gogoei indarrak eskainiz, baita guztien artean proposamenak adostuz. Gardentasuna, horizontaltasuna eta inklusibitatea ditugu oinarri, aniztasunak ederrago eta eraginkorrago egiten gaituelako. Elkarlanerako norabide komun bat adostu nahi dugu, guztiontzat onuragarria izango delako. Horretan ari gara, teorian eta praktikan.

 BELARTZA: BURUJABETZAZ, LURRAREN JABE. POLIGONOARI  ERRESISTENTZIA.

 Zer da Belzartza?

Donostiako Añorga auzoko mendi gunean dagoen 24 futbol zelairen tamainako natur gunea da Belartza. Donostiako Udalak eta bere gaizkide diren enpresariek poligono komertzial erraldoia eraiki nahi dute bertan, natur gune garrantzitsu hau suntsituz . Herriak argi dauka, lurra lantzen duenarentzat da eta gure Amazonas txikia babesteko erabakia hartua dugu.  Horretarako, burujabetzaz eta feminismoaz baliatuz, erresistentzia gune bat sortu dugu bertan.

Biltzar Nagusi berria BELARTZAN ekainaren 16 eta 17an

Hiru hilabetetik behin askegune batean elkartzea erabaki zuen Aman Komunak Sareak eginiko lehen bileran eta halaxe egin da geroztik. Oraingoan, Errekaleor eta Zigoitiatik pasa eta gero, Donostiako Belartzako askeguneari tokatu zaio auzolanak egin eta ekimenak antolatzeko ardura.  Jakina, talde eta pertsona berriek ateak zabal-zabalak dituzte. Horrela, datorren ekainaren 16 eta 17an Aman Komunak proiektuaren auzolana eta biltzar nagusia izango dira Donostiako Belartzan eta Firestoneko gune autogestionatuan.

 AMAN KOMUNAK SAREA

Aman Komunak Sarea:  EkintZADa bidea!

Aman Komunak Sarea: EkintZADa bidea!
Aman Komunak Sarea: EkintZADa bidea!
Aman Komunak Sarea: EkintZADa bidea!
Aman Komunak Sarea: EkintZADa bidea!
Aman Komunak Sarea: EkintZADa bidea!, belartza, Donosti, Donostia, ekintza zuzena, ZAD

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude