Leitzako trikuharri baten gainean ehiza-postua

Leitzako trikuharri baten gainean ehiza-postua –

Leitzako trikuharri baten gainean ehiza-postu bat eraiki dutela salatu eta Nafarroako Gobernuari azalpenak eskatu dizkio Eguzkik.

Leitzako Iruso 1 (Iturri) trikuharriaren gainean ehiza-postu bat eraiki dutela salatu eta Nafarroako Gobernuari azalpenak emateko eskatu dio Eguzkik. Izan ere, Leitzako Ehiztari Elkarteak dio “ehizako postu horren eraikuntza ehizako plan ofizialak markatutako tokian” dagoela. Horrela balitz, utzikeria larri eta ulertezina irudituko litzaiguke Irungurumen Sailaren partetik.

Leitzako trikuharri baten gainean ehiza-postua
Ehiza-postua trikuharriaren gainean. Behean, ezkerrean, argi ikus daiteke monumentuaren seinalea.

Jatorrizko salaketa herritar batek egin zuen. Salaketarekin batera banatutako argazkiek argiro erakusten dute ondare arkeologikoaren kontrako eraso baten aurrean gaudela. Irudiotan, monumentuaren seinalea argi eta garbi ikusten da; a priori, behintzat, nekez argudiatu zezakeen inork hor monumentu bat zegoela ez zekienik.

Salaketa horrek sare sozialetan lortu duen oihartzuna dela eta, Leitzako Udalak eta Ehiztari Elkarteak ohar bana plazaratu dute. Udalak, albistearen berri izan bezain pronto, ehiztariekin eta Ingurumen Sailarekin harremnetan jarri eta postua lehenbailehen tokiz aldatuko dutela esan du.

Ehiztari Elkarteak, berriz, argudiatu du “ehizako postu horren eraikuntza ehizako plan ofizialak markatutako tokian” dagoela, eta, eraiki zutenean, trikuharriaren seinalea “sasi artean ezkutatua” zegoela. Eta seinalea bistan geratu zenean ere ez ziren konturatu? Nolanahi ere, gauzak horrela gertatu zirela ametitzea ehiza-postuak maparen gainean faktore garrantzitsuak kontuan izan gabe ezartzen direla ametitzea litzateke. Izan ere, ametitzea litzateke ez dela kontuan hartzen puntu horietan zaindu beharreko beste balore batzuk egon daitezkeela, kasu honetan bezala, espresuki katalogatuta dagoen trikuharri bat. Horrela ote? Eguzkiren iritziz, horrek azalpen bat behar du Ingurumen Sailaren partetik, edo, bestela, esan dezala ez dela egia.

Eguzkik Nafarroako Gobernuari eskatzen dio ehiza-postua lehenbailen eraistea, trikuharrian kalteak sortu ote diren aztertzea eta, jakina, azalpenak ematea eta, hala badagokio, erantzukizunak eskatzea.

Leitzako trikuharri baten gainean ehiza-postua

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Leitzako trikuharri baten gainean ehiza-postua”-ri buruz

  • Onar daiteke nahasketaren baten ondorioz gertatu izana, horrela bada, kendu, akatsa aitortu eta listo.
    Ez bada hori gertatzen, eta baimenak bere horretan jarraitzen badu, merezi du baimena eman duenaren arbasoen hilobien gainean bazkaria eta trikipoteoa antolatzea.